Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zerga-politikak eta estatuko aurrekontuak

Ekonomia2,88 KB

Zerga-politika motak

Zerga-tresnak

Ahalmeneko zerga-politikak. Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira. Haien helburua ekonomia-jarduerari eustea da.

  • Obra publikoetarako programak.
  • Enplegu eta prestakuntza planak.
  • Transferentzia programak.
  • Zerga tasen aldaketa.

Egonkortzaile automatikoak. Herrialde jakin bateko ekoizpen-mailarekin bat eginez handitzen edo murrizten diren diru-sarrerak edo gastu publikoak dira.

  • Zerga proportzionalak.
  • Zerga gehikorrak.
  • Gizarte kotizazioak.
  • Langabezia prestazioak.

Eraginak ekonomian

Ondasun eta zerbitzuen eskari osoa edo agregatua handitzen denean, adibidez zergak jaisten direnean edo gastu publikoa handitzen denean, zerga politika hedatzailea dela esaten da. Helburua...

Jarraitu irakurtzen "Zerga-politikak eta estatuko aurrekontuak" »

Inflazioa: Definizioa, Arrazoiak eta Ondorioak

Ekonomia3,6 KB

Inflazioaren Definizioa

Inflazioa ekonomia bateko prezio guztiek modu jarraituan igotzeari deritzo. Fenomeno honek diruaren erosahalmena murrizten du denborarekin.

Inflazioaren Arrazoiak

Inflazioa eragin dezaketen bi arrazoi nagusi daude:

1. Eskari Inflazioa

Ekonomia eragileek (familiek, enpresek, sektore publikoak) enpresek ekoitzi dezaketena baino gehiago eskatzean sortzen den gehiegizko eskariak eragiten du. Honen arrazoiak honakoak izan daitezke:

  • Familien kontsumo handiagoa: Familiek gehiago kontsumitzen dutenean.
  • Enpresen inbertsio handiagoa: Enpresek aurreikuspen onak dituztenean gehiago inbertitzen dutenean.
  • Sektore publikoaren gastu handiagoa: Sektore publikoak gastu publikoak handitzean, horretarako behar diren ondasunen eta ekoizpen-bitartekoen
...
Jarraitu irakurtzen "Inflazioa: Definizioa, Arrazoiak eta Ondorioak" »

Industria Kontzentrazioa eta Hirugarren Sektorea

Ekonomia3,16 KB

Industrien kontzentrazioa

Kontzentrazio horizontala: Sektore bereko enpresak dira, eta zuzendaritza bakarra dute. Adibidez, siderurgiako industria batzuek jokatzen dute horrela.

Kontzentrazio Bertikala: Sektore bereko produktu desberdinak fabrikatzen dituzte enpresak dira, esate baterako ehungintza (harikiak, ehunak, jantziak) eta petrolioaren deribatuen industria (gasolina, plastikoak).

Industria-prozesua

Industria-prozesua lehengaiak eraldatzeko jardueren edo eragiketen multzoa da. Horren emaitza, produktuak zuzen bideratzen dira merkatura (produktu landuak), edo beste industrietarako lehengaia izango dira (produktu erdilanduak). Prozesu horretako oinarrizko unitateak enpresak dira.

Zerbitzuak edo hirugarren sektorea

Bizitza gizartean atseginagoa...

Jarraitu irakurtzen "Industria Kontzentrazioa eta Hirugarren Sektorea" »

Prezio-politika eta haren eragina marketing-mixean

Ekonomia2,59 KB

3.6.3 Prezio-politika. Produktuen prezioa da aldagai enpresarial garrantzitsuenetakoa. Gutxienez, badaude bost arrazoi, prezioak ezartzeko erabakiek duten garrantzia ikusten laguntzen dutenak:

