Platonen morala eta arimaren teoria

Filosofia eta etika4,16 KB

1. Gizakiaren azken helburua: zoriontasuna

Gizakiaren azken helburua zoriontsu izatea da, hau da, zoriontasuna lortzea.

2. Arima hilezkorra eta morala

  1. Platonen arabera, arima hilezkorra da. Eguneroko bizitzan jokabide moralek zentzua izan dezaten, arima hilezkorra izan behar du. Horrela, bizitzan jokabide eta jarrera onak izan dituztenak hil ondoren sarituak izango dira.

  2. Komeni da pertsona ona izatea: arima iraunkorra denez, gorputza desagertzean (hiltzean) sari bat jasotzen dugu. Jokaeraren edo jarreraren araberako saria da: hil ondoren zoriontasuna lortzen dute onek, eta zigorra jasaten dute txarrek.

  3. Saririk garrantzitsuenetakoa: berriro erreinkarnatu ez izatea —zorioneko uharteetan betiko geratzea. Reenkarnatzen jarraitzen dute pertsonak filosofo bihurtu arte; filosofo onek lor dezakete hau.

  4. Tiranoa: tiranoak hil ondoren arimak zigorra jasaten du; hurrengo reenkarnazioan pixka bat hobea izan daiteke pertsona hori.

  5. Zoriontasuna eta adimena: zoriontasuna adimenarekin bat egiten du. Laburbilduz:

    • Zoriontsua — Adimentsua — Pertsona ona — Morala
    • Zorigaiztokoak — Ez jakinak — Pertsona maltzurrak — Inmorala

    Azpimarratu beharra dago: ez jakintasuna edo hezkuntza txarrak jokabide immoralera eramaten dituzte.

Gurduaren mito

Gurdiaren mitoak arimaren barruko bikoizketa azaltzen du. Bi zaldi irudikatzen dira:

  • Zaldia zuria: ederra, noblea, eta arima zuhitsuarekin lotua.
  • Zaldia beltza: plazerarekin lotua; kontrolatu ezin den zaldi txarra bezala irudikatzen da —norekin borrokatu behar den konpontzeko.

Oreka bat mantentzen badugu, zoriontsu izan gaitezke: hirian armonia, ordena eta oreka lortzean, zuzentasuna agertzen da.

Pitagorikoak

Pitagorikoen pentsamenduan zenbakiek —batez ere matematika eta geometria bidez— garrantzi handia dute. Haientzat arjéa zenbakietan zegoen; beraz, errealitatea zenbaki bidez adierazgarria dela uste zuten. Pitagorikoek uste zuten zenbakiek Jainkoengandik hurbilago egoteko balio zutela.

Pitagorasen eragina Platonen lanean

  1. Platonek sortutako eskolaren (Akademia) antolaketan eta bere pentsamendu filosofikoan Pitagorasen eragina nabaritzen da. Akademiaren sarreran kartel bat zegoen, adierazten zuena: "Geometriaren menperarik gabe inor ez dadila sartu".

  2. Bestalde, Platonen ikuspegitik filosofoek erregeak izan ahal direla ikusi zuen. Errepublika lanaren tesi nagusietako bat hau da: "Erregeek filosofoak izan behar dute, edo filosofoek erregeak izan behar dute; bestela, Errepublikaren arazoak ezin izango dira konpondu."

  3. Arimaren teoriak ere eragin handia izan zuen (liburuan 19. kapituluan aipatzen da).

Sofistak

Sofistak irakasle pribatuei eta erretorika maisuei eginiko izendapena izan zen; askotan erlativistak ziren eta ez zuten beti egia kontatzen. Gezurrak edo errealitatea disimulatu gabe azaltzen zuten egia balira bezala aurkezten zituzten—horregatik, askotan demagogoak izan daitezkeela kritikatu ziren.

  1. Askok ordain handi bat kobratzen zuten, eta hori dela eta aberatsek bakarrik zuten klaseetara joateko aukera.

  2. Helburua: botere ekonomikoa eta soziala lortzea. Sofistak oso trebeak ziren erretorikan eta jendaurrean modu eraginkorrean mintzatzeko estrategiak irakasten zituzten.

  3. Demokrazia Athenasen finkatzen hasi zenean, eta grekoen arazoak hiri barruko eztabaidetan konpontzen zirenean, sofistaren irudia ugaritu zen.

  4. Filosofiak naturako (physis) galderak alde batera utzi zituen eta politikaren, etikaren eta hirigintzaren arauak (nomos) aztertzera pasatu zen. Laburbilduz: PHYSIS — NOMOS (legea).

  5. Sofistak irakasle ziren. Haien helburua hiritarrei —bataz beste aberatsei— nola boterea eta arrakasta lortu irakastea zen. Haien lanak gazteen artean interesa sortu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML