Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platon eta Aristoteles: Filosofia Politikoa eta Metafisika

Filosofia eta etika2,6 KB

Bertutea eta Hiri Ideala

Artisauak: Hiriak behar duen guztia produzitu behar dute. Soldaduak, aldiz, arima oldarkorra dute; hau da, ez dute zuhurtasunez jokatu behar, aginduak bete baizik.

Haitzuloaren Mitoaren Azterketa

Platonek bere mitoan haitzulo leizetsu bat deskribatzen du; bertan, jaiotzetik katez lotuta dauden gizaki batzuk daude, ihes egin ezinik, eta soilik ondoko horma ikus dezakete. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat eta, azkenean, haitzuloaren irteera, naturara ematen duena. Korridoretik hainbat pertsona ibiltzen dira eta hauen itzalak, suari esker, presoek ikusten duten horman islatzen dira.

Mito honetan, gizakia presoekin identifikatua izango litzateke. Pertsonen itzalak eta proiektatzen diren gauzak irudiak dira; hau...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Filosofia Politikoa eta Metafisika" »

Giza Kulturaren eta Adimenaren Ezaugarriak: Gida Osoa

Filosofia eta etika2,36 KB

Giza Kulturaren Ezaugarri Nagusiak

  • Kultura guztiak hartzen ditu

    Kulturak giza bizitzaren alderdi eta adierazpen guztiak hartzen ditu bere baitan. Pentsatzen eta egiten dugun dena kultura-arau, lanabes eta balioez kutsatuta dago.

  • Orokorra eta espezifikoa da

    Giza talde guztiek dutenez, kultura gizaki guztion ezaugarria dela esaten da, baina gizatalde bakoitzak besteetatik bereizten dituzten ezaugarriak ditu; beraz, espezifikoa dela esan daiteke.

  • Kulturak natura menpean hartzen du

    Kulturak gure natura modelatu egiten duela esan daiteke, edo ekintza naturalak ohitura kultural bihurtu direla.

  • Kultura era sortzailean erabiltzen dugu gizakiok

    Gizakiok ez dugu beti inguruko kultura erreproduzitzen. Pertsonak kultura hori eta kulturaren arauak interpretatu,

...

Jarraitu irakurtzen "Giza Kulturaren eta Adimenaren Ezaugarriak: Gida Osoa" »

Aristotelesen Filosofia: Hilemorfismoa, Etika eta Politika

Filosofia eta etika2,18 KB

Hilemorfismoa eta ezagutzaren teoria

Aristotelesek zentzumenen bidezko ezagutza eta ezagutza arrazionala bereizi zituen, baina balorazio ezberdinekin: zentzumenak ezagutza jasotzeko iturria dira. Zentzumenen bidez objektu singularrak eta zehatzak hauteman ditzakegu; ezagutza arrazionalaren bitartez, aldiz, gauza zehatzen esentzia unibertsalak jaso ditzakegu.

Zentzumenen bidez errealitate partikularrak eta hautemangarriak jasotzen ditugu, eta, ondoren, arrazoimenak kontzeptuak sortzen ditu esentzia unibertsalak adierazteko.

Sentsazioa eta esperientzia abiapuntu gisa

Sentsazioak eta esperientziak dira ezagutzaren abiapuntua; substantzien errealitatearekin harremanean jartzen gaituzte. Adimenetik lortzen dugu ezagutza sakona: substantzien kausak eta...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Filosofia: Hilemorfismoa, Etika eta Politika" »

Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika2,23 KB

Filosofia Mundu Modernoan

Modernitatea Erdi Aroa amaitzean hasten da eta XVIII. mendearen amaieran kokatzen dugu, iraultza zientifikoarekin batera. Aro honetan Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton nabarmentzen dira.

Zientziaren eta epistemologiaren garapena

Zientziaren metodo esperimentalak hipotesiak esperimentuen bidez errealitatearekin konparatuz garatzen zituen teoriak. Unibertsoaren ikuskera ere aldatu egin zen: eredu geozentrikotik eredu heliozentrikora.

Aro honetako filosofia ezagutzearen teorian (epistemologia) zentratuko da batez ere; ezagutzen duen subjektua izango da filosofiaren erdigunea, ez natura.

Arrazionalismoa

Europa kontinentalean garatu zen. Descartesek zientzia garatzeko guztiz ziurra zen ezagutza topatu nahi zuen:

  • Zalantzan
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ilustrazioa" »

Jakintzaren Oinarriak: Definizioa eta Iturriak

Filosofia eta etika2,47 KB

Zer da Jakitea?

Jakin eta jakintza hitzak, ezagutu eta ezagutza hitzen sinonimotzat jo daitezke. Galdetzen dugu zer ote diren bizi ahala topatzen ditugun objektu horiek guztiak, eta zer den objektu horien guztien multzoa: errealitatea. Gu geu nor garen galdetzen dugu, eta nor diren gurekin bizi direnak. Hori guztia zergatik existitzen den galdetzen dugu, eta zergatik dagoen modu batean antolatuta, eta ez beste batean. Galderek errealitateaz jabetzera garamatzate, hura gure egiteko, adierazteko eta geinerakoei haren berri emateko; sistematizatzeko eta gure tradizio kulturalean eransteko. Jakintzak historikoak dira ezinbestean. Izan ere, errealitatearen berri ematen saiatzen dira eta errealitate horretan gertatzen diren aldaketei lotuta.