Zergatik da prezio-politika garrantzitsua

  • Beharrezko erabakiak: Beharrezkoak diren erabakiak dira. Enpresa batek, hala nahi badu, ez du bere produktuaren sustapenik egingo eta ez du erabakirik hartu beharko alor horretan, baina salmenta-prezioa derrigorrez ezarri beharko du.
  • Berehalako eragina: Gehienetan salmentetan berehalako eragina duten erabakiak dira. Prezioa epe laburreko ekintza-aldagaia da, marketing-mixeko beste aldagai batzuek ez bezala, prestaketa eta garapen epe ertain edo luze baten beharrik ez duena. Salneurria aldatzeko erabakia ordubatuetan
...
Jarraitu irakurtzen "Prezio-politika eta haren eragina marketing-mixean" »

2008ko Krisialdi Finantzarioaren Azterketa: Sorrera, Hedapena eta Ondorioak

Ekonomia2,67 KB

2008ko Krisialdi Finantzarioaren Azterketa

Sarrera: Krisiaren Jatorriak

  • "Subprime" Hipotekak (2007): Baliabide mugatuak zituzten pertsonei emandako mailegu hipotekarioak. Mailegu hauek arrisku handia zuten, bankuek maileguak berreskuratzeko arrisku handia baitzuten. Finantza-merkatuan eskualdatu ziren.

2008ko Gertaera Nagusiak

  • Estatu Batuetako Balore-merkatuek Beheranzko Joera (2008): FED-ek Bear Stearns bankua erreskatatu eta JP Morgan Chase bankuari saldu zion oso prezio merkean.
  • IndyMac Bankuaren Porrota: AEB-ren bigarren porrotik handiena.
  • AEBko Burtsan Ezkortasuna eta Beherakadak: Egunero %20ko beherakadak, adibidez.
  • 2008/07: Lehengaien prezioek maila altuena eskuratu zuten.
  • Finantza-erakundeen Porrotak: Lehman Brothers bankua, AIG aseguru-etxea,
...
Jarraitu irakurtzen "2008ko Krisialdi Finantzarioaren Azterketa: Sorrera, Hedapena eta Ondorioak" »

Kalitatearen Kudeaketa: PDCA eta 5S Metodologiak

Ekonomia3,22 KB

PDCA: edo demineng gurpila. Planifikatu, gauzatu, egiaztatu, aritu.

5S:

  • 1. fasea: antolaketa (Seiri)
  • 2. ordena (Seiton)
  • 3. garbiketa (Seiso)
  • 4. ikusketa (Seiketsu)
  • 5. diziplina eta ohitura

Soberako gastuak:

  • Produktu edo zerbitzuei balorerik eransten ez dien zerbait eta gainea bezeroek eta gizarteak ez duena baloratzen.
  • Egin beharreko lana egiteko beharrezkoa ez den guztia: beharrezko ez diren ekipamendu, material, espazio, tresna eta denbora.

Kalitatearen dokumentazioaren piramidea:

  • 1. Kalitatearen eskuliburua: kalitate politika, helburuak.
  • 2. Prozedurak: erantzunkizunak, faseak zehaztu.
  • 3. Dokumentazioa: instrukzioak, datu teknikoak, kalitate plana.
  • 4. Erregistroak: formularioak, liburuak, fitxategiak.

Kalitatearen kostuak: Kalitatearen kostu gisa enpresen...

Jarraitu irakurtzen "Kalitatearen Kudeaketa: PDCA eta 5S Metodologiak" »

Ekoizpen Erabaki Estrategikoak eta Plangintza

Ekonomia2,79 KB

Ekoizpen Erabaki Estrategikoak

1. Zer ekoiztu?

Argi dago gainerako erabakiak ekoiztu beharreko produktuaren edo eskaini beharreko zerbitzuaren arabera daudela. Erabaki horrek enpresa osoan eragina izango du eta ez dagokio ekoizpen-arloari bakarrik. Enpresaren zuzendaritzak erabaki hori hartu ahal izateko, teknikoki ekoiztu daitekeen, haren kostua, beharrezkoa den inbertsio-maila, behar den langile-kopurua eta langile horien prestakuntza ezagutu behar dira.

