Zerga-politikak eta estatuko aurrekontuak

Ekonomia2,88 KB

Zerga-politika motak

Zerga-tresnak

Ahalmeneko zerga-politikak. Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira. Haien helburua ekonomia-jarduerari eustea da.

  • Obra publikoetarako programak.
  • Enplegu eta prestakuntza planak.
  • Transferentzia programak.
  • Zerga tasen aldaketa.

Egonkortzaile automatikoak. Herrialde jakin bateko ekoizpen-mailarekin bat eginez handitzen edo murrizten diren diru-sarrerak edo gastu publikoak dira.

  • Zerga proportzionalak.
  • Zerga gehikorrak.
  • Gizarte kotizazioak.
  • Langabezia prestazioak.

Eraginak ekonomian

Ondasun eta zerbitzuen eskari osoa edo agregatua handitzen denean, adibidez zergak jaisten direnean edo gastu publikoa handitzen denean, zerga politika hedatzailea dela esaten da. Helburua kontrakoa denean —adibidez zergak igotzen direnean edo gastu publikoa murrizten denean—, zerga politika murriztatzailea dela esaten da.

Estatuko aurrekontu orokorrak

Aurrekontuen bidez adierazten dira gastuei eta diru-sarrerei dagokienez dauden asmoak. Zerga politikaren tresnak estatuko aurrekontu orokorretan zehazten dira. Aurrekontu orokorretan xehetasunez adierazten dira Ogasun Publikoak urte jakin batean egingo dituen gastuak eta aurreikusitako diru-sarrerak.

Estatuko aurrekontu orokorretako diru-sarrera publikoak

Estatuak bitartekari hauek ditu sarrera horiek lortzeko:

  • Gizarte-kotizazioak. Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak dira.
  • Tributuak. Aurrekontuetako diru-sarrera publikoen iturri nagusiak dira.
  • Zergak. Administrazio publikoek behartuta egin beharreko ordainketak dira. Zuzeneko zergek aintzat hartzen dute zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-ahalmena; zeharkakoek, berriz, ez.
  • Tasak. Erabiltzaileari onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera bat egiteagatik ezartzen diren ordainketak dira (museoak, etab.).
  • Beste sarrera batzuk.
  • Transferentzia korronteak.
  • Ondare bidezko sarrerak.
  • Inbertsioen besterentzea.
  • Kapital transferentziak.

Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak

Gastu publikoa administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da.

  • Gastu arruntak
  • Funtzionarioen soldatak.
  • Enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.
  • Inbertsio gastuak.
  • Transferentziak eta diru-laguntzak.
AURREKONTU-SALDOA.

Deskargatu

PDF Word HTML