Antropologia: Gizakiaren Teoria Dualista eta Morala
Antropologia: Gizakiaren Teoria
Antropologiak gizakiari buruzko teoria azaltzen du. Honen arabera, Jainkoak bere irudira eta antzekoak egin zuen gizakia. Teoria hau 3 ataletan bereizten da: Teoria dualista, askatasuna eta gaitza.
Teoria Dualista: Arima eta Gorputza
Teoria dualistari dagokionez, gizakia gizaki konposatua da, duala, bi izakiz osatuta baitago: arima hilezkorra eta gorputz hilkorra.
- Arima: Bizitzaren printzipioa da, Jainkoak sortua. Arimak egiten gaitu gizaki, eta honek du lehentasuna. Sortua bada ere, arima ez da hilkorra. Arimak gorputza gidatzen du, bizitza eman eta zaintzen du.
- Gorputza: Materiaz osatuta dago. Hortaz, hilkorra da. Gorputza da gizakiak pekatarari izateko jatorria, baina, munduaren bukaeran, au berpiztu eta bere arimarekin batuko da.
Gizakiaren Askatasuna eta Aukera
Gizakiari buruzko teoriaren bigarren atala askatasunari dagokio.
Gizakia askea da Jainkoak hala egin duelako, eta bestela ez litzatekeelako gizaki izango. Dena den, aukeratzeko orduan bi aukera izan ditu gizakiak:
- Jainkoa maitatzea: Aukeramen egokia. Aukera egokia hautatuz gero, Jainkoaren esana maitatzen bada, gizakia zoriontsua izango da.
- Jainkoa ez maitatzea: Aukeramen desegokia.
Baina, aukeramen desegokia hautatuz gero (hau da, norbera Jainkoa baino gehiago maitatzen bada eta gorputzeko nahiz munduko nahiak betetzen badira), zoritxarrekoa izango da gizakia, pekataria. Horrela, arima gorputzaren menpe erortzen da, lehenago zuen askatasuna galduz. Askatasun hori berreskuratzeko era bakarra Jainkoaren grazia, laguntza da. Horri gaitz morala deritzo.
Gaitz Morala eta Gaitz Fisikoa
Antropologiak gaitzari buruzko ikuspegia ere azaltzen du. Gaitzak bi gaitz mota bereizten ditu: Gaitz morala eta gaitz fisikoa.
San Agustinen ustez, gaitz fisikoa (hau da, gizakiak sortzen duena) ez da existitzen. Jainkoa ona da, eta ondorioz hark sortu duen guztia ona da.
Gaitz Fisikoaren Ezabaketa
Naturan ematen diren egoerak (ekaitzak...) ez dira gaitzaren ondorioak, materiaren ustelgarritasunaren eboluzioa baizik.
Gaitz Moralaren Nagusitasuna
Gaitz fisikoa existitzen ez denez gero, Agustinen ustez, ematen dena gaitz morala da (hau da, naturan ematen dena). Gaitz morala, gizakiek egiten duten aukeramen txarraren ondorioa da, Jainkoak emandako askatasuna ondo ez erabiltzeagatik sortutako pekatua.