Filosofiaren Oinarriak: Mitoetatik Arrazonamendura
Gaiari Buruzko Galderak
Zer ezberdintzen gaituen animalietatik
Animalien eta pertsonen portaera desberdinak dira. Animaliak geneak eraginda jarduten dute, beren izaerak bultzatuta; pertsonak, berriz, modu arrazionalean jardun dezakegu. Animaliengandik bereizten gaituen ezaugarrietako bat pentsatzeko, arrazoitzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta erantzunak emateko gaitasuna da.
Zer da mitoa eta zergatik sortu zen
Mitoak naturaz gaindiko izakiek antzina egindako ekintza gogoangarrietan oinarritzen diren kontakizun sakratuak dira, gaur egungo mundua azaltzen dutenak. Gizakien galdera nagusien erantzunak aurkitzeko sortu ziren.
Zertan ezberdintzen dira mitoak eta ikuspegi arrazionala
Mitoak azaldu ezin ditugun gauzak imajinazioa erabiliz azaltzen saiatzen dira; zentzurik ez daukate eta gertaera bati buruz hainbat kontakizun desberdin egon daitezke. Modu arrazionalak, aldiz, modu ulergarri batean saiatzen da gauzak azaltzen.
Non sortu zen filosofia, korronteen izenak eta nongoak ziren
Filosofia ia aldi berean sortu zen oso urruti zeuden hiru lekutan: Grezia, Txina eta India. Lau korronte sortu ziren:
- Budismoa: Indian
- Konfuzionismoa eta Taoismoa: Txinan
- Mendebaldeko filosofia: Grezian
Zer da presokratikoen filosofia, non eta noiz sortu zen, zer esan nahi du logos hitzak, zer lortu zuten presokratikoek
Presokratikoak azalpen mitikoez haraindi joaten saiatu ziren lehenak, beren buruari egiten zizkioten galderei erantzuteko. Mediterraneoko ekialdean sortu ziren K.a VI. mendean. Lortu zuten logosa erabiltzea eta horrek ikuspegia erabat aldatzea ekarri zuen. Logos arrazoia eta hitza esan nahi du.
Nola deitzen diegu presokratikoei eta zergatik (ondo azalduta)
Fisikoak ere deitzen dira. Horrela deitzen dira naturarekin zerikusia zuten galderei erantzuten dietelako. Lehen filosofo horiek ohartu ziren errealitatea etengabe aldatzen ari zela. Filosofo kosmologikoak ere deitzen zaie.
Aipatu presokratikoen eskolak inportanteenak eta bakoitzeko bi filosofo
- Miletoko eskola: Tales, Anaximandro eta Anaximenes
- Eskola eleatikoak: Parmenides, Zenon Eleakoa
- Efesoko eskola: Heraklitoren
- Eskola pitagorikoa: Pitagoras (Ez daude Protagoras, Gorgias eta Hipias eskolakoak)
- Pluralista eskola: Anaxagoras, Empedokles
Zer esan nahi du filosofia hitzak, nork eman zion izena, eta zergatik eman zion izen hori
Filosofia izenak Jakinduria esan nahi du. Sophia jakintsua da, eta philosophia jakinduria-zaletasuna esan nahi du. Pitagorasek eman zion izena eta uste zuen filosofia ez zela egiaren jabe izatea, baizik eta egiaren erakarpena sentitzea eta egia lortzen ahalegintzea.
Zeintzuk dira filosofiaren bi esanahiak, azaldu, zerekin hasten da filosofia Aristotelesen arabera eta zergatik
Filosofiaren bi esanahiak hauek dira:
- Diziplina akademikoa: Filosofia ezagutza multzo bat da.
- Jarduera: Guztiei sortzen zaizkigun galdera nagusien erantzun arrazonalak biltzen saiatzen da filosofia.
Aristotelesek filosofia harridurarekin hasten dela adierazi zuen, pentsamendu arrazionalaren jatorria harridura hori dela adieraziz.
Zeintzuk dira pentsamendu filosofikoaren ezaugarririk inportanteenak eta zertan datza bakoitza
Lau ezaugarri nagusi daude:
- Arrazionalak: Mitoetan eta tradizioan oinarritutakoak ez ditu onartzen; azalpenak behar ditu.
- Errotikoak: Funtsezko erantzunak eta gauzen zentzu sakona aurkitzen saiatzen direlako.
- Kritikoa: Ezarritako iritziei aurre egiten dielako, gauzak aztertzen ditu jakiteko onargarriak diren ala ez.
- Unibertsala: Gure galdera nagusiei buruzko azalpen orokorrak dira. Filosofiaren helburua jakin oso bat da.