San Agustin: bizitza, testuinguru eta pentsamendua

Filosofia eta etika2,55 KB

Bizitza eta testuinguru historikoa

Erromatar Inperioaren krisia. III. mendean Inperioaren gainbehera hasi zen.

Kristautasunaren nagusitasuna. Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean.

Bizitza

  • 354. urtean jaio zen Agustin, Tagasten. Lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, Madaurara joan zen.

  • Arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera.

  • Jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren, manikeo bihurtu zen.

  • 383an Erromara joan zen eta erretorika-eskola bat ireki zuen.

  • 387an kristau-doktrinak bereganatu zituen eta Ambrosiok bataiatu zuen.

  • 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten.

  • Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian, eta, Erroma jadanik erorita, Erromatar Inperioa behin-betiko suntsitzen zihoanean.

Testuinguru filosofikoa

Erromatar Inperioan, greziar platonismoak, aristotelismoak, estoizismoak eta epikureismoak zutik iraun zuten.

Agustinek kristautasunerako landu eta moldatu zituen lau filosofia-eskola. Orduan, hauexek lirateke filosofiaren eraginak Agustinengan:

Neoplatonismoa

Neoplatonismoa: Filonen kreazionismoa; Platonen dualismoa: ontologikoa, epistemologikoa eta antropologikoa (nabardura batzuekin).

Aristotelismoa

Aristotelismoa: zoriontasuna da bizitzaren helburu nagusia eta egiaren kontenplazioaren bitartez.

Estoizismoa

Estoizismoa: dena determinatuta badago, zoriontsua izateko patua onartu eta ikaragaitz izan behar da, bertuteak garatuz.

Epikureismoa

Epikureismoa: zoriontasuna lortzeko, lasaitasuna, sinpletasuna eta ondo aukeratutako atseginak behar dira. Agustin Epikuroaren ideien kontra egon zen beti.

Kristau-ikuskera berriak

Ontologia

Ontologia: Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu zituen. Greziar filosofian ez dago kreaziorik, materia betierekoa baita.

Antropologia

Antropologia: Jainkoaren semea gizaki egin zen. Gorputza garrantzi handiagoa hartzen du platonismoan baino; gizaki guztiak berdinak dira, Jainkoaren seme-alabak baitira. Gizakiaren duintasuna.

Ezagutza

Ezagutza: Ezinbestekoa da fedea Jainkoa (Egi Absolutua) ezagutzeko. Arrazoia eta fedea adosten saiatu zen Agustin.

Eskatologia

Eskatologia (salbazioa): Jainkoari esker lortzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML