Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia

Ekonomia2,85 KB

Inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak

Inbertsioa: kapital bat arriskuan jartzea da, etorkizuneko itxaropen baten truke.

Inbertsio baten oinarrizko elementuak

  • Hasierako ordainketa (D0): aktiboak eskuratzeko unean ordaindu behar den diru-kopurua da.
  • Iraupena (n): inbertsioak irauten duen urte-kopurua; urte hauetan diru-sarrerak eta irteerak egongo dira.
  • Kutxa-fluxuak edo kutxa-jarioak (Fi): inbertsio horrekin urte bakoitzean lortuko diren irabaziak (kobraketak mius ordainketak).
  • Hondar-balioa (R): inbertsioaren bizitza amaitzen denean, ondasunak duen balioa.

Inbertsioak aukeratzeko metodoak

A. Metodo estatikoa: Payback edo Berreskuratze Epea (BE)

Metodo honek hasierako ordainketa berreskuratzeko zenbat denbora behar den adierazten du. Kalkulatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia" »

Enpresaren Teoria Ekonomikoa eta Transakzio Kostuak

Ekonomia2,11 KB

Enpresa produkziorako unitate gisa,ikuspuntu ekonomiko tradiz.-ren arabera: Enpresaren lehenengo formulazio teorikoa Teoria Neoklasikotik dator. Teoria ekon. Tradizionalak enpresari buruzko teoria baino, merkatukoa. "esku ikustezin" batek erregulatutako mekanismoa da merkatu eta enpresa "kutxa beltza" konsideratzen da. Ohiko teoria eko.-ren arabera, lehia perfektuan:produktu berdina saltzaile asko, infor.Perfektua,merkatura eta merkatutik libreki saeru eta atera,inork ezin du prezioan eragina izan.     Enpresa faktoreen eta produktuen merkatuen artean kokatzen den mekanismoa da, inputak eta onput-etan eraldatuz: faktoreen eta produktu batzuen prezioak, erabilitako teknologia bezala, enpresarentzat datuak dira. Enpresaria:faktore produktiboak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Teoria Ekonomikoa eta Transakzio Kostuak" »

Merkatuaren Lehiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia2,74 KB

Merkatuaren Lehia: Ekonomia-eragileek (enpresak eta kontsumitzaileak) askatasunez eragiteko egoera da.

Lehiaren Euskal Agintaritza

Guztion mesederako eta administrazioen joko-arauak kontrolatzeko erakundea da.

Merkatu Motak

Lehia Perfektuko Merkatua

Enpresa guztiak baldintza berdinetan daude merkatuan. Bakoitzak nahi dituen baldintzak jarriko ditu eta erosleak erabakiko du berarentzat komenigarriena.

Lehia Inperfektuko Merkatua

Enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena.

  • Monopolioa: Ez dauka lehiakiderik. Enpresa bakar batek eskaintzen du ondasun edo zerbitzu bat.
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuen esku dago merkatua eta batzuetan prezioak paktatzen dituzte irabaziak ez murrizteko.
  • Lehia Monopolista: Enpresa asko parte hartzen dute merkatuaren
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Lehiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak

Ekonomia2,53 KB

B) MERKATARITZADOKUMENTUAK

1. EGITATE ZERGAGARRIA: Egitate zergagarria da ganbio letrak libratzea, edota giro funtzioa egiten duten dokumentuen jaulkipena egitea. Kargatzen dira:

  • a) Ganbio-letrak eta giro funtzioa egiten duten dokumentuak edo letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Hemen sartzen da adibidez, endosatzen den txekebat.
  • b) Pagareak, bonoak eta obligazioak; 18 hilabeteko epea ez badutegainditzen.

2. SUBJEKTU PASIBOAK

  • a) Libratzailea dago ordaintzera behartuta letrenkasuan.
  • b) Giro dokumentuak edo ganbio letren ordezkoak kargatzen dituzten zergen subjektu pasiboak haiek luzatzen dituzten pertsonak edo erakundeak dira.

Bi kasu horiei aipamen eginez, gainera, zergaren ordainketaren erantzule solidarioa izango da efektu horien kobrantzan...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak" »

Ondarearen Gaineko Zerga: Balorazioa eta Tributu-zorra

Ekonomia3,35 KB

Arau bereziak

1. Gauza higiezinak

Gauza hiritarra edo landatarra izan, hurrengo hiru balio hauetan handiena hartuko da kontuan:

  • Katastro-balioa (adibidez, IBI).
  • Beste tributuetan Administrazioak egiaztatua (adibidez, Eskualdaketen Zerga).
  • Eskurapen-balioa.

Gipuzkoan katastro-balioa hartzen da kontuan.

2. Jarduera profesional edo enpresa-jarduerei lotutako gauzak

Kasu honetan, gauza guztiak batera baloratuko dira. Kontabilitatea hartzen da kontuan, hau da, aktiboaren eta pasiboaren artean dagoen diferentzia. Hala ere, gauza higiezinak lehendabiziko irizpidearen arabera baloratzen dira, salbu hori baldin bada enpresa-jarduera bera.

