Industria Kontzentrazioa eta Hirugarren Sektorea

Ekonomia3,16 KB

Industrien kontzentrazioa

Kontzentrazio horizontala: Sektore bereko enpresak dira, eta zuzendaritza bakarra dute. Adibidez, siderurgiako industria batzuek jokatzen dute horrela.

Kontzentrazio Bertikala: Sektore bereko produktu desberdinak fabrikatzen dituzte enpresak dira, esate baterako ehungintza (harikiak, ehunak, jantziak) eta petrolioaren deribatuen industria (gasolina, plastikoak).

Industria-prozesua

Industria-prozesua lehengaiak eraldatzeko jardueren edo eragiketen multzoa da. Horren emaitza, produktuak zuzen bideratzen dira merkatura (produktu landuak), edo beste industrietarako lehengaia izango dira (produktu erdilanduak). Prozesu horretako oinarrizko unitateak enpresak dira.

Zerbitzuak edo hirugarren sektorea

Bizitza gizartean atseginagoa izan dadin, gizakiok premia batzuk ase behar ditugu: Hezkuntza, osasuna, segurtasuna, aisia, garraioa…

Hirugarren sektorea gaur egun

Aberastasun handiagoa sortzen du. Hirugarren sektoreak herrialde bateko ekonomian duen pisua ere bertako ekonomiaren eta gizartearen garapen-adierazletzat hartzen da. Azken urteotan herrialde garatu askotan gertatu diren aldaketa sozioekonomikoen ondorioz, enpresek eta pertonek zerbitzu gehiago behar dituzte. Hirugarren sektorearen nagusitzeko joera horri ekonomiaren tertziarizazioa deritzo. Hona hemen arrazoi nagusiak:

  • Herrialdeen garapen maila. Herrialde garatuek ekonomia tertziarizatua dute, hau da, hirugarren sektorea da nagusi. Herrialde azpigaratuetan, ordea, hirugarren sektorearen pisua oso txikia da.
  • Biztanleriaren lurralde-banaketa eta dentsitatea, zerbitzu gehienak hiriguneetan kokatzen baitira.
  • Biztanleriaren aberastasun-maila. Izan ere, erosteko ahalmena duten pertsonek aukera gehiago dituzte hirugarren sektoreko zerbitzuaz baliatzeko.

Gizarte-zerbitzuak

Pertsonen oinarrizko premiak asetzen dituzte: Osasuna, hezkuntza, justizia, segurtasuna…

Herrialde garatu batzuetan, Estatuak asetzen biztanle guztien oinarrizko premiak, zerbitzu publikoen bidez. Politika horri ongizatearen estatua deritzo.

Hezkuntza

Bistakoa da zenbaterainoko garrantzia duen hezkuntzak, ez bakarrik norbanakoentzat, baita gizarte osoarentzat ere. Alde batetik, norberaren autonomia, gizarteratzea eta lanbide-trebakuntza errazten ditu, eta bestetik, funtsezkoa da aurrera egin dezan zientzia, teknikaren eta kulturaren alorrean.

Helburu nagusiak: Derrigorrezko eskolaldia ezartzea (hau da, biztanle guztiek hezkuntza jasotzea), zerbitzuaren doakotasuna finantzatzea eta aukera berdintasuna sustatzea.

Estatuak esku hartzen du hainbat eratan hezkuntzan: Hezkuntza-mailak, irakasgaiak, ikasturteak eta etapak arautzen ditu; lanbide-heziketa eta unibertsitateko irakaskuntza bultzatzen ditu, eta ikasketarako, ikasle trukeetako eta bestetarako laguntzak eta bekak ematen ditu.

Hezkuntza sistema baten maila neurtzeko, hainbat kalitate-adierazleri erreparatzen zaie, esate baterako, eskolatze-tasari, unibertsitateko ikasleenari, ikasleen eta irakasleen arteko proportzioari, eskola-ekipamenduei eta ikaskuntzen emaitzei, alfabetatze-tasa esaterako.

Deskargatu

PDF Word HTML