Gizarte-kontratua eta Lehen Mailako Sozializazioa

Filosofia eta etika2,22 KB

Gizartea kontratu gisa

Gizartea gizakion arteko kontratu baten emaitza da eta elkarren arteko borroka saihestu behar du:

Thomas Hobbes (1588-1679)

Westporten jaio zen eta Ingalaterran bizi izan zen. Ikuspegi ezkorra du gizarteaz: "Gizakia otsoa da gizakiarentzat" (Homo homini lupus) dio. Gizabanako bakoitza, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean ari da besteekin. Gizakiak bulkada natural bakarra du: bizirik irautea eta beharrak asetzea.

Egoera honek hondamena dakar eta arrazoimenak irtenbide moduan hau proposatzen du: bakean bizitzeko gizartearen buru agintari irmo eta absolutu bat izatea, denen artean libreki hautatua eta legeak ezartzeko ahalmena duena.

Jean-Jacques Rousseau (1712-1778)

Suitzan jaio zen. Haren ustez, gizakia xaloa eta bakartia da eta berez ez du gizartearen beharra bizitzeko, baina berezko errukia ere badu lagungarri: berezkoa zaio onbera izatea, ona da izatez.

Bizi-baldintzak aldatzeagatik gizakia gizartean bizi da eta haren ustez hau ona da giza garapenerako, baldintza batzuk betetzen badira:

  • Gizarte-antolamendua berdintasunezkoa izatea.
  • Oso jendetsua ez izatea.

Baina jabetza pribatuak eta hark pizten duen berekoikeriak kolokan jartzen dute gizon-emakumeak bakean bizitzen jarraitzea, eta gizakia gizartekoi bihurtutakoan gaizto bilakatzen dute (Basati ona).

Lehen mailako sozializazioa

Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, eta haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Haurrak inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu, haiek zer egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten du, eta haiekin nahiz bizi den mundu horrekin identifikatzen hasten da.

Pixkanaka, rolak eta arauak barneratzen ditu, orokortze-prozesuaren bidez. Mailakako prozesua da: arau, jarrera eta balio zehatzetatik hasten da eta orokortuetan amaitzen. Lehen mailako sozializazio-prozesua ez da izaten kognitiboa edo intelektuala soilik, ezagutza bidezkoa baizik. Alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du. Adibidez, familian sortzen diren maitasunezko harremanak erabakigarriak izaten dira haurrak bere mundua sortzen duen urte haietan.

Deskargatu

PDF Word HTML