2. Non ekoiztu?

Ekoizpen-unitatea zein toki fisikotan ezarriko den erabakitzean datza, barneko eta kanpoko ekoizpen- eta logistika-instalazioak kontuan harturik. Alderdi garrantzitsuak:

  • Merkatu-alderdiak: Eragile garrantzitsuak garraioa eta banaketa dira. Kostuak jaisteko, lantegia ahalik eta
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Erabaki Estrategikoak eta Plangintza" »

Finantzaketa Estrategiak: Arrisku Kapitala eta Lankidetza Akordioak

Ekonomia2,93 KB

Arrisku Kapitala (Venture Capital)

Arrisku Kapitala enpresaren inbertsioa da ezaugarri bereziak dituen enpresa batean. Inbertsio hauek, oro har, start-up izena jaso duten enpresa txiki sortu berriak eta proiektu berritzaileak garatzea helburu dutenak izan ohi dira.

Helburuak eta Funtzionamendua

Arrisku kapitalaren bitartez, finantzaketa arazoak izan arren etorkizunerako proiektu errentagarriak dituzten enpresen ezarpena laguntzen da. Aldi berean, egonkortasun ekonomiko eta finantzarioaz aparte, enpresari balioa eta ospea eransten diote. Ez da enpresaren kontrola bilatzen, erlazioa denbora mugatu baterako planteatzen baita.

Enpresa inbertitzaileak proiektua heldutasun maila batera iristen denean kapitalaren parte-hartze hori saldu egiten du, plusbalioaren...

Jarraitu irakurtzen "Finantzaketa Estrategiak: Arrisku Kapitala eta Lankidetza Akordioak" »

Marketinaren Oinarriak: 4P eta Finantza Kontzeptuak

Ekonomia3,23 KB

Marketinaren Oinarriak eta Enpresaren Finantzaketa

Marketina: Enpresa batek kontsumitzaileen nahiak eta premia asetzeko egiten dituen jarduerak, aldi berean enpresa irabaziak izan dadin.

Marketinaren Elementu Nagusiak: 4P

Marketinaren elementu nagusiak 4 dira (4P): Produktua, Prezioa, Sustapena eta Banaketa.

1. Produktua

Funtsezko elementua da. Objektu horren bidez eragiten dute merkatuan. Enpresak saiatu produktua desberdintzen:

  • Kolorea, diseinua, kalitatea, etiketa.
  • Saldutakoaren osteko zerbitzua.

Baita ere Marka erabiltzen da lehiakideetatik bereizteko.

2. Prezioa

Ondasun edo zerbitzu baten truke saltzaileak jasotzen duen diru kantitatea da. Prezioa da eroslean lehen eragiten duen aldagaia.

Prezioaren helburuak:

  1. Salmentek eragindako sarrerak handitzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Marketinaren Oinarriak: 4P eta Finantza Kontzeptuak" »

Moneta-politika eta Diruaren Funtzioak: Gida Osoa

Ekonomia2,41 KB

Zer da moneta-politika?

Moneta-politika Europako Banku Zentralak (EBZ) hartutako neurrien multzoa da, moneta-gaietako agintariek finkatutako helburuak lortzeko. Horretarako, zirkulazioan dagoen diru-kantitatea areagotzen edo murrizten dute, eta interes-tasak aldatzen dituzte.

EBZren funtzio nagusiak

  • Europar Batasuneko moneta-politika erabakitzea eta gauzatzea.
  • Dibisa-trukeen eragiketak egitea.
  • Ordainketa-sistemen funtzionamendu egokia bermatzea.
  • Kreditu-erakundeak gainbegiratzea.
  • Finantza-sistemaren egonkortasuna bermatzea.

Moneta-politikako tresnak

  • Erreserba minimoen mekanismoa: Banku-sistemaren likidezia kontrolatzeko erabiltzen da; bankuek kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko betebeharra dute.
  • Merkatu irekiko eragiketak: Europako moneta-politikako
...
Jarraitu irakurtzen "Moneta-politika eta Diruaren Funtzioak: Gida Osoa" »