Kanten Ezagutza Teoria eta Moralitatea: Kritikak
Zer Ezagut Dezaket? Arrazoi Hutsaren Kritika
1. Sarrera: Ilustrazioaren Kritika
“Arrazoi hutsaren kritika” lanean, Kanten, Ilustrazioaren ideiei jarraituz, gure ezagutzeko ahalmena modu kritikoan epaitzen du, arrazoimenak bere mugak ezar ditzan, tutoretza arrotzetatik askaturik. Kanten bi galdera nagusi erantzuten ditu:
- “Zer ezagut dezaket?”
- “Metafisika zientzia da?”
2. Ezagutzaren Jatorria: Arrazionalismoa eta Enpirismoa
Arrazionalismotik, bi ideia nagusi hartzen ditu:
- Arrazoi hutsez ezin dela ezagutzarik egin.
- Giza arrazoiak esperientziatik haratagoko ideiak sortzeko gaitasuna duela. Hala ere, ideia jatorrizko hauek esperientziatik kanpo egon behar dute, ezagutza orokorrak esperientzian hasi eta amaitu behar baitu, kategoria hauek esperientziaren arloan bakarrik erabil baitaitezke.
Enpirismoari dagokionez, ezagutza esperientziara murrizten du. Baina gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, garen bezala baizik; hots, subjektuak objektua eraikitzen du, a prioriko forma eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian.
3. Ezagutzaren Unibertsaltasuna
Arrazoimenak ematen dio ezagutzari unibertsaltasuna, esperientziari arrazoimena gehitzean.
4. Ezagutza Zientifikoaren Baldintzak
Kanten esanetan, ezagutza zientifikoa izan dadin bi baldintza bete behar dira:
- Baldintza enpirikoak: Esperientziak eskaintzen dizkigun datuak dira, ezagutzaren elementu materiala osatzen dutenak.
- A priori-ko baldintza transzendenteak: Subjektuak ezarritako ezagutzeko formak edo moldeak dira, ezagutzaren elementu formala osatzen dutenak.
5. Fenomenoa eta Noumenoa
Fenomenoa noumenoaren kontrakoa da, eta ezagutu daitekeena da. Baldintza enpirikoa eta a prioriko baldintza transzendentalak betetzen dituenari deitzen diogu. Hau da, esperientzia eta zentzumenetatik azaltzen diren objektuak dira fenomenoak.
6. Iraultza Kopernikarra
Kantek ezagutza ulertzeko modu berriari iraultza kopernikarra deitzen dio. Honek dioenez, subjektua ez da objektura egokitzen, alderantziz baizik, objektua da subjektura egokitzen dena.
7. Noumenoa
Noumeno deitzen diogu gauza bati, ezagutu aurretik bere baitan zer-nolakoa den ezin dugunean esan. Kantek noumenoa ezagutzen dugunaren, fenomenoaren, aurkakotzat jotzen du.
8. Metafisika eta Ezagutza Mugatua
Objektu metafisikoak ezin ditugu ezagutu, elementu materiala edo enpirikoa (noumenoak) falta zaielako.
9. Jainkoa, Arima eta Unibertsitatea
Jainkoa, Arima eta Unibertsitatea objektu metafisikoak dira. Ezin ditugu ezagutu, baina bai pentsatu, arrazoimenak asmatutakoak direlako. Arrazoiak ezin du ezagutza zientifikorik izan filosofiaren ohiko objektuei buruz, noumenoak ezin direlako ezagutu.
10. Ondorioak
“Arrazoi hutsaren kritika” lanaren ondorioz, giza arrazoiak ezagutu ezin dituen ideia horiek pentsatzera bultzatzen gaitu. Alde batetik, ikerkuntzaren aurrerapenaren helburuak direlako eta, bestetik, arrazoi praktikoaren postulatu gisa dihardutelako.
