Prezio-politika eta haren eragina marketing-mixean

Ekonomia2,59 KB

3.6.3 Prezio-politika. Produktuen prezioa da aldagai enpresarial garrantzitsuenetakoa. Gutxienez, badaude bost arrazoi, prezioak ezartzeko erabakiek duten garrantzia ikusten laguntzen dutenak:

Zergatik da prezio-politika garrantzitsua

  • Beharrezko erabakiak: Beharrezkoak diren erabakiak dira. Enpresa batek, hala nahi badu, ez du bere produktuaren sustapenik egingo eta ez du erabakirik hartu beharko alor horretan, baina salmenta-prezioa derrigorrez ezarri beharko du.
  • Berehalako eragina: Gehienetan salmentetan berehalako eragina duten erabakiak dira. Prezioa epe laburreko ekintza-aldagaia da, marketing-mixeko beste aldagai batzuek ez bezala, prestaketa eta garapen epe ertain edo luze baten beharrik ez duena. Salneurria aldatzeko erabakia ordubatuetan hartu daiteke eta horrek salmentetan duen eragina, gehienetan, berehalakoa izango da.
  • Plangintzarekin duten lotura: Salneurriak aldatzeko erabaki batek enpresa-planifikazio-prozesu guztiak baliogabetzea eragin dezake, eta ondorioz ezarritako helburuak ez betetzea; izan ere, plangintzak oinarritzat dituen datu nagusietako bat aurrikusten den urteko salmenta-kopurua baita (salneurriko saltzen diren unitate fisikoak), moneta-unitateetan. Horregatik, enpresa askok epe luzerako salneurri-estrategiak mantentzen dituzte.
  • Profitagarritasunerako eragina: Noski, prezioaren arabera da produktu-unitate bakoitzean ematen den mozkin edo etekina eta, beraz, enpresaren onurarako duen laguntza.
  • Beste erabakietan eragina: Salneurriei buruzko erabakiek eragin zuzen eta nabarmena dute marketing-mixeko beste erabaki guztietan, eta azken hauek ere eragina dute salneurrietan. Adibidez, kalitate handiko irudia emateko diseinatu eta sustatutako, eta aukeratutako denda batzuetan bakarrik banatuko den produktu baten salneurria altua izan daiteke. Bestalde, prezio murrizteko politika batekin lehiatu nahi bada, ezingo dira denbora luzean publizitate-kanpaina garestiak mantendu, batez ere produktua kalitate handikoa bada eta ekoizpen-kostu handiak baditu.

Ondorio orokorrak

Erabaki hauek garrantzi handikoak badira ere, batzuetan berez hain garrantzitsuak ez diren beste batzuei baino garrantzi gutxiago ematen zaie. Askotan salneurriak ekoizpen-kostuen eta konpetentziaren prezioen arabera ezartzen dira, merkatuari edo kontsumitzaileei buruzko informazio gehiago gabe, helburu enpresarialak lortzeko aldagai honen posibilitateak edo marketing-mixeko beste aldagaiekin duen elkarlotura aztertu gabe.

Deskargatu

PDF Word HTML