Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ilustrazioa eta Autonomia Morala: Kant-en Ikuspegia

Filosofia eta etika2,77 KB

Ilustrazioa: Gizakiaren Adingabetasunetik Irteera

Ilustrazioa: Gizakia erruzko duen adingabetasunetik irtetea da. Adingabetasun hori, besteren gida gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Kant-en arabera, gizakiaren erruzkoa da egoera hau; gizakiak adimena eduki arren, besteen gidei eta erabakiei kasu egiten die. Gizakiak berez, bere kabuz pentsatzeko ahalmena du, baina askok uko egiten diote gaitasun horri, eta erosoagoa egiten zaie beste zenbaitek esandakoa egitea.

Egoera horretatik irtetea oso zaila da, pentsatzeko ezintasuna sortzen zaiolako gizakiari, baina posible da. Askatasuna da beharrezkoa. Giza naturaren funtsezko helburua aurrerabidea da, eta horretarako gizakiak adin-nagusitasuna lortu behar du, autonomikoki pentsatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa eta Autonomia Morala: Kant-en Ikuspegia" »

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,87 KB

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Arrazoi Eredu Berria

    • Arrazoi Enpiriko eta Analitikoa

      Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zuzentziaren garapenari esker, esperientziak eta gertakariak nagusitzen dira. Ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.

    • Arrazoi Kritikoa

      Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka (tradizioa, autoritatea) eta arrazoia beraren autokritika eginez.

    • Arrazoi Autonomoa

      Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra, ezagutzan eta arlo guztietan, publiko zein pribatuetan.

  • Aurrerapena

    Aurrerapenei esker munduari buruzko ikuskera baikorra diote. Arrazoiaren bidez natura menderatu eta zoriontasuna lor daiteke.

  • Tolerantzia

    Ilustrazioa aurrerakoia eta tolerantea bada ere, politikoki kontserbadorea da. Honek burgesiaren mugak erakusten dizkigu. Ausartak

...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia eta Askatasuna" »

Agustinen ikuspegia: zientzia, arima eta zoriontasuna

Filosofia eta etika5,88 KB

Zientzia

Zientzia arimaren elikagaia da, baina egia osoa eskuratzeko, Jainkoarengan sinestu behar da. Horretarako, bi ezagutza-maila eskuratu behar dira:

  1. Ezagutza sentikorra: zentzumenen bidezko ezagutza; honen bidez benetako egia lortzea ezinezkoa dela uste da.
  2. Arrazoizko ezagutza: zientzia-ezagutza (kanpoko errealitateari buruzko ezagutza) eta jakinduria-ezagutza (Jainkoak gizakiaren baitan jarritako ideien bidez ezagutzera garamatza) biltzen dituena.

Izan ere, benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu aldaezinen ezagutzan datza.

Gorputza

Gorputza — Gizakia arima hilezkorraz eta gorputz hilkorraz osaturiko izaki kontingentea da; hau da, kreazioaren gailurra. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du; arimak gidatu...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen ikuspegia: zientzia, arima eta zoriontasuna" »

Ezagutza, Etika eta Gizartea

Filosofia eta etika5,04 KB

Ezagutza eta Pertzepzioa

Ezagutza pertzepzioz osatua dago. Pertzepzioak bi motatakoak dira: inpresioak ala ideiak. Inpresioak indartsuagoak eta nabariagoak dira. Bi mota daude: sentsazioak eta emozioak. Ideiak inpresioen oroitzapenak dira.

Ideia guztiak inpresio izan dira aurretik. Ezinezkoa da inpresioa izan ez den zerbait pentsatzea. Adibidez, hegalak dituen behi bat pentsa dezakegu, baina hegalak eta behiak ikusi ditugu lehendabizi. Bestalde, ezin dugu sinetsi halakorik existitzen denik. Ideia bat egiazkoa den ala ez erabakitzeko, zein inpresiori dagokion zehaztu behar dugu; eta ez dut inoiz behi hegaldun bat ikusi.

Ideien arteko loturak

Ideien arteko loturak daude. Hiru lotura mota:

  • Antzekotasuna: Margolan bat ikustean paisaia originalean pentsatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza, Etika eta Gizartea" »

Arrazoimena, Fedea eta Zientziaren Arteko Harremana

Filosofia eta etika2,63 KB

Ezagutza: Arrazoimena eta Fedea

Tomasek ezagutzeko bi bide daudela dio: arrazoimena eta fedea. Ez dituzte gauza berdinak ezagutzen, baina ezin dira aurkakoak izan. Fedea arrazoimenaren gainetik dagoela uste zuen. Beraz, fedeak ezagutzeko balio al du?

Platonen Ikuspegia

Platonen iritzia jarraituz, ezagutzeko arrazoimena erabili behar da, eta fedeaz ez gara fidatu behar, iritzi bat delako. Platoni iritziak ez zaizkio inporta, baliogabeak direla dio.

Zientziaren eta Fedearen Metodoak

Zientziak metodo zientifikoa erabiltzen du; honekin esaten duena frogatu dezake. Bestalde, fedeak zerbait inposatzen du eta ezin da frogatu.

Eliza eta Zientziaren Arteko Gatazka

Historian zehar, Elizak zenbait zientzialariren kontra jo du: Koperniko, Galileo Galilei eta...

