Wittgenstein: Hizkuntza, Logika eta Etika

Filosofia eta etika2,89 KB

Tractatus Logico-Philosophicus: Helburua eta Egitura

Tractatus liburuaren helburua egia logikoaren izaera argitzea eta munduaren egitura ezagutzea izango da. Horretarako, hizkuntza ideala bilatuko du, logika-matematika oinarri gisa izango duena hain zuzen ere.

Liburuaren banaketa

Liburua bi zati nagusitan bana genezake:

  • Mundua, pentsamendua eta hizkuntza.
  • Proposizio egiazkoak, zentzudunak eta pseudo-proposizioak.

Hizkuntzaren, Pentsamenduaren eta Errealitatearen arteko Erlazioa

Liburu honetan planteatzen den ideietako bat hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko erlazioa da, eta hala, muga berberak dituztela erakutsiko digu. Wittgenstein-en hitzetan, hizkuntza perfektuak gertakariak deskribatzen dituen proposizio edo esanahiak ditu, eta hauek pentsamenduaren adierazpenak dira. Modu honetan, logika erabiliz eta hitzak konbinatuz proposizioak sortuko ditugu, eta prozesu hau jarraituz mundua ezagutzera iritsiko gara, gertakarien konbinazioen emaitza izanik.

Hizkuntzaren bi erabilpenak

Azkenik, hizkuntzaren bi erabilpen desberdin aurkitzen ditu:

  1. Erabilera egokia edo hizkuntza artifiziala: Proposizio eta gertakarien arteko lotura logikoa.
  2. Erabilera desegokia edo hizkuntza arrunta: Proposizio faltsuen sortzaile.

Honen aurrean, Wittgensteinek isiltasun mistikoa aldarrikatzen du: esan daitekeen guztia argitasunez esan daiteke; mintza ezin daitekeenaz, ordea, hobe isilik egotea.

Etika: Zentzu Absolutua eta Erlatibitatea

Etika, gaur egun ere, definitzeko zaila den kontzeptua da. Modu batera esateko, ekintzak zuzen edo oker dauden adierazten dituen arau multzoa da, baina Wittgensteinek zioenez, zentzu absolutua hartu nahi du, eta hor huts egiten du.

Zergatik ez da absolutua?

Etikak ezin du zentzu absolutua hartu, izan ere, zerbait ona edo txarra den erabakitzeko geure pentsamenduetatik abiatzen gara, hau da, esperientzia pertsonaletatik abiatzen gara. Hauek subjektiboak direnez, etika ez da absolutua ezta zehatza.

Etika eta Zientzia

Etikari buruz hitz egitea ez da zientzia egitea, ez baitago gertakarien munduan. Horregatik, etikaren proposizioak zentzugabeak direla esan dezakegu, hau da, ezin dugu erabaki egiazkoak edo faltsuak diren. Etikaz, erlijioaz eta antzekoez aritzeak, beraz, ez du zentzu zientifikorik.

Balioa eta Erlatibitatea

Hala ere, horrek ez du esan nahi etikak ez duela ezertarako balio, hizkuntzaren mugak gainditzeko gai baita, beraz oso baliagarria da. Etikak ekintzak ondo edo gaizki dauden erabakitzen du, baina nahiz eta ekintza guztiak maila berdinean egon, gizakiak on edo txar bihurtzen ditu. Nahiz eta gertakariak mundu errealean egon, gizakiak erabakitzen ditu beren balio etikoak; hala ere, balio hauek beti erlatiboak izango dira.

Deskargatu

PDF Word HTML