Arrazoi Praktikoaren Kritika: Etika eta Morala
1. Sarrera: Zer Egin Behar Dut?
“Arrazoi praktikoaren kritika” idazlanean Kantek moralitatea edo etika azaltzen du. Bere esanetan, arrazoia ez da ezagumen teorikoa soilik, ezagumen praktikoa ere bada, hots, ekintzetarako ere balio du. Galdera hau erantzuten du: “Zer egin behar dut?”
2. Moralitatearen Jatorria
Kanten esanetan, arrazionalismoak egiten gaitu moralak. Gizakiok moralak gara aurretik onartu ditugun lege moralen eta politikoen eraginpean soilik jokatzen dugulako. Izan ere, gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak, eta ekintza onak eta gaiztoak bereizten ditu, jendearen ohituretan ikus daitekeena.
3. Inperatiboa
Kantek eginbeharra adierazten duen aginduari esaten dio inperatiboa. Proposizio hauek agindu moduan ematen zaizkigunean, zerbait egitera bultzatzen gaituzte, baina ez derrigortu; horregatik, arrazoi praktikoaren legeen exijentziei ez obeditzeko aukera dugu.
4. Inperatibo Unibertsalen Ezaugarriak
Inperatiboak unibertsalak izan daitezen hiru ezaugarri hauek izan behar dituzte:
- A priori-koa, ez enpirikoa: Orokorra eta gizaki guztientzat beharrezkoa izatekotan, eduki enpirikorik gabea izan behar du.
- Kategorikoa, ez hipotetikoa: Inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte.
- Autonomoa, ez heteronomoa: Subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.
5. Arrazoiaren Autonomia
Kantek dio subjektuak berak bideratu behar duela bere ekintza, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe. Lege morala ezin daiteke gizabanakoaren gainetik dauden elementuetatik eratorri, arrazoiaren autonomiatik baizik. Horregatik, ezerk ezin dio gizabanakoari aginpide moralik inposatu. Kanten ustez, erregeak ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agintzeko. Horrela, erregeak irain egingo luke, eta orduan, Caesar non est supra grammaticos aurpegiratuko litzaioke arrazoiez; hots, hiritar bakoitzak aukeratu behar du zer sinetsi eta zer ez.
6. Inperatibo Kategorikoaren Formulazioa
Inperatibo kategorikoaren formulazioa hau da: “Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”, hots, norberaren ekintzak jokabide eremu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar du beti.
7. Askatasuna eta Moralitatea
Moralitatearen aurresuposizio argiena askatasuna da. Gizakiak askatasunik ez badu eta zerbaitek behartzen badu edonola jokatzera, orduan ezin dugu judizio moralik egin gure jokabideaz. Askatasuna esparru honetan soilik gauzatzen da.
8. Postulatuak: Jainkoa eta Arima
- Jainkoa: Jainkoarenganako sinesmena naturako ordena eder eta miragarriaren aurrean sortzen da, izana eta izan beharra lortzeko premiatik, baita bertutea eta zoriontasuna elkarri lotuta ikusteko premiatik ere. Gizakia bere esperientzian historiaren arrazionalitatea eta zentzua bilatzen duenean, beste munduan aurkitzen du asetasuna.
- Arima: Gure goreneko asmoek heriotzarekin egiten dute topo nahitaez. Merezitako saria edo zigorra justiziaz erabakitzen ez delako. Hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu, bizitza honetan gure helburuak behin betiko bete ezin ditugulako.
Erlijioa Arrazoiaren Mugen Barne
1. Sarrera: Zer Itxaron Dezaket?
Kantek “Erlijioa arrazoiaren mugen barne” lanean galdera hau erantzuten du: “Zer itxaron dezaket?”. Horretarako judizioaren kritika egiten du eta erlijio naturala aldarrikatzen du.
2. Etika eta Erlijio Arrazionala
Kanten ustez, etika erlijio arrazionalarekin bateragarria da; erlijio naturala da eta ez du erlijio errebelatua onartzen. Era berean, erlijioak salbazioaren kategoria lortzen du: egin behar dudana egiten badut, Jainkoak nire bertutearen truke zoriontasuna emateko eskubidea izango du.