Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ilustrazioa
Filosofia Mundu Modernoan
Modernitatea Erdi Aroa amaitzean hasten da eta XVIII. mendearen amaieran kokatzen dugu, iraultza zientifikoarekin batera. Aro honetan Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton nabarmentzen dira.
Zientziaren eta epistemologiaren garapena
Zientziaren metodo esperimentalak hipotesiak esperimentuen bidez errealitatearekin konparatuz garatzen zituen teoriak. Unibertsoaren ikuskera ere aldatu egin zen: eredu geozentrikotik eredu heliozentrikora.
Aro honetako filosofia ezagutzearen teorian (epistemologia) zentratuko da batez ere; ezagutzen duen subjektua izango da filosofiaren erdigunea, ez natura.
Arrazionalismoa
Europa kontinentalean garatu zen. Descartesek zientzia garatzeko guztiz ziurra zen ezagutza topatu nahi zuen:
- Zalantzan jarri zuen guztia, ziurtzat hartu beharreko ezagutza topatu arte.
- Zalantzan zegoen bitartean, konturatu zen ezin zuela zalantzaren prozesua bera zalantzan jarri.
- Subjektua eta kontzientzia dira guztiz ziurra den ezagutza.
Enpirismoa
Britainia Handian garatu zen eta bere ordezkari nagusia David Hume izan zen. Humen ustetan, zentzumenetik jasotzen dugun informazioa da fidagarriena:
- Ideiak zentzumenetik jasotzen dugunaren oroitzapenak baino ez dira.
- Ezagutzaren prozesuan esperientzia sentigarria hobestu behar dugu beti.
Filosofia Ilustrazioan
Ilustrazioa XVIII. mendean Europan izandako mugimendu kulturala izan zen. Immanuel Kant da Ilustrazioaren ordezkari nagusia filosofian.
Kant eta arrazoiaren biraketa kopernikarra
Kantek arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko uztarketa egin zuen. Kanten ustez, mendebaldeko filosofia beti saiatu da gizakia errealitatera moldatzen ezagutza lortzeko:
- Noumeno: Gauzak bere baitan ezin ditugu ezagutu.
- Fenomeno: Gauzak guretzako diren moduan ezagutzen ditugu.
Ez gara gu errealitatera moldatu behar, baizik eta errealitatea gure pentsamenduaren egiturara (subjektu traszendentala). Ezagutzaren aldaketa garrantzitsu honi arrazoiaren biraketa kopernikarra deritzogu.