Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Egiaren Teoriak
Arrazionalismoa: Arrazoimena ezagutzaren oinarri
Arrazionalismoa Frantzian sortu zen, XVII. mendean, René Descartes-en eskutik. Ezagutza lortzeko prozesuan oso faktore garrantzitsua da. Bere gainetik egon litekeen beste irizpiderik ez du onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia arrazoimenari dagokio: errealitateari buruzko egia funtsezkoak arrazoimenetik sortzen dira. Esperientziak gauza gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen du, baina zentzumenetatik datozen ideiak ilunak eta zalantzazkoak dira.
Arrazionalismoaren ezaugarriak
- Erabateko konfiantza arrazoimenean: Arrazoimena da ezagutza lortzeko bide bakarra. Ezagutza fidagarria arrazoimenak ematen du. Unibertsoko gertaera orok du justifikazio edo kausa bat.
- Jatorrizko ideiak: