Negozioaren Oinarriak eta Merkataritza Zuzenbidea

Ekonomia2,59 KB

Globalizazioa

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean.

Enpresa Txiki etaertaina (ETE)

Enpresa txiki eta ertainak (edo ETEak) tamainaz mugatuta sailkatzen diren enpresak dira. Europar Batasunean 250 langile baina gutxiagoko enpresak hartzen dira aintzat. Izan ere, 2005tik hona salneurria eta produktibitatea ere kontuan hartzen dira.

Multinazionalak

Enpresa multinazionalak, edo besterik gabe multinazionalak, jatorri duten herrialdeaz gain, beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituzten enpresak dira. Globalizazio fenomeno ekonomikoarekin batera, botere handia hartu duten erakundeak dira.

Lehiakortasuna

Ekonomian, lehiakortasuna enpresa batek eta, orokorrago, eskualde eta herrialde bateko enpresek beren produktu eta zerbitzuak kalitatez eta modu eraginkorrean ekoiztu eta merkaturatzeko duen ahalmena da, bereziki sektore ekonomiko bereko enpresen aldean.

Merkataritza Zuzenbidea

Zuzenbidean eta merkataritzan, merkataritza zuzenbidea merkatariak eta horiek egiten dituzten merkataritzako egintzak arautzen dituen zuzenbide pribatuaren adarra da.

a. Kontabilitate Arauak

Kontabilitatean modu sistematikoan jasotzen dira enpresaren ondarea eta enpresak bere jardueran burutzen dituen eragiketak, kanpoko eragileekin zein bere baitan. Kontuan hartu behar da enpresak legez ere bere kontabilitatea burutu behar duela, besteak beste, lortutako irabazien gainean ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko.

b. Industria Jabetza

Industria prozesuetan sortutako berrikuntzak eta asmakizunak babesteko legedia dago. Bi modalitate daude:

  • Asmakizunen patenteak.
  • Zeinu dispositiboak (markak eta abar).

Legedi honek ematen duen babesa enpresak I+Gn inbertsioak egitera sustatzen du, aldi batean asmakizunen eta berrikuntzen erabilera esklusiboa bermatzen baitu.

c. Merkataritza Erregistroa

Merkataritza sozietateak diren enpresak erregistratu behar diren erregistroa da. Sozietateek nortasun juridikoa hartzen dute, dagokien Merkataritza Erregistroan inskribatzen direnetik; hartara, enpresa bat sortzeko inskripzioa nahitaezkoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML