Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Teoriak

Filosofia eta etika4,65 KB

Morala eta Etika: Oinarrizko Kontzeptuak

Morala: Mos-moris hitzetik dator; ohitura eta bizitzeko modua adierazten du.

Etika: Ethos hitzetik dator; izaera esan nahi du. Morala arrazoitzea da, gure jokabidea zer dela eta den ona edo txarra arrazionalki justifikatzea. Etika moralak planteatzen dizkigun arazoen inguruko hausnarketa filosofikoa da.

Autonomia eta Heteronomia Morala

  • Autonomia morala: Subjektuak bere kasa pentsatzen du zer egin behar duen eta arau moralak ezartzen dizkio bere buruari (Autos: norbera).
  • Heteronomia morala: Besteek proposatutako arauak jarraitzea da (Heteros: bestea).

Kontzientzia Morala eta Garapen Mailak

Kontzientzia morala: Ekintzen ontasuna eta gaiztasuna bereizteko gaitasuna da.

L. Kohlbergen garapen pertsonalaren mailak

Gaitasun...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Teoriak" »

Ekonomia alienazioa

Filosofia eta etika6,64 KB

1. KARL MARX BIO (150) :   Karl Heinrich Marx Treberis-en (Alemania) jaio zen 1818an eta Londresen hil zen 1883an. Familia burges baten semea zen. Bere jarduera politiko ezkertiarragatik Parisera kanporatu zuten, eta bertan betiko laguna izango zuen Friedrich Engels ezagutu zuen. 1848an Parisen dago iraultza gori-gorian dagoenean bertan historia garaikidearen problema zehatz bat (1848ko iraultzarena) interpretazio ekonomikoa erabiliz aztertu zuen.   //   Bere idazlanik inportanteena Kapitala da. Lan horretan Hegelen filosofia, ekonomia politiko britainiarraren ekarria eta sozialista frantsesen teoriak uztartu zituen.    //    ● Testuinguru Historikoa: Napoleonen gerren ondorengo egoera: Napoleonen gerrak iraultza frantsesaren ideiak,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia alienazioa" »

Jainkoaren existentzia: San Agustin eta Santo Tomas

Filosofia eta etika2,77 KB

Jainkoaren existentzia San Agustin eta Santo Tomasen arabera

San Agustin: Hiru printzipio eta froga ontologikoa

Agustinek hiru printzipio onartzen zituen bere teologiaren abiapuntutzat:

  1. Jainkoa unibertso osoa sortu duen izaki gorena da.
  2. Jainkoa gauza ororen arrazoia da.
  3. Jainkoa ontasun absolutua da.

Beraz, Agustinen sistema filosofikoan Jainkoak hausnarketa ontologiko, epistemologiko eta etikoaren gailurra hartu zuen. Jainkoaren existentzia agerikoa den arren, bere obran froga klasiko guztiak erabili zituen hura frogatze aldera.

Frogarik ezagunena BETIEREKO IDEIENA da, Aukeramen askeari buruz bere idazlanean garatua. Froga hori gizakiaren beraren barnetik abiatzen da, giza arimaren egia betiereko, unibertsal eta beharrezkoen presentziatik, hain zuzen....

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren existentzia: San Agustin eta Santo Tomas" »

Filosofia, Ezagutza eta Demokrazia: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika8,98 KB

Zertarako Filosofatu? Gure Munduaren Ezaugarriak

Gure munduak bi ezaugarri ditu:

  • Aldaketa sozial eta bizi-erritmo bizkorrak.
  • Jakintza positiboak balioesten dira, baina aldi berean ustezko jakintza esoterikoak eta milenaristak.

Mytho eta Lógos

Mytho: Eduki sakratua, misteriotsua. Kosmosaren sorrera. Eta irregularitatea azaltzeko gizakiaz gaindiko indarrez baliatzen dira.

Lógos: Egia bilatzeko tresna, eztabaida eta deliberamendu publikoa eta irekia egiteko tresna ere. Arrazoiztuz eta kritikarako gaitasuna sustatuz konbentzitu nahi du.

Zientziaren Mugak

Epistemologikoak

  • Zientziak huts egin dezake.
  • Gure arrazionaltasuna eboluzioan garatu da, eta beste modu batekoa izan zitekeen.

Teknologikoak

  • Zientzia teknologiak baldintzatzen du.
  • Sekulako itxaropena dago
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia, Ezagutza eta Demokrazia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Filosofia eta Demokrazia: Oinarrizko Kontzeptuen Gida

Filosofia eta etika7,81 KB

Demokraziaren Oinarrizko Kontzeptuak

Demokrazia: Bizitza publikoa antolatzeko, boterea herriari ematen dion sistema politikoa. Politika: (Polis: herria) Hiriko (estatuarena) elkarbizitza antolatzeko era. Etika: Gizakien ekintzen ontasunari edo txartasunari buruz hausnartzen duen diziplina. Zuzena (justizia): Ekitate eta printzipio arrazionaletan oinarritutako irizpidea giza ekintzak epaitzeko. Ona (ontasuna): Gizakiarentzako kaltegarria ez den moduan hartzen dena.

