Jakintzaren Oinarriak: Definizioa eta Iturriak

Filosofia eta etika2,47 KB

Zer da Jakitea?

Jakin eta jakintza hitzak, ezagutu eta ezagutza hitzen sinonimotzat jo daitezke. Galdetzen dugu zer ote diren bizi ahala topatzen ditugun objektu horiek guztiak, eta zer den objektu horien guztien multzoa: errealitatea. Gu geu nor garen galdetzen dugu, eta nor diren gurekin bizi direnak. Hori guztia zergatik existitzen den galdetzen dugu, eta zergatik dagoen modu batean antolatuta, eta ez beste batean. Galderek errealitateaz jabetzera garamatzate, hura gure egiteko, adierazteko eta geinerakoei haren berri emateko; sistematizatzeko eta gure tradizio kulturalean eransteko. Jakintzak historikoak dira ezinbestean. Izan ere, errealitatearen berri ematen saiatzen dira eta errealitate horretan gertatzen diren aldaketei lotuta.

Jakintza-iturriak

Jakiteak ezagutzaren bi gaitasun nagusiren bidez egiten da: zentzumenak eta arrazoimena. Zentzumenek gauzen oinarrizko esperientzia ematen digute, ulergarriak egiten dituen testuinguru teoriko batean. Zentzumenak dira objektuetara hurbildu eta horiez jabetzeko dugun lehenengo tresna. Filosofo batzuk zentzumenetako bati eman diote garrantzia, beste batzuk besteren bati. Platonen iritziz, bista da zentzumen garrantzitsuena. Bestalde, arrazoimenak ere hainbat jakintza mota sortzen ditu, behatzen den esperientzia motaren arabera. Honela sailka daitezke:

  • Intuizioa: Berehalako esperientzia baten aurrean, intuizioz jakiten dugu.
  • Gogoeta: Esperientzia lantzen dugunean, dedukzioz, indukzioz edo gogoeta bidez jakiten dugu.

Jakintza Mitikoa

Mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehenengo azalpenak. Narrazio miragarriak ziren, denbora historikotik kanpo gertatzen zirenak: pertsonaia jainkozkoak eta heroikoak izaten ziren narrazio horietan protagonista.

Mitoen Ezaugarriak
  1. Mito guztiek elkarrekin, guztiz azaltzen dituzte bai unibertsoaren, zibilizazioaren eta gizarte-antolaketaren jatorriak.
  2. Pentsamolde bat ere badira mitoak. Natura-indarrak pertsonak eta jainkoak dira. Jainkoen borondate apetatsuaren menpe daude bai natura-fenomenoak, bai giza jarrerak.

Mitoak, beraz, kontakizunak dira, errealitatea azaltzeko xedea dute. K.a. VI. mendean Mileton errealitatera hurbiltzeko modu berri bat sortu zen, jarrera bat: filosofikoa.

Deskargatu

PDF Word HTML