Marx eta Nietzsche: Alienazioa eta Mendebaldeko Kritika
Marx: Erlijio-alienazioa
Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da eta herri xehearen balioak goresten ditu. Marxek, aurkako ikuspegia du: erlijioa klase menperatzaileak sortu du, klase menperatua kontrolatuta edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko.
Alienazioaren kontzeptua
Alienazioaren kontzeptuaren bitartez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten digu. Marxen ustez, lanarena da alienazio nagusia, sustrai ekonomikoa duelako.
Sistema kapitalistan, gizakia gauza bihurtzen da, lan-indar hutsa bihurtzean datza. Gizakiak sortzen duen produktua beste pertsona baten jabetza bihurtzen da. Giza ekoizleak eginiko inbertsioak bere independentziaren edota autonomiaren galera dakar.
Langile edo proletarioak bere izate osoa jartzen du objektuan, eta berea den objektu hori kentzean, gauza bihurtzen da. Gizakia bera salgai dago, askatasuna eta giza izatea kendu diotelako.
Alienazio motak
Alienazio ekonomikoak beste alienazio mota batzuk eragiten ditu:
- Gizarte alienazioa: Gizarte-klase batek beste klase bat menderatzen duenean.
- Erlijio-alienazioa: Klase menderatzaileak erlijioa sortu zuen klase menderatua kontrolpean edukitzeko. Erlijioak injustiziak justifikatzen ditu eta herria lokartzen du.
- Alienazio filosofikoa: Filosofiak errealitatearen interpretazio faltsuak egiten ahalegintzen dira, egoera zuzengabeak justifikatzeko.
XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
XX. mendea pentsalari handiek markatu zuten:
- Darwin (1809-1882): Biologian, gizakien sorreraren ikuspegi naturala eskaini zuen.
- Marx (1818-1883): Kapitalismoaren eta industria-iraultzaren garaian, materialismo historikoa garatu zuen klaseen arteko borroka aztertzeko.
- Nietzsche (1844-1900): Mendebaldeko kulturari eta kristautasunari kritika zorrotza egin zien.
- Freud (1856-1939): Inkontzientearen psikologiaren bidez giza nortasuna ikertu zuen.
Kritika mendebaldeko zibilizazioari: Bitalismoa
Nietzscheren ustez, Sokrates eta Platon izan ziren mendebaldeko metafisikaren errudun nagusiak, bizitza bera mesprezatzera bultzatu gaituztelako. Bitalismoaren arabera, gizakiak bere baitan aurkitu behar du bizitzarako helmuga.
Apolineoa eta Dionisiakoa
Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko elkarren aurkako sinboloak dira:
- Apolineoa: Argitasuna, neurria eta arrazoia.
- Dionisiakoa: Itxuragabetasuna, grina, jaia eta instintuak.
Bizitzaren benetako zentzua bi joera horiek batzen dituztenek aurkituko dute.
Nihilismoa eta balioen sorrera
Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Nietzschek bi mota bereizi zituen:
- Nihilismo ezkorra (pasiboa): Tradizio platoniko-kristauaren dekadentziaren emaitza.
- Nihilismo baikorra (aktiboa): Balio berriak sortzeko aukera ematen duen ukapen argitsua.
Kritika kristautasunari eta Supergizakia
Nietzscherentzat, kristautasuna "platonismo herrikoia" da. Jainkoaren heriotzak gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu. Supergizakia (Übermensch) botere-nahiaren emaitza da, hiru metamorfosiren bidez (gamelua, lehoia eta umea) lortzen dena.
Botere nahia eta betiereko itzulera
Botere-nahia izatearen esentzia da, beti gehiagora igotzera bultzatzen duen indarra. Betiereko itzulera kontzeptuarekin, Nietzschek bizitza zirkularra dela eta une bakoitza betierekoa dela aldarrikatzen du, bizitza bakarra dugula gogoraraziz.