Ekoizpen Erabaki Estrategikoak eta Plangintza

Ekonomia2,79 KB

Ekoizpen Erabaki Estrategikoak

1. Zer ekoiztu?

Argi dago gainerako erabakiak ekoiztu beharreko produktuaren edo eskaini beharreko zerbitzuaren arabera daudela. Erabaki horrek enpresa osoan eragina izango du eta ez dagokio ekoizpen-arloari bakarrik. Enpresaren zuzendaritzak erabaki hori hartu ahal izateko, teknikoki ekoiztu daitekeen, haren kostua, beharrezkoa den inbertsio-maila, behar den langile-kopurua eta langile horien prestakuntza ezagutu behar dira.

2. Non ekoiztu?

Ekoizpen-unitatea zein toki fisikotan ezarriko den erabakitzean datza, barneko eta kanpoko ekoizpen- eta logistika-instalazioak kontuan harturik. Alderdi garrantzitsuak:

  • Merkatu-alderdiak: Eragile garrantzitsuak garraioa eta banaketa dira. Kostuak jaisteko, lantegia ahalik eta hurbilen ezarri behar da.
  • Ekoizpen-prozesuaren alderdiak: Instalazio-kostuen alderdia, lurzoruaren prezioa eta indarrean dagoen legedia.

3. Zenbat ekoiztu?

Ahalmena eta benetako bolumena ez dira nahastu behar. Bolumena denboraldi zehatz batean ekoizten dena da, aldiz, ahalmena denboraldi horretan lor daitekeen gehienezko ekoizpena da. Alderdi hauek kontuan izan behar dira:

  • Eskala-ekonomikoak eta hedadura-ekonomikoa: Ekoiztutako unitate bakoitzeko batezbesteko kostuen jaitsiera, bolumen-igoerarekin.
  • Aurreikusitako salmenta-bolumena: Lantegiaren tamaina diseinatzerakoan kontsumitzaile potentzialen zenbatekoa ezagutzea garrantzitsua da.

Puntu geldia (Q) kalkulatzeko formula: Q = Kostu finkoa / (Prezioa - Kostu aldakorra) = Kostu finkoa / Ustiapen marjinala

4. Nola ekoiztu?

Ekoizpen-prozesuaren konfigurazio mota desberdinak:

  • Proiektuen araberako konfigurazioa: Egindako produktua bakarra da, eta produktu zehatz bakoitzerako ekoizpen-prozesua berkonfiguratu egin behar da.
  • Loteen araberako konfigurazioa: Hainbat produktu ekoizten dira loteetan.
  • Konfigurazio jarraitua: Mota honetan, faktoreak produktuetan bihurtzen dira etengabeko fluxuan. (TAULA)

Produkzio-Plangintza

Epe ertainera produkzioaren kantitatea eta denbora-segida zehaztean datza. Hiru maila nagusi bereizten dira:

  • Produkzio-Agregatuaren Plana: Epe ertainera produkzioaren kantitatea eta denbora-segida zehazten ditu.
  • Produkzioaren Maisu-plana: Produkzioaren beharrak adierazten dira eta epe mugatuago baterako betearazpen-egutegia ere, enpresaren kanpoko eskakizunak eta barneko aukerak kontuan izanik.
  • Produkzio-Programa: Zehaztasun-maila handiago batera jaisten da, epemuga laburragoa da eta denbora-kuboak ere.

Deskargatu

PDF Word HTML