Giza Bizitzaren Zentzua: Galderak eta Erantzun Nagusiak

Filosofia eta etika2,93 KB

Giza Bizitzaren Zentzua

Bizitzak zer zentzu ote duen? Zer egiten dut mundu honetan? Zer axola dute poztasunak, tristurak, lanak, zintzoa edo gaiztoa izateak, hildakoan dena amaitzen bada? Bai pentsamendu akademikoan, bai gizon-emakume guztion eguneroko gogoetetan, ohiko galderak dira. Ohi bezala, hainbat erantzun eman dira: “zenbat buru, hainbat aburu”. Baina, zer galdetzen dugu bizitzaren zentzuaz galdetzen dugunean? Zerk ematen dio zentzua bizitzari?

Zentzuaren bilaketa: Helburua ala merezimendua?

  • A) Helburuaz galdetzea: Zer lortu nahi dugu ekintza batekin, edo ekintza guztiekin, bizitzearekin? Zertarako egiten dugu, edo bizi gara?
  • B) Merezimenduaz galdetzea: Ea merezi duen bizitzak, munduak...

Bizitzak edo munduak ez luke inolako zentzurik, existentziako ahalegin eta sufrimenduek inolako ordainik ez balute, mundu honetan edo heriotzaren ondoren.

Bizitza terminoaren bi esanahi oinarrizko

Zerk ematen dio zentzua bizitzari? Bizitza terminoak bi oinarrizko esanahi ditu:

  1. Natura-zientziei dagokiena: Jaiotzea, haztea, ugaltzea, elikatzea, sentikortasuna izatea, mugitzeko autonomia izatea eta hiltzea. Beraz, zentzu horren barruan berdin sartzen dira zuhaitzak, bakterioak, txakurrak, gizakiak...
  2. Psikologiari dagokiona: Gizakiari baino ez zaio aplikatzen. Pertsona bakoitzak bere gaitasun fisiko eta psikologikoak kontzienteki garatzen ditueneko denbora-bitartea da bizitza. Heriotzan bukatzen da ezinbestean, eta hil ondoren zer gertatzen den zalantza handi bat da, inork ez dakien zerbait: beste bizitza-modu bat baden (erlijioaren erantzuna) edo gorputza eta gogoa betiko desegiten diren.

Hiru erantzun mota nagusi

  • A) Ez dago zentzurik: Bizitza eta mundua zentzugabeak dira. (Adibidez: J.P. Sartre, J. Monod, A. Camus, Cioran).
  • B) Berezko zentzua dago: Zentzua gizakien bizitzan dago. Norberak eman behar dio zentzua bere bizitzari, baina mundu honetan, ez dakigulako hil ondoren zer dagoen. (Adibidez: E. Bloch, E. Tierno Galván).
  • C) Zentzu transzendentea dago: Zentzua etorkizuneko beste bizitza batean dago, behin betiko zoriona lortzeko aukera ematen duena. Judaismoak, Islamak eta Kristautasunak ‘salbamena’ esaten diote.

Zentzua: Arazoa ala Misterioa?

Galdera honi bi ikuspegitatik erantzun dakioke:

  • A) Arazoa: Zailtasuna, oztopoa. Arazo orok irtenbidea aurkitzen du, teknika egokia aurkituz gero.
  • B) Misterioa: Barren-barrenean eragiten eta konprometitzen gaituen egoera. Oztopoak ez dira, baizik eta erronkak. Konpondu gabeak dira, eta erantzun asko izan ditzake misterioak, pertsona eta bizi-egoeren arabera.

Ondorioa

Existentziaren zentzua MISTERIOA da, arazoa baino gehiago.

Deskargatu

PDF Word HTML