Kalitatearen Kudeaketa: PDCA eta 5S Metodologiak

Ekonomia3,22 KB

PDCA: edo demineng gurpila. Planifikatu, gauzatu, egiaztatu, aritu.

5S:

  • 1. fasea: antolaketa (Seiri)
  • 2. ordena (Seiton)
  • 3. garbiketa (Seiso)
  • 4. ikusketa (Seiketsu)
  • 5. diziplina eta ohitura

Soberako gastuak:

  • Produktu edo zerbitzuei balorerik eransten ez dien zerbait eta gainea bezeroek eta gizarteak ez duena baloratzen.
  • Egin beharreko lana egiteko beharrezkoa ez den guztia: beharrezko ez diren ekipamendu, material, espazio, tresna eta denbora.

Kalitatearen dokumentazioaren piramidea:

  • 1. Kalitatearen eskuliburua: kalitate politika, helburuak.
  • 2. Prozedurak: erantzunkizunak, faseak zehaztu.
  • 3. Dokumentazioa: instrukzioak, datu teknikoak, kalitate plana.
  • 4. Erregistroak: formularioak, liburuak, fitxategiak.

Kalitatearen kostuak: Kalitatearen kostu gisa enpresen kalitateak duen funtzioaren balorazio ekonomikoa hartzen da.

Kalitatearen inguruko gastuak:

  • Kalitate ona eta bezeroen konfiantza lortzeko egindako gastuak. Zerbitzu eta produktuen kalitatea bermatzeko enpresak egiten dituen kostuak.
  • Kalitatearen inguruko galerak: beharrezko kalitatea lortzen ez denean sortzen diren kostuak.

Adostasunaren inguruko kostuak:

  • Detekzio kostuak: kontrol eta ikuskatzearen kostuak dira.
  • Prebentzio kostuak: akatsak ekiditeko sortzen diren kostuak.

Adostasun ezaren kostuak:

  • Barne utsegiteak: produktua enpresan edo haren kontrolpean dagoen bitartean sortzen diren kostuak.
  • Kanpo utsegiteak: produktua entregatu ondoren sortzen diren kostuak.

Normalizazioa (ISOren arabera): Zenbait alderi buruzko irizpideak batzeko helburua duten prozesuen jarduera.

Ziurtagiriak (ISOren arabera): Erakunde batek produktu edo prozesu bati buruz eskakizunak betetzen dituela ziurtatzen duen dokumentua.

Akreditazioa: Zenbait ekintza burutu ahal izateko baimenak ematea.

Markak:

  • Produktu egiaztatuaren marka (N)
  • Segurtasunaren marka (S)
  • Bateragaitasun elektromagnetikoaren marka (=_)
  • Ingurugiroaren marka (O)
  • Ingurugiroaren kudeaketaren marka (T)
  • Enpresa erregistratuaren marka (ER)

AENOR: Espainiako normalizazio eta ziurtapen elkartea.

EN: CEN zentroak EN arauak sortzen ditu "european norma".

ISO: International Standard Organization. Nazioartean normalizaziorako erakunde nagusia.

ENAC: Akreditazio (egiaztatze) erakunde nazionala.

UNE: AENOR-ek garatzen dituen arauak UNE izena dauka "una norma española".

CEN: Europako normalizazio zentroa da. Europako 16 herrialdetako erakundeek osatzen dute.

CE: (Zer da?) Oinarrizkoa eta nahitaezkoa da Europa mailan komertzializatzeko eta produktu baten egokitasuna adierazten du.

EFQM: Kalitatea kudeatzeko eredua europarra (European Foundation for Quality Management).

Deskargatu

PDF Word HTML