Platonen ezagutza-mailak eta arimaren egitura

Filosofia eta etika2,82 KB

Platonen ezagutza-mailak eta dialektika

Platonen iritziz, benetako jakinduria ideiak ezagutzea zen, ez gauzak ezagutzea. Horretarako, bi ezagutza‑maila bereiztu zituen. Alde batetik, Doxa edo iritzia, hau ezjakintasunaren eta benetako ezagutzaren artean dago; bestetik, Episteme edo zientzia, hau benetako ezagutza da eta arrazoimenaren bitartez eskuratzen da.

Doxa eta Episteme: ezagutza motak

Honen bidez, ezagutzaren bidean hiru egoera desberdin aurkituko ditugu:

  • Lehenengoa: ezjakintasunaren maila. Egoera hau ezjakintasun hutsa da.
  • Bigarrena: zentzumenen maila. Hemen erdi‑ezagutza dago; iritziak, gehienbat zentzumenetan oinarrituta, errealitatearen gaineko iritziak ematen dituzte.
  • Hirugarrena: arrazoimenaren maila. Hemen dago ezagutza‑maila gorena.

Maila hauetan gora egiteko, jakinduria eskuratzea beharrezkoa da; horretarako dialektika prozesua beharrezkoa da: elkarrizketen bitartez zientziaren printzipioak eskuratu behar ditugu, iritziak baztertuz eta kontzeptu unibertsalen ezagutza lortuz. Zientzia ezagutu ondoren, ongia ezagutzen joango gara.

Arimaren hiru aldeak eta gizartearen egitura

Platok arabera, ariman hiru alde bereizten ditu, eta gizartea ere hiru klasetan antolatzen du. Estatuaren antolaketa arimaren atalean eta bakoitzaren bertuteetan oinarritzen da.

Gizarte‑klaseak eta haien zereginak:

  • Herri xehea: Estaturako ondasunak ekoiztea eta zerbitzuak bermatzea du zeregin. Bertan nagusi den bertutea neurritasuna da.
  • Zaindariak: Estatuaren defentsa eta egonkortasuna bermatu behar dute; beraiek aterako dira etorkizunean gobernatuko dutenak. Bertan nagusi den bertutea sendotasuna da.
  • Filosofo‑agintariak: Gizarteko onenez osatutako klasea da; haien zeregina gobernua da. Bertan nagusi den bertutea zuhurtzia da.

Platok uste zuen gehiengoaren ongizatea lortzeko batzuetan gutxiengoaren ongizatea sakrifikatu beharko zela. Ariman, filosofo bakoitzak galdera bati erantzuten dio eta bakoitza leku desberdinetan kokatzen da; ezaugarri horien arabera, hiru alde desberdin identifikatzen dira: arrazoiduna (goi‑mailakoa eta nagusia, hilezkorra eta jainkozkoa; pentsamendua eta nahimena dira bere oinarriak), suminkorra (goi‑mailako pasioak eta bihotzean kokatzen dena; hilkorra; bertutea sendotasuna) eta apetitiboa (behe‑mailako pasioak eta desioak, hilkorra eta sabelan kokatzen dena; bertutea neurritasuna).

Ondorioz, zaindariak arima mota horretan kokatzen dira eta herri‑xehak neurritasunarekin jokatzen du, gizartearen funtzionamendu egonkorra bermatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML