Giza Kulturaren eta Adimenaren Ezaugarriak: Gida Osoa
Giza Kulturaren Ezaugarri Nagusiak
Kultura guztiak hartzen ditu
Kulturak giza bizitzaren alderdi eta adierazpen guztiak hartzen ditu bere baitan. Pentsatzen eta egiten dugun dena kultura-arau, lanabes eta balioez kutsatuta dago.
Orokorra eta espezifikoa da
Giza talde guztiek dutenez, kultura gizaki guztion ezaugarria dela esaten da, baina gizatalde bakoitzak besteetatik bereizten dituzten ezaugarriak ditu; beraz, espezifikoa dela esan daiteke.
Kulturak natura menpean hartzen du
Kulturak gure natura modelatu egiten duela esan daiteke, edo ekintza naturalak ohitura kultural bihurtu direla.
Kultura era sortzailean erabiltzen dugu gizakiok
Gizakiok ez dugu beti inguruko kultura erreproduzitzen. Pertsonak kultura hori eta kulturaren arauak interpretatu, manipulatu eta eraldatu egiten dituzte. Horregatik, antropologo batzuek kultura ideala eta erreala bereizten dituzte.
Kultura sistema integratua da
Kultura hainbat elementuz osaturiko sistema osoa da. Elementu horiek elkarrekin erlazionatuta egoten dira.
Kultura ingurunera egokitzea da (baina egokitzea ere oztopa dezake)
Kultura ikasitakoa da
Kultura sinbolikoa da
Portaera eta Adimenarekin Zerikusia duten Ezaugarriak
Sinbolizatzeko gaitasuna
Gizakia sinboloen bidez komunikatzen da. Gainerako animaliek zeinu naturalak erabiltzen dituzte. Ezaugarri hori dela-eta, gizakia animalia sinbolikoa dela esan dute zenbait filosofok.
Aukeramena
Gizakiak, gainerako animaliek ez bezala, bere senezko nahiei ezetz esateko eta bere etorkizuna aukeratzeko gai da.
Imajinatzeko gaitasuna
Irudimenari esker, gizakiak bizi ez dituen egoerak irudika ditzake, eta horri esker proiektuak edo egitasmoak sortu eta arrazoimenaren bidez egitasmo horiek gauzatzen saia daiteke.
Ezer ez dago bukatuta
Gizakia inoiz ez dago erabat bukatuta edo osatuta. Gehiago edo zerbait nahi du beti.
Introspekziorako gaitasuna
Gizakiak bere adimenaren edukien edo egoeraren berri du, hau da, bere pentsamenduen eta sentimenduen berri du.
Errealitatea bizitzea
Norberaren indibidualtasunaren kontzientzia
Munduari irekita egotea