Eskolastika: Testuinguru Historiko-Filosofikoa
Testuinguru historiko-filosofikoa
Eskolastikak tradizioarekiko erlazio kritikoa eta bere transmisio didaktikoa ditu bereizgarri.
Erlijio-orden berriak
Eskeko erlijio-orden berriak agertzen dira. Bi dira nagusienak:
- Frantziskotarrak: beren helburua ebanjelio-pobrezia erakustea da. Ordezkaririk garrantzitsuena, Buenaventura.
- Domingotarrak: beren zeregina mundu intelektualean kokatzen da. Ordezkaria, Tomas Aquinokoa.
Eskolastikaren iturriak eta aroak
Eskolastikaren antzinako iturriak Hiponako Agustin, Boezio eta, geroago, Aristotelesen idatzi guztiak dira. Hiru arotan banatzen da Eskolastika:
1. Eskolastika goiztiarra (IX-XII. mendeak)
Gai filosofiko nagusia unibertsalen arazoa da. Definizio unibertsalak gogotik at existitzen diren ala ez eztabaidatzen da. Filosofia arabiarraren eragina funtsezkoa da. 800-1200 urte artean, filosofia islamiarra da Greziako filosofia eta zientzia gordetzen dituena. Greziarren pentsamendua itzulpen arabiarren bidez iritsi zitzaigun.
2. Goi Eskolastika (XII-XIII. mendeak)
Frantziskotarren eta domingotarren arteko borroka gertatzen da. Aro honetakoa da Tomas Aquinokoa, aristotelismoa eta kristautasuna elkartzeko saiorik garrantzitsuena egin zuena. Elizak Aristotelesen idatzi batzuk eta Tomasen tesi batzuk ere debekatu zituen. Mistikak ere goren-aldia bizi izan zuen. Aristotelesen idatziak Averroesen bidez ezagutzen dira.
Averroismo latinoa eta egia bikoitza
Averroesek aristotelismo garbia defendatzen zuen eta bere iruzkinak Pariseko unibertsitatean eragingarriak izan ziren, averroismo latinoa sortu zelarik. Honek hiru tesi planteatu zituen:
- Munduaren eternitatea.
- Arima indibiduala hilkorra da, adimen eragilea hilezkorra.
- Egia bikoitzaren teoria:
- Teologikoa: Arima hilezkorra eta mundu sortua.
- Filosofikoa: Arima hilkorra eta mundu eternoa.
3. Eskolastika berantiarra (XIV. mendea)
Antzinako eskolen sistema metafisikoekiko kritika Ockhamgo Gilenekin hasten da. Bide berria (nominalismoa) zientzia berriekin batera doa.
Tomas Aquinokoaren sintesi filosofikoa
Tomas Aquinokoaren merituak, batez ere, bere garaiko gizarteari koherentzia ematea eta Aristotelesen kristautzea dira. Honi dagokionez, kristau fedearekin ados dagoena bakarrik onartzen du:
- Mugimenduaren teoria (ahalmenetik akturako pasatze gisa).
- Errealitateari buruzko teoria hilemorfikoa eta lau kausak.
- Mugimenduan oinarritutako Jainkoaren existentziaren froga.
- Jainkoa aktu garbi, aldaezin eta perfektu gisa ulertzea.
- Jainkoa bere burua objektutzat duen pentsamendua delako ideia.
- Gizakia: Arima gorputzaren aktu eta forma dela.
- Zoriontasuna adimenaren jardueran datzala.