Kanten Etika: Autonomia Morala eta Inperatibo Kategoriakoa
Autonomia Morala
Kantek bere morala edo etika azaltzen du "Arrazoi Praktikoaren Kritika" idazlanean. Arrazoi hutsaren edo teorikoaren bidez, izana ezagutzen dugu; arrazoimen praktikoaren bidez, aldiz, izan behar duena. Arrazoi teorikoan ez ditugula lege naturalak objektuetan deskubritzen, eta a priori eraikitzen ditugula, arrazoi praktikoan gauza bera gertatzen da.
Kontzientzia Morala
Pentsaera kantiarraren arabera, kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezkoa da. Gizakiak eredu batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak. Ekintza-eredu horiek ez dira esperientziaren zaggaiak, esperientziaren gidariak baizik.
Inperatibo Kategoriakoa
Kanten ustez, eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:
- A priorikoa, ez enpirikoa. Orokorra eta gizaki guztientzat beharrezkoa izatekotan, eduki enpirikorik gabea izan behar du. Ez du esaten zer egin behar dugun, nola jokatu behar dugun baizik. Betebeharra da lege moral guztien a priorizko forma.
- Kategorikoa, ez hipotetikoa. Inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte. Dena dela, ez dute balio unibertsalik, helburu bete nahi dutenentzat soilik balio dutelako.
- Autonomoa, ez heteronomoa. Subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.
Autonomia Morala
Subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe. Lege morala ezin daiteke gizabanakoaren gainetik dauden elementuetatik eratorri, arrazoiaren autonomiatik bertatik baizik. Kanten arabera, etikaren oinarria nahimenaren autonomian edo askatasunean dago. Naturak edo jainkoak ez digu lege etikorik ezartzen, eta subjektua bera da bere buruari ezartzen diona. Hori dela eta, filosofia kantiarrak moraltasuna eta legetasuna bereizten ditu, eta ezin daitezke legalitate juridikoa betetzen duten ekintzak moraltzat besterik gabe hartu.
Kanten Lan Garrantzitsuak
1764 - Ederra eta goienekoa
1781 - Arrazoi Hutsaren Kritika
1784 - Zer da Ilustrazioa?
1788 - Arrazoi Praktikoaren Kritika
1790 - Judizioaren Kritika