Merkatuaren Funtzionamendua: Eskaria eta Eskaintza
Zer da merkatua?
Produktu jakin baten inguruan erosle eta saltzaileek egindako salerosketa-jardueren multzoa da.
Merkatuaren elementuak
- 1. Eskatzailea: ondasun edo zerbitzuak erosi nahi dituena.
- 2. Eskaintzaileak: ondasun edo zerbitzuen saltzaileak.
- 3. Prezioa: ondasun edo zerbitzuen balioa.
Eskaria (D)
Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean adierazten du.
Eskariaren aldagaiak
- Ondasunaren prezioa: Ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egiten da (P gora = Qd behera).
- Errenta:
- Behe-mailako ondasuna: Errenta gora = Qd behera.
- Ondasun arrunta: Errenta gora = Qd gora.
- Luxuzko ondasuna: Errenta txikiarekin kantitate txikian kontsumitzen da.
- Modan egotea: Kontsumitzaileak gehiago eskatuko du