Filosofia, Ezagutza eta Demokrazia: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika8,98 KB

Zertarako Filosofatu? Gure Munduaren Ezaugarriak

Gure munduak bi ezaugarri ditu:

  • Aldaketa sozial eta bizi-erritmo bizkorrak.
  • Jakintza positiboak balioesten dira, baina aldi berean ustezko jakintza esoterikoak eta milenaristak.

Mytho eta Lógos

Mytho: Eduki sakratua, misteriotsua. Kosmosaren sorrera. Eta irregularitatea azaltzeko gizakiaz gaindiko indarrez baliatzen dira.

Lógos: Egia bilatzeko tresna, eztabaida eta deliberamendu publikoa eta irekia egiteko tresna ere. Arrazoiztuz eta kritikarako gaitasuna sustatuz konbentzitu nahi du.

Zientziaren Mugak

Epistemologikoak

  • Zientziak huts egin dezake.
  • Gure arrazionaltasuna eboluzioan garatu da, eta beste modu batekoa izan zitekeen.

Teknologikoak

  • Zientzia teknologiak baldintzatzen du.
  • Sekulako itxaropena dago zientziaren botereari buruz.

Ekonomikoak eta Politikoak

  • Aurrerapenak gero eta garestiagoak dira.
  • Interes faltsuen mende daude, botere ekonomikoen menpe.

Diskurtsoaren Mugak

  • Zientzia ez da jakintza baliotsu bakarra.
  • Gizakiari buruzko zenbait arazo zientziaren alorretik kanpo daude.

Etikoak

  • Gauzak hobeto pentsatzea.
  • Lanaren zentzuari buruz sakonago hausnartu.

Ezagutzaren Interesak

Ezagutza oro interes jakin batek eragindakoa da. Arazoak konpontzeko, hobeto bizitzeko eta gure aukerak ugaritzeko interesatzen zaigu ezagutzea.

Kanten arabera, bi dira giza arrazoimenaren interes-eragileak:

  • Interes teorikoa: Naturaren ezagutza.
  • Interes praktikoa: Erlijioa eta etikaren ezagutza.

Egiaren Irizpideak

Autoritatea

Gai jakin batez asko dakien eta gure konfiantza duen pertsona batek dioelako.

Tradizioa

Egiazkotzat hartzen da denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena eta instituzioen edo jendearen onespena duena.

Pentsamenduaren eta Errealitatearen Arteko Elkarrekikotasuna

Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta egiaztatzerakoan errealitate enpirikoarekin bat egiten badu. Eta pentsamendua hizkuntzaren bidez adierazten denez, irizpide garrantzitsua da.

Koherentzia Logikoa

Irizpide logiko-matematikoa da, sistema bereko azalpenen artean kontraesanik ez dagoela eta ezarritako axioma edo printzipioetatik eratortzen direla azalpenak bermatzen duena.

Erabilgarritasuna

Azalpen bat egiazkoa izango da baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada, errealitatean orientatzeko eta ikerketetan aurrera egiteko baliagarri bazaigu.

Ebidentzia

Berehala eztabaidaezintzat jasotzen duguna da, nabaria, intuizioz egiazkotzat agertzen dena.

Filosofia eta Gizarte Kontzeptuak

  1. Demokrazia: Bizitza publikoa antolatzen duen sistema politikoa, boterea herriari emanez.
  2. Politika: Hiriaren elkarbizitza antolatzeko modua (estatuarena).
  3. Etika: Giza ekintzen ontasuna edo txarra antzematen duen diziplina.
  4. Justizia: Esana edo egina epaitzeko irizpidea arrazoiaren eta ekitatearen irizpideetan oinarrituta.
  5. Ontasuna: Pertsonarentzako txarra ez dena moduan jotzen dena.
  6. Filosofia: Diziplina zehatza eta sistematikoa, bizitzaren harriduraren aurrean sortzen diren galderak hausnartzeko arrazoia soilik erabiltzen duena.
  7. Legea: Estatuak ontzat emandako erakunde batek igorritako arau juridikoak.
  8. Logika: Pentsamenduaren egitura. Arrazoiaren arauak aztertzen dituen diziplina filosofikoa.
  9. Logika Proposizionala: Logika partikularra, hizkuntza arrunta formalizatzen duten ikurrak eta oinarrizko arrazoiketarako erregelak erabiliz, enuntziatu baten egia edo gezurra adierazten duena.
  10. Estatua: Lurralde zehatz bat antolatzen duen erakunde politikoa eta juridikoa.
  11. Tautologia: Argumentu batean enuntziatuen ondorio guztiak egia direnean.
  12. Kontraesana: Argumentu batean enuntziatuen ondorio guztiak gezurra direnean.

Erabaki Demokratikoa eta Prozedura

Erabaki demokratikoa da: Ona eta zuzena: erabakiaren edukia horrelakoa denean. Baina... erabaki bat ona eta zuzena izan daiteke, eta ez demokratikoa (adibidez: Salomon erregearen erabakia).

Demokratikoa izateko, gainera, prozedura demokratikoa jarraitzen badugu, erabakiaren edukia ona, zuzena eta demokratikoa izatea ahalbidetzen dugu.

