Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Aristotelesen Eragina Tomas Akinokoaren Filosofian

Filosofia eta etika3,77 KB

Filosofiaren Ardatz Nagusiak eta Kontzeptu Komunak

Aristotelesen eragina Tomas Akinokoarengan nabarmena da. Gai batzuetan, filosofiaren ardatza berbera da, eta beste batzuetan, terminologia bera erabili arren, distantzia bat mantentzen dute:

  • Ardatz Berbera: Logika, Metafisika, Fisika.
  • Distantziarekin: Etika, Psikologia.

Ikuspegi Enpirikoa eta Hilemorfismoa

  • Ikuspegi Enpirikoa: Ezagutza zentzumenetan hasten da.
  • Hilemorfismoa: Forma eta materia, substantzia eta akzidentala.

Mugimenduaren eta Kausen Teoria

Mugimenduaren Teoria: Tomasek onartu zuen mugimendua potentzian dauden gaitasunak ekintza bihurtzea dela. Jainkoarengan, ordea, ezer ez dago potentzian, Ekintza Hutsa baita.

Kausen Teoria: Ezer ez da gertatzen kausarik gabe. Substantziek lau kausa dituzte:...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Eragina Tomas Akinokoaren Filosofian" »

Jakintza Zientifikoa: Ezaugarriak, Sailkapena eta Metodoak

Filosofia eta etika3,38 KB

Jakintza Zientifikoa: Filosofia eta Zientzia

Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute, arrazoizko jakintzak baitira, hau da, jakintza kritikoak. Zientzia ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa da. Baina, jakintza zientifikoa askotan banatuta agertzen da.

Sailkapena

  • Zientzia formalak: Pentsamenduaren formaz edo egituraz dihardute.
  • Zientzia enpirikoak: Esperientzia materialaren munduaz dihardute. Zientzia mota horretako proposamenak koherentea izan behar du, eta bere edukiak bat etorri behar du esperientziaren edukiarekin.
  • Naturaren zientziak: Mundu naturalaz dihardute.
  • Giza zientziak: Espirituaren zientziak. Giza askatasunaren emaitza den kulturaren munduaz aritzen dira, giza esperientziaz dihardute.

Ezaugarriak

  • Esperimentazioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Jakintza Zientifikoa: Ezaugarriak, Sailkapena eta Metodoak" »

Marx eta Hegel: dialektika, materialismoa eta idealismoa

Filosofia eta etika3,64 KB

Marx eta Hegel: ikuspegi orokorra

Karl Marx eta Georg Friedrich Hegel gaur egungo mendebaldeko filosofiaren pentsalaririk garrantzitsuenetakoak dira, gehienbat beren ideien erradikaltasunagatik, pentsamenduen balioagatik eta eraginagatik; Marxen kasuan, komunista pentsamendua defendatu zuelarik.

Ikuspegi desberdinak baina loturak

Dena den, antzeko ezaugarriak badaude ere, haien eragina aztertuta ikusten da haien teoriak ez direla berdinak: Hegel-en ustez, ideiek dute garrantzia; Marx-ek, aldiz, mundu materialari ematen dio garrantzia. Karl Marx filosofo eta komunista militante alemaniarra izan zen. Bere teoriak, gizarteari, politikari eta ekonomiari buruzkoak, Marxismoa izenez ezagutzen dira, eta hauek gizarte klaseen arteko borroka dialektikora...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Hegel: dialektika, materialismoa eta idealismoa" »

Gizarte-kontratua eta Lehen Mailako Sozializazioa

Filosofia eta etika2,22 KB

Gizartea kontratu gisa

Gizartea gizakion arteko kontratu baten emaitza da eta elkarren arteko borroka saihestu behar du:

Thomas Hobbes (1588-1679)

Westporten jaio zen eta Ingalaterran bizi izan zen. Ikuspegi ezkorra du gizarteaz: "Gizakia otsoa da gizakiarentzat" (Homo homini lupus) dio. Gizabanako bakoitza, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean ari da besteekin. Gizakiak bulkada natural bakarra du: bizirik irautea eta beharrak asetzea.

Egoera honek hondamena dakar eta arrazoimenak irtenbide moduan hau proposatzen du: bakean bizitzeko gizartearen buru agintari irmo eta absolutu bat izatea, denen artean libreki hautatua eta legeak ezartzeko ahalmena duena.

Jean-Jacques Rousseau (1712-1778)

Suitzan jaio zen. Haren ustez, gizakia xaloa eta bakartia...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte-kontratua eta Lehen Mailako Sozializazioa" »

Nietzsche: Ezagutza, Egia, Nihilismoa eta Baloreen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,75 KB

Hizkuntzari, Egia Kontzeptuari eta Ezagutzari buruzko Kritika

Nietzschentzat, ezagutza objektiboaren posibilitatea gizakiaren asmakizuna baino ez litzateke. Egiaren, hizkuntzaren eta zientziaren inguruko kritikekin ezagutza objektiboaren posibilitatea ukatu zuen.

Ezagutza kontzeptuen bidez adierazten dugu, errealitatearekin bat eginez gero, egiazkotzat hartuz. Filosofoak egia eta gezur kontzeptuen auzia aztertu zuen, giza bizitzako premiei aurre egiteko erantzun gisa. Kontzeptu orok berdinak ez direnak berdintzen ditu. Zentzumenen bidez jasotako irudipenak metaforen bidez orokortzen dira. Hizkuntza, hainbat metafora gauzatuaren sistema bat da.