Demokrazia Gauzatzeko Baldintzak

  1. Erabakiak ukitzen dituen pertsona guztiak berdintasunean eta simetrian parte hartu ahal izan behar dute.
  2. Ezin da derrigortzerik egon.
  3. Denek kultura eskuragarri izan behar dute, manipulaziorik gabeko informazioari lotuta.
  4. “Ethos” demokratikoa: Hartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Demokrazia: Oinarrizko Kontzeptuen Gida" »

Egiaren kontzeptua: Jatorria, Egoerak eta Irispideak

Filosofia eta etika2,44 KB

Egiaren jatorria

Egia hitzaren jatorria hizkuntza ezberdinetan:

  • Grekoz: aletheia (ezkutatua ez dagoena, agerian dagoena, aurkikuntza).
  • Latinez: veritas (esatearen doitasuna eta zehaztasuna; esaten dena errealitatearekin lotzen duena).
  • Hebreoz: emunah (konfiantza zentzuan; espero dugunarenganako konfiantza).

Egiaren egoerak

  • Ezjakintasuna: Adimenak gai jakin baten berri ez dakiela onartzen duen egoera.
  • Zalantza: Aldeko zein aurkako arrazoiek indar berdintsua dutenez, adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatu edo ukatzerik ez duen egoera.
  • Ziurtasun subjektiboa: Adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatzen duen egoera, oker egotea ezinezkoa dela joz.

Egia-irispideak

Autoritatea eta Tradizioa

  • Autoritatea: Gai jakin batez asko jakiteagatik gure konfiantza
...
Jarraitu irakurtzen "Egiaren kontzeptua: Jatorria, Egoerak eta Irispideak" »

Kanten Ezagutza Teoria eta Moralitatea: Kritikak

Filosofia eta etika7,8 KB

Zer Ezagut Dezaket? Arrazoi Hutsaren Kritika

1. Sarrera: Ilustrazioaren Kritika

“Arrazoi hutsaren kritika” lanean, Kanten, Ilustrazioaren ideiei jarraituz, gure ezagutzeko ahalmena modu kritikoan epaitzen du, arrazoimenak bere mugak ezar ditzan, tutoretza arrotzetatik askaturik. Kanten bi galdera nagusi erantzuten ditu:

  • “Zer ezagut dezaket?”
  • “Metafisika zientzia da?”

2. Ezagutzaren Jatorria: Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Arrazionalismotik, bi ideia nagusi hartzen ditu:

  1. Arrazoi hutsez ezin dela ezagutzarik egin.
  2. Giza arrazoiak esperientziatik haratagoko ideiak sortzeko gaitasuna duela. Hala ere, ideia jatorrizko hauek esperientziatik kanpo egon behar dute, ezagutza orokorrak esperientzian hasi eta amaitu behar baitu, kategoria hauek esperientziaren
...
Jarraitu irakurtzen "Kanten Ezagutza Teoria eta Moralitatea: Kritikak" »

San Agustin: Antropologia eta Gaitzaren Arazoa

Filosofia eta etika2,55 KB

Gizakia: Arima eta Gorputza

Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio. Agustinen idazlan guztiak bezala, haren antropologiak ere neoplatonismoaren kutsua du. Jainkoak bere irudira eta antzera egin zuen gizakia.

Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkorrez eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia; hau da, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta mundukoaz baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziak osatzen dute gizakia: arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna. Platonen eragina nabaria da gai honetan.

Arimaren Sorrerari Buruzko Teoriak

Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua, zeinak baitio arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Antropologia eta Gaitzaren Arazoa" »

Filosofiaren Oinarriak: Mitoetatik Arrazonamendura

Filosofia eta etika4,41 KB

Gaiari Buruzko Galderak

Zer ezberdintzen gaituen animalietatik

Animalien eta pertsonen portaera desberdinak dira. Animaliak geneak eraginda jarduten dute, beren izaerak bultzatuta; pertsonak, berriz, modu arrazionalean jardun dezakegu. Animaliengandik bereizten gaituen ezaugarrietako bat pentsatzeko, arrazoitzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta erantzunak emateko gaitasuna da.

Zer da mitoa eta zergatik sortu zen

Mitoak naturaz gaindiko izakiek antzina egindako ekintza gogoangarrietan oinarritzen diren kontakizun sakratuak dira, gaur egungo mundua azaltzen dutenak. Gizakien galdera nagusien erantzunak aurkitzeko sortu ziren.

Zertan ezberdintzen dira mitoak eta ikuspegi arrazionala

Mitoak azaldu ezin ditugun gauzak imajinazioa erabiliz azaltzen saiatzen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Mitoetatik Arrazonamendura" »

Eskolastika: Testuinguru Historiko-Filosofikoa

Filosofia eta etika2,97 KB

Testuinguru historiko-filosofikoa

Eskolastikak tradizioarekiko erlazio kritikoa eta bere transmisio didaktikoa ditu bereizgarri.

Erlijio-orden berriak

Eskeko erlijio-orden berriak agertzen dira. Bi dira nagusienak:

  • Frantziskotarrak: beren helburua ebanjelio-pobrezia erakustea da. Ordezkaririk garrantzitsuena, Buenaventura.
  • Domingotarrak: beren zeregina mundu intelektualean kokatzen da. Ordezkaria, Tomas Aquinokoa.

Eskolastikaren iturriak eta aroak

Eskolastikaren antzinako iturriak Hiponako Agustin, Boezio eta, geroago, Aristotelesen idatzi guztiak dira. Hiru arotan banatzen da Eskolastika:

1. Eskolastika goiztiarra (IX-XII. mendeak)

Gai filosofiko nagusia unibertsalen arazoa da. Definizio unibertsalak gogotik at existitzen diren ala ez eztabaidatzen...

Jarraitu irakurtzen "Eskolastika: Testuinguru Historiko-Filosofikoa" »