Platon eta Aristoteles: Ideien Teoria vs Hilemorfismoa
Platonen Ideien Teoriaren kritika: Hilemorfismoa
Platonek eta Aristotelesek errealitatea ezagutu daitekeela diote, eszeptizismoa baztertuz. Dena dela, ontologia desberdinak dituzte biek.
Errealismoa vs Idealismoa
Platonen arabera, mundu sentikorra ez da benetako errealitatea. Aristotelesen arabera, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala daude:
- Errealitate substantziala: Zenzumenez hautematen dugun errealitatea (1. substantzia) eta esentzia unibertsalak (2. substantzia).
- Errealitate akzidentala: Hautematen diren ezaugarriak (kolorea, kantitatea...).
Platonen idealismoaren aurrean, Aristotelesek errealismoa defendatu zuen.
Teoria hilemorfikoa eta aldaketa
Platonek mundu sentikorraren aldaketak azaltzeko, mundu hori kopia bat dela dio. Aristotelesek, aldiz, teoria hilemorfikoa defendatzen du. Horretarako, aldaketa zer den azaltzen du hiru elementuren bidez:
- Forma: Orain dena.
- Subjektua: Aldatzen den gaia.
- Potentziala: Izan daitekeena.
Bere ustez, izakiak materiaz eta formaz osatuta daude eta elkarri lotuta daude; Platonek, aldiz, formak materiatik banatuta zeudela uste zuen (Ideien munduan).
Epistemologia eta Antropologia
Epistemologiaren aldetik, Platonen arabera, zentzumenen esperientzia engainagarria eta baztergarria da. Aristotelesen ustez, ordea, ezagutza esperientziarekin hasten da eta, ondorioz, ezin da baztertu.
Era berean, Platonen ustez gorputza arimaren kartzela da. Aristotelesentzat, aldiz, arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotuta doa eta hilkorra da. Arima eta gorputzak batera errealitate bat osatzen dute: gizakia. Horrela, arimaren hilezkortasuna zalantzan jartzen du.
Zoriontasunaren kontzeptua
Zoriontasunari begira, Platonek ezagutzarekin lotzen zuen, jakintsuek gobernatutako hiri idealean lortzen zela uste baitzuen. Aristotelesen ustez, guztiok nahi dugu zoriontasuna, eta hori ondo bizitzean eta ondo jokatzean lortuko da:
- Platon: Arimaren bertuteekin lotzen du (barne printzipioa).
- Aristoteles: Praktikarekin lotzen du.