Platonen Ideien Teoria: Errealitatearen Dualismoa

Filosofia eta etika2,1 KB

Platonen errealitatearen teoria, batetik, zentzumenek erakusten diguten aniztasuna eta arrazoiak eskatzen duen iraunkortasuna eta erregulartasuna bateratzeko saiakera da; bestetik, ezagutza unibertsal eta objektiboa lortu eta sofisten erlatibismo eta eszeptizismoa gainditzeko moduari buruzko hausnarketa. Bi helburu hauek Ideien Teoriaren bidez lortu nahi zituen.

Errealitatearen ikuskera dualista

Platonek errealitatearen ikuskera dualista zuen eta bi mundu bereizten zituen: Ideien mundua eta sentipenezko mundua.

Ideien mundua

Ideien mundua mundu materialetik banatuta zegoen; ez-materiala, betierekoa, perfektua eta aldaezina zen. Bertan ideiak eta objektu matematikoak kokatzen dira.

  • Ideiak edo formak: Mundu materialeko gauzen ereduak dira eta arrazoimenaren bidez ezagutuko genituzke. Ideiak esentzialak dira, gauzak benetan direna zehazten baitute.
  • Lehentasuna: Platonentzat ideiek lehentasuna dute; benetako errealitateak ideiak dira eta mundu materiala haien kopia inperfektuak baino ez dira.
  • Ezaugarriak: Ideiak bakarrak, betierekoak, aldaezinak, perfektuak, ez-materialak eta adigarriak dira.

Objektu matematikoak

Platonek objektu matematikoen existentzia bereizita aldarrikatu zuen. Ezaugarri hauek dituzte: ideia matematikoen kopiak, eternoak, aldaezinak eta anitzak dira.

Sentipenezko mundua

Sentipenezko mundua gauza material eta bizidunen mundua litzateke, aldakorra, jariakorra eta inperfektua. Bi objektu mota bereizten dira:

  • Objektu sentigarriak: Objektu material edo fisiko oro, bizidunak eta gizakiak barne. Inperfektuak dira, sortu eta desegin egiten dira, eta zentzumen bidez ezagutzen dira.
  • Irudiak: Lehenengoen kopiak lirateke.

Kosmogonia

Platon konbentziturik zegoen zientzia edo errealitatearen ezagutza unibertsal eta beharrezkoa existitzen dela. Ideiek ulergarritasuna ematen baitiete gauzei; ondorioz, ideiak gauzen ereduak dira eta gauzak ideien imitazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML