Platon eta Aristoteles: Filosofia Politikoa eta Metafisika

Filosofia eta etika2,6 KB

Bertutea eta Hiri Ideala

Artisauak: Hiriak behar duen guztia produzitu behar dute. Soldaduak, aldiz, arima oldarkorra dute; hau da, ez dute zuhurtasunez jokatu behar, aginduak bete baizik.

Haitzuloaren Mitoaren Azterketa

Platonek bere mitoan haitzulo leizetsu bat deskribatzen du; bertan, jaiotzetik katez lotuta dauden gizaki batzuk daude, ihes egin ezinik, eta soilik ondoko horma ikus dezakete. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat eta, azkenean, haitzuloaren irteera, naturara ematen duena. Korridoretik hainbat pertsona ibiltzen dira eta hauen itzalak, suari esker, presoek ikusten duten horman islatzen dira.

Mito honetan, gizakia presoekin identifikatua izango litzateke. Pertsonen itzalak eta proiektatzen diren gauzak irudiak dira; hau da, gure zentzumenen bidez antzematen duguna eta erreala dela uste duguna (mundu sentikorra). Izadia, haitzuloaren kanpoan dagoena eta presoek ikusi ezin dutena, ideien mundua izango litzateke eta hauen artean, ideia gorena, Ongiaren Ideia, eguzkia da. Presoetako batek loturak askatzea eta haitzulotik ateratzea lortzen du, mundu erreala ezagutuz. Askatutako preso honen betebeharra besteak mundu errealera gidatzea izango da, filosofoaren sinboloa.

Aristoteles: Platonen Ideien Teoriaren Kritika

Hilemorfismoa

Aristoteles Platonen ikaslea da, baina beraien artean haustura bat dago; ez du Platonen doktrina jarraituko. Izakiek izateko modu desberdinak dituzte:

  • Kategoria substantziala: Izaki horri izaki konkretu hori izatea eragiten diona.
  • Kategoria kontingentea: Izaki izateari utzi gabe aldatu ditzakegun ezaugarriak dira (adibidez: horiz margotzea).

Izaki bat aztertzeko bi modu daude:

  1. Forma: Izaki konkretuaren izateko modu bat. Izaki mota hori izatera behartzen duena.
  2. Materia: Izakiak bata bestearengandik bereizten dituena. Gurpila asmatu aurretik existitzen zen? Platonentzat bai, Aristotelesentzat ez.

Gizakia Animali Politikoa

Aristotelesen ustez, gizakia animali politikoa da; hau da, gizakiak gizaki izateko beste gizakiekin bizi behar du. Jaiotzen zarenean komunikatzen zaren lehenengo pertsonak zure familia dira eta bigarrenak auzoa.

  • Auzoa: Zure familiakoak ez diren pertsonak.
  • Polisa/Estatua: Arauak, hezkuntza eta legeak ezartzen dituena. Gizakiak polisaren ongian pentsatu behar du; horrela, beraien auzoa eta familia ere ondo egongo dira, bestela ez.

Deskargatu

PDF Word HTML