Nietzsche: Ezagutza, Egia, Nihilismoa eta Baloreen Transmutazioa
Hizkuntzari, Egia Kontzeptuari eta Ezagutzari buruzko Kritika
Nietzschentzat, ezagutza objektiboaren posibilitatea gizakiaren asmakizuna baino ez litzateke. Egiaren, hizkuntzaren eta zientziaren inguruko kritikekin ezagutza objektiboaren posibilitatea ukatu zuen.
Ezagutza kontzeptuen bidez adierazten dugu, errealitatearekin bat eginez gero, egiazkotzat hartuz. Filosofoak egia eta gezur kontzeptuen auzia aztertu zuen, giza bizitzako premiei aurre egiteko erantzun gisa. Kontzeptu orok berdinak ez direnak berdintzen ditu. Zentzumenen bidez jasotako irudipenak metaforen bidez orokortzen dira. Hizkuntza, hainbat metafora gauzatuaren sistema bat da.
Egia metafora multzo bat litzateke, eta ez dago egiarik; filosofoek asmatutako kontzeptu bat baino ez da.
Ezagutza objektiboa ez da posible, eta horri perspektibismoa deritzo. Ezagutza oro subjektu ezagutzailearen ezaugarri eta baldintzen araberakoa da. Hizkuntza, gezur handi horretatik ihes egiteko bide bakarra da, gizaki intuitibo eta estetiko bihurtuz.
Nihilismoa, Ateismoa eta Baloreen Transmutazioa
Nihilismoa jarrera bital eta filosofiko bat da, existentziari balioa ukatzen diona edo errealitaterik ez duen zerbaiten inguruan existentzia oinarritu nahi duena. Europar zibilizazioa nihilismoan erori zen aspaldi. Nietzschek zioen ezerk ez duela zentzurik, ez dagoela inolako helbururik. Mundua moralaren arabera interpretatzeak nihilismora eramaten gaituela.
- Ateismoa: Nietzschek esan zuen: “Jainkoa hila da”. Bertutea, justizia, lagun hurkoa maitatu beharra eta halakoak goratzen zituzten baloreak gezur hutsa direla onartzen zuen. Haren ustez, Jainkorik ez dagoela onartzeak bizitzak inongo zentzurik ez duela suposatzen du, nihilismoa onartzea baita.
- Nihilismo Pasiboa edo Negatiboa: Ateismoaren onarpen erradikalaren ondorioa da, etsipena sortuz eta bizitzaren zentzurik ezaren krisia eraginez.
- Nihilismo Aktiboa edo Positiboa: Beste balore batzuk sortzera bultzatu behar gintuela zioen. Baloreen transmutazioa nihilismoa gainditzeko bidea da, Botere Nahia abiapuntua izanik. Esklaboen morala ukatu eta Super-gizakia bilatu behar zen.
Laburpena eta Ondorioa
Nietzschek arrazoi ilustratua kritikatu zuen, europar gizartearen dekadentzia ekarri zuelakoan. Haren oinarri metafisikoak, moralak eta epistemologikoak kritikatu zituen. Ateismoa eta nihilismoa aldarrikatu zituen, bizi-indarrak bildu eta sortzaile izan behar ginela zioen, baloreen transmutazioaren bidez.