Marketinaren Oinarriak: 4P eta Finantza Kontzeptuak

Ekonomia3,23 KB

Marketinaren Oinarriak eta Enpresaren Finantzaketa

Marketina: Enpresa batek kontsumitzaileen nahiak eta premia asetzeko egiten dituen jarduerak, aldi berean enpresa irabaziak izan dadin.

Marketinaren Elementu Nagusiak: 4P

Marketinaren elementu nagusiak 4 dira (4P): Produktua, Prezioa, Sustapena eta Banaketa.

1. Produktua

Funtsezko elementua da. Objektu horren bidez eragiten dute merkatuan. Enpresak saiatu produktua desberdintzen:

  • Kolorea, diseinua, kalitatea, etiketa.
  • Saldutakoaren osteko zerbitzua.

Baita ere Marka erabiltzen da lehiakideetatik bereizteko.

2. Prezioa

Ondasun edo zerbitzu baten truke saltzaileak jasotzen duen diru kantitatea da. Prezioa da eroslean lehen eragiten duen aldagaia.

Prezioaren helburuak:

  1. Salmentek eragindako sarrerak handitzea.
  2. Merkatuan irautea.
  3. Etekin handiak lortzea.

Prezioak ezartzeko hainbat metodo daude:

  • Produktuaren elastikotasunean oinarrituta.
  • Kostuetan oinarrituta.
  • Lehian oinarrituta.

3. Sustapena

Sustapena erabiltzen da produktua ezagutarazteko eta enpresaren irudia indartzeko. Horretarako hainbat teknika erabiltzen dira:

  • Publizitatea: Mezu bat da eroslearen portaeran eragiteko.
  • Salmenten-sustapena: Produktu baten salmentak handitzeko helburua (adibidez, beherapenak).
  • Publicity (Publicitatea): Hirugarren batek zutaz ondo hitz egitea.
  • Merchandising: Produktu bat saltzen laguntzen dituzten baliabideak.

4. Banaketa

Banaketaren bidez lortzen da produktua leku eta une egokian egotea kontsumitzailearentzat. Ohikoenak:

  • Frankizia.
  • Teledenda.
  • Ordenagailu bidezko salmenta.
  • Makina automatikoak.

Marketin Plana

Enpresa politika komertziala arautzen duen dokumentua da, non zehazten diren helburuak.

Marketin planaren faseak:

  1. Egoera analisia.
  2. Helburuak zehaztea.
  3. Estrategiak landu eta hautatu.
  4. Ekintza plana.
  5. Aurrekontua egin.
  6. Kontrol metodoa.

Maniobra Funtsa (Kapital Zirkulatzailea)

Honek esan nahi du kapital iraunkorrak aktibo ez-korrontearen %100 ordaintzen duela eta gainera aktibo korrontearen zati bat. Ondorioz, esan dezakegu ez dagoela ordainketa etenduraren arriskurik.

Inbentario eta Zordunen Indizeak

Jarraian, ekoizpen eta salmentekin lotutako zenbait indize (NH, Ne, Nk) eta zorren (No) laburpena:

Ekoizpen eta Hornikuntza Indizeak
  • NH1: Erositako eta kontsumitutako lehengaiak.
  • NH2: Biltegiko izakin maila (BB).
  • Ne1: Urteko ekoizpen balioa.
  • Ne2: Ekoizpen bidean dauden produktuak.
Salmenta eta Zordunen Indizeak
  • Ns1: Urteko salmenta/produkzioa (kostu prezioan).
  • Ns2: Biltegiko bukatu gabeko produktuak.
  • Nk1: Salmenta bolumena.
  • Nk2: Bezeroen zorra.
  • No: Hornitzailearekiko zorra (BB).

Deskargatu

PDF Word HTML