Egiaren kontzeptua: Jatorria, Egoerak eta Irispideak
Egiaren jatorria
Egia hitzaren jatorria hizkuntza ezberdinetan:
- Grekoz: aletheia (ezkutatua ez dagoena, agerian dagoena, aurkikuntza).
- Latinez: veritas (esatearen doitasuna eta zehaztasuna; esaten dena errealitatearekin lotzen duena).
- Hebreoz: emunah (konfiantza zentzuan; espero dugunarenganako konfiantza).
Egiaren egoerak
- Ezjakintasuna: Adimenak gai jakin baten berri ez dakiela onartzen duen egoera.
- Zalantza: Aldeko zein aurkako arrazoiek indar berdintsua dutenez, adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatu edo ukatzerik ez duen egoera.
- Ziurtasun subjektiboa: Adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatzen duen egoera, oker egotea ezinezkoa dela joz.
Egia-irispideak
Autoritatea eta Tradizioa
- Autoritatea: Gai jakin batez asko jakiteagatik gure konfiantza duen pertsona batek diolako.
- Tradizioa: Egiazkotzat hartzen da denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena eta instituzioen edo jendearen onespena duena.
Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna
Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta errealitate enpirikoarekin bat egiten badu. Pentsamendua hizkuntzaren bidez adierazten denez, irispide hau esaten denaren eta badenaren arteko egokitasuna ezartzea da. Egokitasun hori aurkitzeko moduetako bat esperientzian egiaztatzea da.
Koherentzia logikoa eta Erabilgarritasuna
- Koherentzia logikoa: Irispide logiko-matematikoa da. Sistema bereko azalpenen artean kontraesanik ez dagoela eta ezarritako axioma edo printzipioetatik eratortzen direla egiaztatu behar da.
- Erabilgarritasuna: Azalpen bat egiazkoa izango da baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada, errealitatean orientatzeko eta ikerketan aurrera egiteko baliagarri bazaigu.
Ebidentzia
Funtsezko irispidea da. Berehala eztabaidarik gabe jasotzen duguna da nabaria, intuizioz egiazkotzat agertzen dena. Arrazoimenaren arloan, lehen printzipioak (identitatearen printzipioa, kontraesanik ezarena) hartu izan dira maiz nabaritzat (ebidentzia arrazionala); sentikortasunaren arloan, berriz, zentzumenen datuak (sentipenezko ebidentzia).