José Ortega y Gasset: Bizitzari buruzko ikuspegia
Ortegaren ikuspuntutik, bizitza bi zentzutan uler daiteke: biologikoa eta biografikoa.
Bizitzaren kategoriak
Bizitzea egiten duguna eta gertatzen zaiguna da. Gure buruarekin eta beste gauzekin topo egitea da.
- Ustekabekoa da: ez dago idatzita, guk egiten dugu probabilitate desberdinen artean landatuz.
- Halabeharra askatasuna eta askatasuna halabeharra dira.
- Testuinguru zehatz batean garatzen da (aukeraketak).
- Denborazkotasuna: momentu bakoitzean hurrengoan egingo duguna erabaki behar. Inguratzen gaituzten baldintzak baldintzatu eta, aldi berean, guri aukerak eskaini.
- Zirkustantzia: inguratzen nauena nire partea da: ``Ni naiz ni eta nire zirkustantziak´´
Razionalismoaren eta erlatibismoaren gainetik (EGIA)
Ez batarekin ez bestearekin ados. Egia ez da absolutua ez erlatiboa, denen artean eraikitzen dugu historian zehar.
Perspektibismoa
Bakoitza bere errealitatera hurbiltzen da bere perspektibatik. Guztion perspektibak elkartuz egia eraiki.
Arrazoi historikoa
Kultura bizitzeko gizakiok egiten dugun sinesteen etengabeko segida. Arrazoiaren krisialditik irteteko bidea. Ni ez naiz substantzia bat, nire atal bat da, baina nire bizitza alde batera uzten badut ez naute ezagutuko.
Zirkustantzia
- Bizitza, zerbait konkretua dela planteatzerakoan, egoera konkretu batean dagoen niak bete behar duen zeregin bihurtzen da.
- Zirkustantzia, ingurunean existitzeko era da gizakiarentzat, ingurune horretan gauzak, beste gizakiak eta norberaren biografia sartzen direlarik.
- Ni naiz ni eta nire zirkustantzia eta bera salbatzen ez badut, nire burua ezin dezaket salbatu.
Razionalismoaren eta erlatibismoaren gainditzea
- Razionalismotik eta erlatibismotik aldentzen da.
- Errealitatearen ezagutza posible da, baina egia da pixkanaka pixkanaka eraikitzen den zerbait, egiarik gabe bizi ezin daitekeen bezala, egia absolutoa edukitzea ez da posible.
Perspektibaren teoria
- Ikuspegi baten beharra funtsezko puntu bat da. Subjektu bakoitzak errealitatearen zati bat hautematen du, ez errealitate osoa eta horregatik inor ez da egia absolutoaren jabe.
- Ikuspegi guztiak egiazkoak dira bat izan ezik: bakarra izan nahi duen ikuspegia.