Finantzaketa Estrategiak: Arrisku Kapitala eta Lankidetza Akordioak

Ekonomia2,93 KB

Arrisku Kapitala (Venture Capital)

Arrisku Kapitala enpresaren inbertsioa da ezaugarri bereziak dituen enpresa batean. Inbertsio hauek, oro har, start-up izena jaso duten enpresa txiki sortu berriak eta proiektu berritzaileak garatzea helburu dutenak izan ohi dira.

Helburuak eta Funtzionamendua

Arrisku kapitalaren bitartez, finantzaketa arazoak izan arren etorkizunerako proiektu errentagarriak dituzten enpresen ezarpena laguntzen da. Aldi berean, egonkortasun ekonomiko eta finantzarioaz aparte, enpresari balioa eta ospea eransten diote. Ez da enpresaren kontrola bilatzen, erlazioa denbora mugatu baterako planteatzen baita.

Enpresa inbertitzaileak proiektua heldutasun maila batera iristen denean kapitalaren parte-hartze hori saldu egiten du, plusbalioaren bidez etekinak lortuz.

Parte-hartzaileen Abantailak

  • Enpresa Nagusiarentzat:
    • Teknologia berriaren leiho irekia mantentzea.
    • Barneko I+G proiektuak osatzea.
  • Start-up Enpresarentzat:
    • Laguntza finantzarioa eta komertziala lortzea, proiektu berritzailea garatzeko.

Lankidetza Akordioak

Lankidetza akordioak independenteak diren bi edo enpresa gehiagoren arteko hitzarmenak dira, beraien lehiatzeko abantailak indartuko dituzten jarduera batzuk elkarrekin aurrera eramateko. Horretarako, enpresen baliabideak eta/edo gaitasunak oinarri bezala hartzen dira, noski, fusiora iritsi gabe.

Lankidetzaren Arrazoi Nagusiak

  1. Efizientziaren Hobekuntza: Transakzio kostuak murriztuz.
  2. Posizio Lehiakorra Indartzea: Kostu baxuagoen bidez, merkaturako botere handiagoaren bidez edo merkatu globaletara sarrera erraztuz (sektore egitura, lehiakideak, merkataritza hesiak).
  3. Estrategia Korporatiboak Garatzea: Enpresaren dibertsifikazio maila handituz edo beste enpresekin osagarritasunak bilatuz.

Helburu Estrategikoak

  • Hazkundea eta merkatuko boterea lortzea.
  • Sinergiak eta osagarritasunak lortzea.

Arriskuak eta Abantailak

Arriskuak:

  • Antolaketa eta kudeaketa arazoak.
  • Arrisku teknologikoa.
  • Kulturala, lehia eta arrisku politikoa.

Abantailak:

  • Kudeaketa kostuak murriztea.
  • Enpresaren aktibitate garrantzitsuenean edo balio erantsi gehiena sortzen dutenetan kontzentratzea.
  • Denbora aurreztea.

Kanpo Abantailak:

  • Eskuratze gastuak desagertzea.
  • Proiektua bide egokitik aldentzen denean konpromisoa hausteko aukera.
  • Administrazio publikoak konkurrentziaren defentsarako plantea ditzakeen lege arazoei aurre egitea.
  • Epe luzeko erlazioak baimendu eta informazio lortzeko arazoa ekiditea.

Motak

  • Horizontalak
  • Bertikalak
  • Osagarriak

Deskargatu

PDF Word HTML