Prozedura Demokratikoa: Erabakiak Hartzeko Gida

  1. Beharrezko informazioa jaso.
  2. Konponbide proposamenak sortu.
  3. Proposamen horiek elkarrizketaren eta argudioen bidez eztabaidatu.
  4. Denon artean bat adosten saiatu.
  5. Denok bozkatu egiten dugu.

Demokrazia Erabakior Baten Beharrezko Baldintzak

Erabaki bat ez da demokratikoa soilik bozketagatik. Erabaki hori hartzeko baldintzak nahitaezkoak dira erabakia demokratikoa izateko. Zeintzuk dira baldintza horiek?

  1. Erabakiak ukitzen dituen pertsona guztiak berdintasunean eta simetrian parte hartu ahal izan behar dute.
  2. Ezin da derrigortzerik egon.
  3. Denek informazio manipulaziorik gabekoa eskuragarri izan behar dute.
  4. “Ethos” demokratikoa. Hartzen diren erabakiak orokortu daitezkeen interesei erantzun behar die, denok irabazi edo gutxien galtzen dugun egoeran.

Demokrazia Historian eta Gaur Egun

Hasierako demokrazia, Demokrazia Zuzena zen:

  • Asanbladak.
  • Postu demokratikoak.
  • Isonomia.
  • Esklaboek eta emakumeek ez zuten bozkatzen.

Gaur egun, Demokrazia Formala: Hautagaiak, botoak, alderdiak.

Demokrazia: Ideala eta Erreala

Ideala

  • Ez du existitzen.
  • Herritarren boterea.
  • Demokraziak zer ez duen esan behar adierazten du.
  • Zer izan litekeen baizik.

Erreala

  1. Demokrazia batean gobernua sortzea da herriaren eginkizuna, eta, beraz, metodo demokratikoa erakundeek erabaki politikoak sortzeko erabiltzen duten tresna bat da.
  2. Prozedura da demokraziaren osagairik garrantzitsuena.
  3. Erakundeak eta prozedurak dira elementu garrantzitsuenak.
  4. Egitura eta prozedura demokratikoak ez dira despotismoa.
  5. Despotismoa ez da demokrazia.
  6. Demokrazia sistema politikoa da.

Falazia Informalak

Falazia informalak deritze itxuraz zuzenak diren baina eraikitze-hutsegiteak edo adierazpen-hutsegiteak direla-eta okerrak diren argudioei. Hona hemen falazia informal ohikoenetako batzuk:

1. Premisak Ondorioa Bere Baitakoa Izatea (Petitio Principii)

Arrazoiketa mota honetan, frogatu nahi dena jakintzat ematen da premisetako batean. Adibidez: «Erailketa moralki gaitzesgarria da; eutanasia erailketa da; orduan, eutanasia moralki gaitzesgarria da».

Pertinentziaren Falaziak

Emozioetara jotzen duten falaziak ere esaten zaie. Solaskidearen psikologian eragiteko asmoz egiten dira argudio horiek, arrazoi logiko-arrazionalak eman beharrean, hartzailearen emozioetara jotzen delako. Pertinentziaren falazia mota asko daude. Hona hemen batzuk:

2. Ad Baculum Argudioa

Arrazoiaren indarraz ez, baizik eta pertsona baten boterearen edo autoritatearen indarraz konbentzitzen saiatzen dira. Adibidez, aita batek semeari hau esatea: «Hori horrela da, nik hala esaten dudalako». Inposizio fisiko edo moralaz onartzen dira gauzak, edo ekar ditzaketen ondorio txarrengatik.

3. Ad Hominem Argudioa

Solaskidearen iritzia gaitzesteko, solaskidea bera gutxiesten dute, haren argudioak zuzenak ala okerrak diren begiratu gabe. Bestela esanda, iraina erabiltzen da, eta ez arrazoiaren indarra. Adibidez, irakasleak kontu hartu dio ikasle bati, berandu iristeagatik, eta ikasleak honela erantzun dio: «Ba, zuk ere gauza bera egiten duzu eta ez da ezer gertatzen».

4. Ad Populum Argudioa

Gehiengoa aipatzen da, erabaki bat hartzeko. Horrenbestez, pentsatzekoa da gehiengoak egiten duena egin behar dela. Adibidez: «Ikasle hori denek iraintzen dutenez, nik ere iraintzen dut».

5. Ad Misericordiam Argudioa

Entzulearengan pena edo errukia eragin nahi da, arrazoi objektiboak eman beharrean. Adibidez: «Emakume honi emango diogu lanpostua, dibortziatuta dagoelako, bi seme-alaba txiki dituelako, langabezian dagoelako eta senar ohiak pentsioa ordaintzen ez diolako».

6. Tu Quoque Argudioa

Zu ere bai argudioa ere esaten zaio. Auzitan jartzen dizkiguten akatsak solaskideak ere badituela argudiatzean datza, edo akats horrekin zerikusia duen zerbait aurkitzean, solaskidearen aurka bihurtzeko. Esate baterako: «Garraiobide publikoa erabili behar dela diozu, baina zu autoz etortzen zara lanera».

Deskargatu

PDF Word HTML