Lehia-estrategiak, barne hazkundea eta multinazionalak

Ekonomia2,25 KB

Lehia-estrategiak

Azaldu itzazu lehi-estrategiak

Desberdintze estrategia

Produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereizten da, edo produktu bakarra delako pertzepzioa sorraraztea.

Kostuetan liderra izatearen estrategia

Kostu baxuenetan ekoiztea da, abantaila operatibo bati edo ekoizpen-abantaila bati esker, lehiakideek baino prezio merkeagoa eskaini ahal izateko.

Espezialitate-estrategia

Segmentazio handiko estrategia ere esaten zaio. Merkatuaren segmentu batean arreta jartzea da, eta desberdintzeko edo kostuetan liderra izateko estrategiak aplikatzea.

Barne hazkundea

Azaldu ezazu barne hazkundea. Zeri deitzen zaio hazkundea? Zer modu daude enpresa hazkundea izateko barne hazkundeari dagokionean?

Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea da; enpresaren ondarea handitzea inbertsio berrien bidez.

Espezializazioa

Prezioa aldatzea, produktuen edukiontzia aldatzea, produktua erakargarriago egitea; produktuaren ezaugarri bat aldatzea eta produktuarekin merkatuko beste segmentu batzuetan sartzen saiatzea.

Diversifikazioa

Diversifikazioa: jatorrizko produktuarekin nolabaiteko lotura duten ondasunak ekoitzi, produktu osagarriak deritzatenak. Enpresak jada badu produktu berria sartzeko merkatuari buruzko informazioa, eta lehiakideekiko lehia-abantaila bat.

Enpresa multinazionalak

Zeri deitzen zaie enpresa multinazionalak? Zer ezaugarri ditu?

Enpresa-multzoak dira; horietako bat enpresa nagusia da, eta jatorrizko herrialdean jarduten jarraitzen du; gainerakoak, enpresa nagusiaren filialak dira, jatorrizkoaz besteko herrialde batzuetan daude eta hartu-emanak izaten dituzte elkarrekin.

  • Multzo osoaren emaitzei esker, elkar konpentsatzen dira eta oreka lortzen dute.
  • Puntu-puntako teknologia dute.
  • Enpresa nagusiak taldeak jarraitu beharreko estrategiak zehazten ditu; filialak ekoizpen-jardueraz arduratzen dira, enpresa nagusiak emandako irizpideei jarraituz.
  • Oso handiak dira, eskala ekonomikoak lortzeko.
  • Tamainagatik garrantzia izaten dute jarduten duten sektorean.
  • Enpresa nagusiak filialen gaineko zuzeneko kontrola izan dezake, edo zeharkakoa.

Deskargatu

PDF Word HTML