Platonen haitzuloaren mitoaren azterketa

Filosofia eta etika3,92 KB

\n

Platonen haitzuloaren mitoaren azterketa

\n\n

Kontakizuna

\n

Haitzuloaren barnean betidanik bizi izan diren pertsonak daude. Horiek kateatuta daude eta aurrera edo hormara begiratu ahal dute soilik. Haien atzetik, goraino heltzen ez den horma bat dago, eta horren atzean buruan gauzak daramatzaten garraiatzaileak daude.

\n\n

Itzalak eta errealitatea

\n

Garraiatzaile horren aurrean su bat dago, eta haien daramatzaten gauzen itzalak azken horman islatzen dira. Horman isladatzen diren gauzak kateatuta daudenek soilik ikus ditzakete; horregatik hori da haien errealitatea.

\n\n

Askatasuna eta zalantza

\n

Behin, kateatutako bat askatu egiten da eta hormaren gainetik salto egiten du. Han garraiatzaileak ikusten ditu eta zalantza sortzen zaio: beti ikusitakoa ala orain ikusitakoa ote den errealitatea, ez dakielako.

\n\n

Argiari egokitzea

\n

Zalantza hori argitzeko, haitzulotik irtetzen denean argi asko aurkitzen du, eta ondorioz eguzkiak argitzen dituen gauzak lurrean islatuta ikusten hasten da. Argiari ohitzen zaionean, benetako gauzak ikusten hasten da. Azkenik, argiari guztiz ohitu zaionean, eguzkia ikusteko gai da eta benetan hori dela errealitatea esaten du.

\n\n

Itzuleraren ondorioak

\n

Barrura sartzen da besteek ikusi dezaten kontatzeko, eta han dauden jendeak sinetsi egiten dute edo, besterik gabe, beste batzuek zorotzat hartzen dute.

\n\n

Platonen interpretazioa politikoa

\n

Platonen ustez, lehenengo haitzulotik irteten den pertsona Sokrates da, eta kanpora irteten diren pertsona guztiak gobernatzaile filosofikoak dira, hau da, herria gobernatu behar dutenak.

\n\n

Helburu politikoa

\n

Platonek, haitzuloaren mitoarekin batera, bere helburu politikoa aurkeztu nahi du: estatu berri bat sortu behar dela, Sokratesen heriotza bezalako gertakizunik berriz ez gertatzeko.

\n\n

Nor gobernatuko du estatu berria?

\n

Estatu berri hori jakintsuek gobernatuko dutela uste du, eta hauek ongia (eguzkia) ezagutzen dutenak dira —hau da, gobernatzaile filosofoak. Horrek adierazten du Platonen inklinatzea intelektualismo etikoaren alde.

\n\n

Hezkuntza-prozesua

\n

Gobernatzaile filosofikoa izateko prozesu bat egin behar da (haitzulotik irten), eta prozesu hori heziketaren prozesua da. Prozesua haitzuloaren hormetan isladatzen diren itzaletan hasten da, hau da, ezjakintasunean, eta eguzkian bukatzen da, hau da, jakintzan.

\n\n

Heziketaren osagai sozialak

\n

Platonen ustez, garrantzitsua da emakumeek gizonek bezalako eskubide berdina izatea heziketa-prozesuan parte hartzeko. Era berean, heziketa-prozesua burutzeko derrigorrezkoa da maitasuna, hau da, nahi izatea.

\n\n

Zergatik gelditzen dira batzuek?

\n

Horregatik batzuk haitzuloaren barnean geratzen dira eta beste batzuk irteten dira. Horregatik Platonek dio ezin dela inor behartu heziketa-prozesua egitera.

\n\n

Laburpena

\n

  • \n
  • Protagonistak: kateatutakoak, garraiatzaileak, askatutako pertsona.\n
  • Ikuspegi nagusia: itzalak errealitatearen ordezkari gisa.\n
  • Helburua: jakintzara iritsi eta egiazkoak diren baloreak ezagutzea.\n
  • Ondorio politikoa: gobernatzaileak izan behar dute jakintsuak eta hezitakoak.\n

\n\n

Ondorio orokorra

\n

Horrela, Platonen haitzuloaren mitoak hezkuntza eta gobernuaren arteko lotura azpimarratzen du: errealitatea ezagutzeko eta estatu justu bat eraikitzeko, jendeak jakintzan hezi behar dira, eta hori ez da indarrez lor daitekeen prozesua, baizik eta borondatez eta maitasunez egindakoa.

\n

Deskargatu

PDF Word HTML