Jakintza-

...
Jarraitu irakurtzen "Jakintzaren Oinarriak: Definizioa eta Iturriak" »

Filosofiaren Ezaugarriak eta Fixismoa vs. Eboluzioa

Filosofia eta etika2,53 KB

Filosofiaren Oinarrizko Ezaugarriak

Filosofiaren Irizpide Nagusiak:

  1. Filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu, mitoetan eta tradizioan oinarritutako azalpenak onartzen ez dituelako. Filosofatzen dugunean, argudiatutako azalpenak aurkitu nahi ditugu, gure erantzunak justifikatzeko.
  2. Filosofiak erantzun unibertsalak lortu nahi ditu, egiten ditugun galdera nagusiei buruzko azalpen orokorrak izango direnak. Filosofiaren eta gainerako jakintzen arteko aldea da jakintza horiek errealitatearen arlo bereziak aztertzen dituztela. Filosofiaren helburua jakintza oso bat lortzea da, gai jakinak eta espezifikoak baino harago doana.
  3. Filosofiaren galderak errotikoak dira, funtsezko erantzunak eta gauzen zentzu sakonak aurkitzen saiatzen direlako. Filosofatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Ezaugarriak eta Fixismoa vs. Eboluzioa" »

Platon eta Aristoteles: Ideien Teoria vs Hilemorfismoa

Filosofia eta etika2,32 KB

Platonen Ideien Teoriaren kritika: Hilemorfismoa

Platonek eta Aristotelesek errealitatea ezagutu daitekeela diote, eszeptizismoa baztertuz. Dena dela, ontologia desberdinak dituzte biek.

Errealismoa vs Idealismoa

Platonen arabera, mundu sentikorra ez da benetako errealitatea. Aristotelesen arabera, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala daude:

  • Errealitate substantziala: Zenzumenez hautematen dugun errealitatea (1. substantzia) eta esentzia unibertsalak (2. substantzia).
  • Errealitate akzidentala: Hautematen diren ezaugarriak (kolorea, kantitatea...).

Platonen idealismoaren aurrean, Aristotelesek errealismoa defendatu zuen.

Teoria hilemorfikoa eta aldaketa

Platonek mundu sentikorraren aldaketak azaltzeko, mundu hori kopia bat dela...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Ideien Teoria vs Hilemorfismoa" »

Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles

Filosofia eta etika17,05 KB

Sofistak eta Atenasko Demokrazia

Atenasko sistema politiko nagusia demokrazia zenean, herritarrek batzar politikoetan hitz egiteko aukera zuten, eta beraien betebeharra zen foroetan eztabaidatzea, entzutea eta erabakitzea. Komunitatean bizitzeko, arrakasta izateko eta nork bere interesak babesteko, argudio sendoak erabiltzen jakin behar zen. Egoera horretan hartu zuten indarra sofistek. Izan ere, hauek kanpotarrak zirenez, ez zuten foroetan parte hartzeko eskubiderik, eta erretorika eskolak eta elkarrizketa metodoak saltzen zizkieten herritarrei.

Sofisten Pentsamendua eta Erlatibismoa

Sofisten iritziz, Naturak (Physis) ez luke ikergai izan behar, gizakiak kontrolatu ezin duelako. Beraz, unibertsoari buruzko gogoetak baztertu eta arazo berriak...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles" »

Wittgenstein: Hizkuntza, Logika eta Etika

Filosofia eta etika2,89 KB

Tractatus Logico-Philosophicus: Helburua eta Egitura

Tractatus liburuaren helburua egia logikoaren izaera argitzea eta munduaren egitura ezagutzea izango da. Horretarako, hizkuntza ideala bilatuko du, logika-matematika oinarri gisa izango duena hain zuzen ere.

Liburuaren banaketa

Liburua bi zati nagusitan bana genezake:

  • Mundua, pentsamendua eta hizkuntza.
  • Proposizio egiazkoak, zentzudunak eta pseudo-proposizioak.

Hizkuntzaren, Pentsamenduaren eta Errealitatearen arteko Erlazioa

Liburu honetan planteatzen den ideietako bat hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko erlazioa da, eta hala, muga berberak dituztela erakutsiko digu. Wittgenstein-en hitzetan, hizkuntza perfektuak gertakariak deskribatzen dituen proposizio edo esanahiak ditu,...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Hizkuntza, Logika eta Etika" »

Zientziaren Sailkapena, Metodoa eta Egitura

Filosofia eta etika2,92 KB

Zientziaren Sailkapena

Zientziaren Sailkapen Orokorra
EzaugarriaZientzia FormalakZientzia Empirikoak
ObjektuakNaturan ez diren objektu abstraktuak aztertzen dituzte.Gertakariak aztertzen dituzte, esperientziaren bidez ezagutu ditzakegunak.
DiziplinakMatematika eta Logika.
  • Natura-zientziak: Mundu fisikoko objektuak aztertzen dituzte (Fisika, Kimika, Biologia eta Geologia).
  • Gizarte-zientziak: Gizakia eta gizartea aztertzen dituzte hainbat ikuspegitik (Historia, Soziologia, Psikologia, Astrologia, Ekonomia eta Demografia).
MetodoakDedukzioa.

Indukzioa:

  • Azalpena (Natura-zientzietan): Fenomenoak lege kausalen bidez erlazionatzea da helburua.
  • Ulerkuntza (Giza zientzietan): Giza eta gizarte-errealitateen arrazoiak eta esanahiak ezagutzea. Metodo hermeneutikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Sailkapena, Metodoa eta Egitura" »