Marxen Erlijio Alienazioa: Humanismo Erradikalaren Defentsa
Marxen Erlijio Alienazioa eta Humanismo Erradikala
Marxek humanismo erradikala defendatzen zuen. Bere ustez, gizarte-klase menderatzaileek erlijioa sortzen dute klase menderatua uztarpean edukitzeko, hau da, burgesiak proletarioak zapaltzen ditu.
Langileen Alienazioa
Langileak esplotatuta bizi dira, askatasunik eta duintasunik gabe, eta alienatuta. Irtenbide bakarra baldintza materialak aldatzea da, gizakiaren askapena lortzeko urratu behar duen bidea planteatzen du.
Alienazioaren Definizioa
Alienazioa norberaren burua inoretzea da, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea. Bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera da.
Lanaren Alienazioa
Industria Iraultzarekin kapitalismoa garatu zen eta gizakiaren egoera alienazioa da. Gizakiak bere izaera galtzen du lanaren produktuarekiko, lan jarduerarekiko, naturarekiko eta beste gizakienganako. Industria Iraultzatik ateratzeko bidea komunismoa zen. Komunismoan lana ez dago alienatuta, klaseak desagertzen dira eta lanaren bidez gizakiak bere ahalmenak garatzen ditu.
Erlijio Alienazioa
Marxen ustez, erlijio alienazioa alienazio eredua da, baita kontzientzia ideologiko konplexu baten ageriko egitura ere.
Erlijioaren Kritika
Marxek erlijioari kritika egiten dio; erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera eramaten du, alienatu egiten du eta edozein alienazio ahalbidetzen du. Klase gorenak erabiltzen duen tresna da eta funtzio sozial bat du: herriaren opioa da.
Erlijiozko Bizimoduaren Ezaugarriak
- Gizabanakoen ziurtasun eza
- Sortzailearekiko doilorkeria edo menpekotasuna
- Apaltasun sentimendua eta men egite obedientea
Erlijiozko sentimenduek bere izaeratik bereizten dute gizakia, alienatu egiten dute.
Elizaren Papera
Eliza alienazioaren bideratzailea zen: errealitatetik kanpo dagoen justizia batera bideratzen zuen gizakia. Gainera, uste zuen erakunde erlijiosoek menpeko klaseak zanpatzen zituztela, eta agintzen dutenen esku dauden tresnak zirela. Filosofia printzipio erlijiosoak edozein morrontza eta injustiziak justifikatzeko zeudela uste zuen.
Beraz, Marxen ustez, erlijioa ez da gizakiaren problemak konpontzeko gai eta gizakiak ezin du haren bidez askapenik espero.