Jarraitu irakurtzen "Arrazoimena, Fedea eta Zientziaren Arteko Harremana" »

Platonen Filosofiaren Gakoak: Ongia, Ideiak eta Hiri Ideala

Filosofia eta etika7,25 KB

Ongiaren Ideia

Platonen filosofiaren kontzeptu nagusia da Ongiaren ideia, egiaren eta jakintzaren adierazpen gorena. Gauza on eta eder guztien sorburua da, eta gainerako ideia guztiei izaera ematen die. Ongiak mundua arautzen du, bai arlo fisikoan, bai moralean. Haren baitan daude zuzentasuna, izakiak ordena unibertsalean kokatzen dituena, eta edertasuna, mundu honetako izakien edertasunaren iturria eta gizakia jakintzara erakartzen duena. Hiru kontzeptu horiek (Ongia, Zuzentasuna eta Edertasuna) Egia osatzen dute.

Ongiaren ideiak unibertsoa eta gizartea arautzen dituenez, proiektu politiko ororen gidari izan behar du. Hori dela eta, agintariek ezinbestean Ongiaren ezagutza izan behar dute hiria bide onetik gidatzeko. Platonen hiri-antolaketan,...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofiaren Gakoak: Ongia, Ideiak eta Hiri Ideala" »

Filosofiaren Oinarriak: Presokratikoak eta Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika2,79 KB

Filosofia eta Erlijioa

Filosofiak arrazoia eta argumentazio kritikoa eskatzen ditu, ez fedea. Ez da salbazio-jakintza bat, errealitatea ulertzeko jakintza bat baizik. Filosofian ez dago dogmarik, ezta liturgia-erriturik ere.

Filosofiaren eta Literaturaren arteko desberdintasunak

  • Filosofia: Koherentzia logikoa erabiltzen du, errealitatea benetan azaltzeko. Zientzia bat da, errealitate osoaren mundu-ikuskera batean integratzeko helburua duena.
  • Literatura: Estetikoa da, ez da zientziaz kezkatzen, arreta singularra ipintzen du.

Filosofo Presokratikoak: Monistak eta Pluralistak

Filosofiaren hastapenetan, bi talde nagusi bereizten ziren:

Monistak

Tales, Anaximandro, Anaximenes, Heraklito, Pitagorikoak eta Parmenides.

Pluralistak

Enpedokles, Atomistak eta Anaxagoras....

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Presokratikoak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Agustin Hiponakoa eta zoriontasunaren bilaketa

Filosofia eta etika2,68 KB

Agustin Hiponakoaren, apezpiku izango zenaren, ikuspuntua aldatuz joan zen bizitzan zehar. Hori bai, aldaketen sustraietan gizakia zoriontsu bizitzea beti agertzen da. Azkenean, zahartzean, poztasun hori Jainkoarengandik eskuratuko du, eta lotura estua azpimarratuko du Jainkoaren eta poztasunaren artean. Hala ere, ibilbide horretan etapa asko garatu behar izan zituen, nerabe zenetik zahartzarora heldu arte.

Gaztetasuna eta plazera: Carpe Diem

Hasiera batean, nerabezaroan, Agustinek poztasuna aurkitu zuen sexuan eta gozamenetan. Kontua zen ardurarik gabe bizitzea, gazteek ohi duten bezala: carpe diem!, gozatu momentua! Baina urteak pasatu ahala, ardurak pizten dira. Agustinek seme bat izan zuen, eta burua bere lekuan jarri behar izan zuen.

Filosofiatik

...
Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa eta zoriontasunaren bilaketa" »

Zintzotasuna, Morala eta Gizartea: Nietzsche, Kant eta Habermas

Filosofia eta etika2,69 KB

Zintzotasuna, Morala eta Gizartea: Gogoetak

Testu honetan, gizakiaren zintzotasuna aipatzen du Nietzscheck, eta horren inguruan dioena da, gizaki zintzoa izateagatik ez duela zertan gauza onik ekarri behar. Hau da, kristautasunaren ikuspuntutik, zintzoa dena, zoriontasuna aurkituko du, aldiz, Nietzscheck dioenez, munduak beste modu batean funtzionatu beharko luke. Horretaz gain, honek dioenez, ezin da gizakia behartu zintzoa izatera. Hortaz, geure buruari galdetu beharko genioke ea ba al dagoen moralik zoriontasuna ekartzen duena.

Susmoaren Filosofoak eta Moralaren Kritika

Ikuspegi batetik, konkretuki susmoaren filosofoen ikuspuntutik, moralak egiten duena da gure askatasuna mugatu eta gure burua zuzendu. Filosofo hauek, Nietzsche, Freud eta Marx...

Jarraitu irakurtzen "Zintzotasuna, Morala eta Gizartea: Nietzsche, Kant eta Habermas" »

Zientzia esperimentala

Filosofia eta etika2,55 KB

1.EZAGUTZA ZIENTIFIKOA: Ezagutza zuzen eta frogatu bat dugula esan nahi du.

1.1.ZIENTZIAREN SORRERA: Errealitatearen inguruko jarrera kritikoa jakiteko beharrarengatik sortu ziren zientzia eta filosofia, hauek hasiera batean batera zeuden disziplinak ziren.

XVI eta XVII. Mendean Iraultza zientifikoaren garaia izan zen eta zientzia eta filosofia banatu egin ziren.

Protagonistak:XVI. Eta XVIII.Mendeetan; Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton zeuden. Keplerrek zientzia leninen oinarriak ezarri zituen eta Newtonek Munduari buruz zegoen irudia aldatu zuen.

IRAULTZA ZIENTIFIKOA: Kepler,Koperniko, Galileo eta Newton zientzia berria sortu zituzten mundurari buruzko ikuspegin aldatu zuten.

1.2.ZIENTZIAREN EZAUGARRIAK: Galileo Galilei lehenengo zientzialari...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia esperimentala" »