Merkatuaren Funtzionamendua: Eskaria eta Eskaintza
Zer da merkatua?
Produktu jakin baten inguruan erosle eta saltzaileek egindako salerosketa-jardueren multzoa da.
Merkatuaren elementuak
- 1. Eskatzailea: ondasun edo zerbitzuak erosi nahi dituena.
- 2. Eskaintzaileak: ondasun edo zerbitzuen saltzaileak.
- 3. Prezioa: ondasun edo zerbitzuen balioa.
Eskaria (D)
Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean adierazten du.
Eskariaren aldagaiak
- Ondasunaren prezioa: Ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egiten da (P gora = Qd behera).
- Errenta:
- Behe-mailako ondasuna: Errenta gora = Qd behera.
- Ondasun arrunta: Errenta gora = Qd gora.
- Luxuzko ondasuna: Errenta txikiarekin kantitate txikian kontsumitzen da.
- Modan egotea: Kontsumitzaileak gehiago eskatuko du (Qa gora).
- Ordezkoak edo osagarriak:
- Ordezkoak: Pa gora = Qdb gora.
- Osagarriak: Pa gora = Qdb behera.
Eskariaren funtzioa eta kurba
Funtzioa: Qd = f(P). Ondasun baten prezioa eta eskatutako kantitatea erlazionatzen dituen funtzioa da.
Eskari-kurba: Ondasunaren prezioaren eta eskatutako kantitatearen arteko erlazioaren grafikoa da. Kurba hau beherakorra da, beti negatiboa.
Kurbaren mugimendua
- Eskuinera: Eskari-igoera bat badago.
- Ezkerretara: Eskarian jaitsiera badago.
Eskaintza (S)
Enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden prezio jakin batean adierazten du.
Eskaintzaren aldagaiak
- Prezioa: Ondasun baten prezioak gora egitean, eskainitako kantitatea igo egiten da (P gora = Qs gora).
- Ekoizpen-kostua: Soldatak igotzean, enpresaren mozkina jaitsi egiten da.
- Produktibitatea: Igotzen bada, enpresek kantitatea handiagotzen dute.
- Merkatu-aurreikuspenak: Onak badira, enpresen eskaintza handituko da.
Eskaintzaren funtzioa eta kurba
Funtzioa: Qs = f(P). Ondasun baten prezioa eta eskainitako kantitatea erlazionatzen dituen funtzioa da.
Eskaintza-kurba: Ondasun baten prezioaren eta eskainitako kantitatearen arteko erlazioaren grafikoa da. Kurba hau gorakorra da (P gora = Qs gora).
Kurbaren mugimendua
Prezioa aldatzen bada, eskainitako kantitatea aldatuko da eskaintzaren kurban zehar, puntu batetik bestera mugituz.
- Eskuinera: Kanpo-faktore baten aldaketak eskaintzaren igoera suposatzen badu.
- Ezkerretara: Eskaintza jaisten bada.
Merkatu-oreka
Kontsumitzaileak eta enpresak ados jartzen diren prezioa eta kantitatea adierazten ditu.
Oreka-puntua
Eskariaren eta eskaintzaren kurbak gurutzatzen diren puntua da.
- Prezioa oreka-prezioa baino txikiagoa bada: Gehiegizko eskaria dago.
- Prezioa oreka-prezioa baino handiagoa bada: Gehiegizko eskaintza dago.