Nietzscheren Filosofia: Susmoa, Bitalismoa eta Nihilismoa

Filosofia eta etika4,54 KB

Susmoaren filosofia

Gizadiak egin duen bidea galbidea eta okerbidea da. Nietzschek, zientzian, erlijioan eta filosofian erabili diren ereduak gizakiaren okerreko jarraibideak diren susmoa edo ustea argudiatzen du. Susmoaren filosofiak mendebaldeko kulturgintza osoa kritikatzen du.

Nietzscheren arabera, onginahia, etsipena eta ahultasuna bezalako balioak goresten dira, irrikiak eta indarretik eratortzen den giza izaeraren kalterako. Prozesu honek Platonen pentsamenduan du abiapuntua. Nietzscheren ustez, fenomenoaren eta baitangaren arteko bereizketa, gainbeheran dagoen bizitzaren isla da. Hots, mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, haraindiko munduaren irudia asmatzen du.

Metafisikari kritika

Sokratesek arrazoiaren nagusitasuna eta intelektualismo morala ezarri zituen: arrazoiak adierazitakoa egiteko agintzen du moralak. Jakintza da gidari, sentimenduak alde batera utzirik. Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia: alde batean tragedia eta artea dago, eta bestean zientzia-filosofia arrazionala.

Nietzschek goretsitako filosofo presokratikoen artean, Heraklito aipa daiteke. Heraklitok izatearen finkotasuna ukatu eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela dio. Metafisikak uko egiten dio mundu fisikoari eta benetakotzat agerrarazten du irudimenean sortutako mundua.

Tranzendentziaren ukapena

Tranzendentziak gizakia makurrarazi du, berak asmatutako haraindikoaren ispilutzeak eraginda. Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira.

Hizkuntzaren iruzurrak

Hitzak asmatzen direnean, esentzia bati izena jarri zaiolako itxura egiten da. Hainbat hitz erabiltzen dira substantzia edo benetako izana adieraziko balute bezala.

Bitalismoa

Filosofiaren bitalismoaren ustez, bizitza sen, grina eta afektuen multzoa da. Bitalismoak metafisikaren kontzeptuei kritika orokorra egiten die, arrazionalismoa zapuztuz, pentsamenduak errealitatea desitxuratu egiten duelako.

Apolineoa eta Dionisiakoa

Greziar tragedietan bizitza liluragarria baina beldurgarria azaltzen da. Bizitzak sortzen dituen izuei aurre egiteko, bi era agertzen ditu tragediak:

  • Apolo: Argitasunaren eta neurriaren Jainkoa, izpirituaren adierazlea.
  • Dionisos: Itxuragabearen eta neurrigabearen adierazlea, gorputzaren eta desioen askapenaren Jainkoa.

Moralari kritika eta Nihilismoa

Orain arteko moral tradizionalak bizitzari eraso egiten dio. Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Nietzschek proposatzen duen gizarte berrian, “Jainkoa hil da” aldarrikatzen denez gero, gizakiari dena zilegi zaio; egoera horretan, garaileak dira balioen egileak.

Balioen transmutazioa

Mendebaldean indarrean egon diren balioak (morroien morala) kaltegarriak dira. Horien ordez, jaunen morala ezarri behar da. Nietzschek genealogiaren metodoa erabiltzen du balio moralak sortzen diren baldintzak argitzeko.

Kristautasunari kritika

Nietzscheren aburuz, erlijio oro beldurretik sortzen da. Kristautasuna platonismo berrikoia da, ahul eta esklaboentzat egina. Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari.

Supergizakia eta Botere-nahimena

Jainkoaren heriotzaren ondorengoa supergizakiaren etorrera da. Gizakiaren eraldaketa-prozesuak hiru fase ditu:

  1. Gamelua: Idealismoaren mende dagoen gizakia.
  2. Lehoia: Idealismoaren aurka altxatzen dena.
  3. Haurra: Balio berriak sortzen dituen bizitzaren baiezkoa.

Botere-nahimena eta betiereko itzulera

Botere-nahia ez da mendekoak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea baizik. Betiereko itzulera bizitza aintzakotzat hartzeko erakusgarri gorena da: “Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino”.

Marx eta Alienazioa

Alienazioa bere baitatik zerbait galdu duen gizakiaren egoera da. Sistema kapitalistan, gizakia gauza bihurtzen da.

  • Gizarte-alienazioa: Burgesiak proletarioak menderatzen eta ustiatzen ditu.
  • Erlijio-alienazioa: “Erlijioa herriaren opioa da”, herria lokartzen duelako.
  • Alienazio filosofikoa: Filosofiak menderatzaileen aldeko funtzio ideologikoa betetzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML