Jakintza Zientifikoa: Ezaugarriak eta Metodoak
Jakintza Zientifikoa
Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletikoa lehenengo filosofotzat hartzen da, baina baita lehenengo matematikaritzat ere (Talesen teorema).
Filosofia eta zientzia arrazoizko jakintzak dira, hau da, jakintza kritikoak. Honela defini daiteke zientzia: ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa.
Baina, jakintza zientifikoa zientzia askotan banatuta geratzen da, eta horietako bakoitza errealitatearen atal baten espezializazioa da. Horregatik, zehatzago esanda, ez da Zientzia existitzen, zientziak baizik.
Zientzien Ezaugarriak
1. Esperimentazioa
Zientziak esperimentazioa erabiltzen du; filosofiak, aldiz, ez du erabiltzen.
2. Zientziaren edukia: Errealitatearen alderdi konkretuak
Zientziak errealitatearen alderdi konkretuak eta zehatzak lantzen ditu. Filosofia, ordea, globalizatzailea eta integratzailea da.
3. Zientziak ez du bere buruaz galdetzen
Zientzialaria ez da arduratzen garatzen duen jarduera zientifikoaren posibilitate-baldintzez, ezta horietaz kezkatzen ere.
4. Zientziak prozesu naturalak lantzen ditu
Gizaki-gizarte zoriontsuak lortzeko zer-nolako jokabideak izan behar diren. Beraz, jakintza arauemailea da filosofia.
Jakintza Zientifikoaren Metodoak
1. Metodo Induktiboa
Egia partikular batetik unibertsal bat lortzean datza.
- Esperientziatik sortzen da.
- Partikularretik orokorrera doa.
- Ez da ezagutza ziurra (indukzio osatua izan ezik).
- Bi eratakoak:
- Osatu gabea (Bukaera gabekoa): Ez dira aztertutako multzoaren elementu guztiak kontuan hartu.
- Osatua: Aztertutako multzoaren elementu guztiak kontuan hartu dira.
2. Metodo Deduktiboa
Egia unibertsal batetik partikular bat lortzean datza, eta metodo ziurra da.
- Baieztapen unibertsal batetik ondorio partikular bat lortzen dugu.
- Dedukzioa ona bada, jakintza ziurra da.
- Arrazoimen hutsa erabiltzen du.
- Filosofiak erabiltzen duen metodoa da.
- Bi mota:
- Klasikoa: Baieztapen orokor batetik, orokortasun txikiagoko baieztapen batera igarotzea.
- Sintetikoa: Ezagutza bakunetatik konplexuago bat eraikitzea.
3. Metodo Hipotetiko-Deduktiboa
- Bi osagai nagusi: esperimentazioa eta dedukzioa.
- Hainbat fase ditu:
- Behaketa.
- Hipotesiaren formulatzea: Gertakarien azalpen posiblea.
- Hipotesiaren ondorioak ateratzea (Dedukzioa) eta egiaztatzea.
- Egiaztapena.
- Legeak: Egiaztatutako baieztapenak, matematikoki adieraz daitezkeenak (esperimentalki).
- Teoria: Gertaerak azaltzen dituzten lege egiaztatuen multzoa.