Egia metafora multzo bat litzateke, eta ez dago egiarik; filosofoek asmatutako kontzeptu bat baino ez...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Ezagutza, Egia, Nihilismoa eta Baloreen Transmutazioa" »

Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika2,45 KB

Karl Marx: Materialismo Historikoa

Marxen materialismo historikoaren arabera, giza historia ekonomiaren araberakoa da, eta gizartearen egitura ekonomiak determinatzen du. Horrek esan nahi du artea, politika, ideologiak, erlijioa, etab. azpiegitura ekonomikoaren ondorio direla, egitura ekonomikoaren araberakoak direla. Iraultza batek soilik alda dezake egitura ekonomiko hori. Hortaz, Marxen pentsamendua filosofia praktiko eta iraultzailea da.

Friedrich Nietzsche: Moralaren Kritika

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi mila urteetan egindako bidea, eta, nagusiki, kristautasunari egotzi zion errua. Nietzschek gizakia oker ibili izanaren zalantza agertu zuen, eta bereziki kritikoa izan zen gizarte modernoaren moralekin, dekadentetzat,...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin" »

Friedrich Nietzsche: Metafisikaren Kritika eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,62 KB

Friedrich Nietzsche: Balio Tradizionalen Kritika

Darwinek landatutako hazia filosofiaren lurrean sustraitu zen, eta Nietzscheren filosofia da hazi horren aurreneko fruitua. Nietzschek (1844-1900) kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Ezbaian jartzen du hizkuntza logikoa, arrazionaltasunaren moldeak gainditzen dituzten edukiak huskeria balira bezala baztertzeko harrokeria duena. Salaketa horren bidez, Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragiten du, eta suntsitu egiten ditu grekoengandik positibismora arte sinesten, eskatzen eta gurtzen zen guztiaren oinarriak.

Bilakaera eta Dualismo Ontologikoa

Darwinen aldaketaren edo eboluzioaren nozio filosofiko nagusia bat dator baztertuta zegoen kontzeptu batekin; hain...

Jarraitu irakurtzen "Friedrich Nietzsche: Metafisikaren Kritika eta Supergizakia" »

Platon eta Aristoteles: Giza Arimaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika3,13 KB

Antropologia: Platon vs. Aristoteles

Bi filosofoek gizakiari buruzko ikuspuntu dualista dute, hau da, gizakia bai arimaz bai gorputzaz osatuta dagoela defendatzen dute. Hala ere, ikuspuntu desberdinak dituzte arimari buruz.

Bien ustez, arima gorputzari bizitza ematen dion printzipioa da, baina modu desberdinean bereizi zituzten arimaren zatiak.

Platonen Arima Motak Funtzioen Arabera

  • Arima arrazionala: Gorputza gidatzea da bere funtzioa, eta gobernarietan nagusitzen da. Bere bertutea jakinduria da.
  • Arima suminkorra: Desio nobleei dagokie, zaindarietan nagusia da eta bere bertutea kemena da.
  • Arima grinatsua: Plazerrak neurtzea du helburu, eta herri xehean nagusitzen da; bere bertutea neurritasuna da.

Aristotelesen Arima Motak Funtzioen Arabera

  • Landare
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Giza Arimaren Ikuspegiak" »

Antropologia: Gizakiaren Teoria Dualista eta Morala

Filosofia eta etika2,64 KB

Antropologia: Gizakiaren Teoria

Antropologiak gizakiari buruzko teoria azaltzen du. Honen arabera, Jainkoak bere irudira eta antzekoak egin zuen gizakia. Teoria hau 3 ataletan bereizten da: Teoria dualista, askatasuna eta gaitza.

Teoria Dualista: Arima eta Gorputza

Teoria dualistari dagokionez, gizakia gizaki konposatua da, duala, bi izakiz osatuta baitago: arima hilezkorra eta gorputz hilkorra.

  • Arima: Bizitzaren printzipioa da, Jainkoak sortua. Arimak egiten gaitu gizaki, eta honek du lehentasuna. Sortua bada ere, arima ez da hilkorra. Arimak gorputza gidatzen du, bizitza eman eta zaintzen du.
  • Gorputza: Materiaz osatuta dago. Hortaz, hilkorra da. Gorputza da gizakiak pekatarari izateko jatorria, baina, munduaren bukaeran, au berpiztu eta bere arimarekin
...
Jarraitu irakurtzen "Antropologia: Gizakiaren Teoria Dualista eta Morala" »

Jakintza Zientifikoa: Ezaugarriak eta Metodoak

Filosofia eta etika2,84 KB

Jakintza Zientifikoa

Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletikoa lehenengo filosofotzat hartzen da, baina baita lehenengo matematikaritzat ere (Talesen teorema).

Filosofia eta zientzia arrazoizko jakintzak dira, hau da, jakintza kritikoak. Honela defini daiteke zientzia: ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa.

Baina, jakintza zientifikoa zientzia askotan banatuta geratzen da, eta horietako bakoitza errealitatearen atal baten espezializazioa da. Horregatik, zehatzago esanda, ez da Zientzia existitzen, zientziak baizik.

Zientzien Ezaugarriak

1. Esperimentazioa

Zientziak esperimentazioa erabiltzen du; filosofiak, aldiz, ez du erabiltzen.

2. Zientziaren edukia: Errealitatearen alderdi konkretuak

Zientziak errealitatearen...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza Zientifikoa: Ezaugarriak eta Metodoak" »