3. Kontu korronteak eta aurrezpen-kontuak

Sortzapen-egunean (abenduaren 31n) dagoen saldoa hartzen da kontuan, betiere saldo...

Jarraitu irakurtzen "Ondarearen Gaineko Zerga: Balorazioa eta Tributu-zorra" »

Enpresa-ereduak: Multinazionalak, Deslokalizazioa eta ETEak

Ekonomia2,15 KB

Enpresa multinazionalak

Multinazionalak bi herrialdetan edo gehiagotan jarduten duten enpresak dira; ez dute zertan jarduera bera egin herrialde guztietan, baina, oro har, horrela egiten dute. Enpresa multinazionalek ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira.

Multinazionalak enpresa-multzoak dira. Horietako bat enpresa nagusia da, eta jatorrizko herrialdean jarduten jarraitzen du; gainerakoak, enpresa nagusiaren filialak dira, jatorrizkoaz besteko herrialde batzuetan daude, eta hartu-emanak izaten dituzte elkarrekin.

Deslokalizazioa

Ekoizpen-jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen-bidean dauden herrialdeetara aldatzea da, garapen-bideko herrialde horietako per capita errentak baxuagoak izaten baitira. Kostuak murriztu...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-ereduak: Multinazionalak, Deslokalizazioa eta ETEak" »

Kooperatibak eta ETEak: Ezaugarriak eta Funtzionamendua

Ekonomia2,2 KB

Kooperatiba-sozietateak

Kooperatiba interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoen eta juridikoen elkartea da. Kooperatibek ondare erkidea sortzen dute, hura eskualdatzeko mugak dituzte eta ez dute irabazi-asmorik.

Ezaugarri nagusiak:

  • Erantzukizuna: Bazkideek kooperatibaren aurrean duten erantzukizuna sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da (benetan ordaindu edo hitzemandako ekarpenen zenbatekora).
  • Zerga-araubidea: Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu kooperatibak, baina araubide berezi bat dute.

Enpresa txiki eta ertainak (ETEak)

Hauek dira ETEen oinarrizko ezaugarriak:

  • Enpresa-prestakuntza urria: Enpresaburuak ezagutza tekniko urriak ditu eta, sarritan, enpresaren kudeaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Kooperatibak eta ETEak: Ezaugarriak eta Funtzionamendua" »

Enpresa: definizioa, sektoreak, zergak eta marketina

Ekonomia5,33 KB

Enpresaren definizioa

Enpresa ekoizpen baliabideak (lurra, lana, kapitala) antolatzen dituen eta ondasun edo zerbitzuak ekoizten dituen erakundea da. Definitzeko modu posibleak: ekoizpenerako unitate ekonomiko bat; ekoizpen baliabideak konbinatzen dituen erakundea; zuzendariak planifikazioaz arduratzen den erakundea; etekina lortzeko asmoa duen erakundea; aberastasuna sortzen duen erakundea.

Sektore ekonomikoak

  • Lehen sektorea: jarduera arbolen arabera — baliabide naturalak ustiatzen dituena.
  • Bigarren sektorea: eraldaketak eta jarduera industriala burutzen dutenak.
  • Hirugarren sektorea: gizakientzako jarduerak burutzen dituzten zerbitzuak.

Tamaina, jabetza eta eremua

  • Tamaina: txiki (<50), ertaineko (50–250), handia (>250).
  • Jabetza: pribatu,
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa: definizioa, sektoreak, zergak eta marketina" »

Merkatua, Eskaria eta Kontsumoa: Funtsezko Kontzeptuak

Ekonomia2,61 KB

MERKATUA ETA DIRUA

Merkatua produktuak saltzeko eta erosteko leku fisikoa da. Gaur egun, teknologiari esker, ez dugu leku fisiko batera joan beharrik produktuak saltzeko edo erosteko.

Merkatuan hiru elementu daude:

  • Produktu bat (ondasuna edo zerbitzua)
  • Saltzaile bat (enpresa bat, produktua ekoitzi duena)
  • Erosle bat (produktua erostean bere beharrak asetzen dituena)

1.2. ESKARIA

Eskaria: Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean. Eskaria baldintzatzen duten faktoreak hauek dira:

Ondasunaren Prezioa

Produktua zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea; eta zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago erosiko dute.

Lotutako Ondasunen Prezioa

  • Ondasun Osagarriak:
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatua, Eskaria eta Kontsumoa: Funtsezko Kontzeptuak" »

Dirua eta Banku-Sistema: Agregatuak eta Koefizienteak

Ekonomia3,26 KB

Dirua eta Banku-Sistema

Diru Agregatuak eta Definizioak

Jarraian, diruarekin eta banku-sistemarekin lotutako funtsezko kontzeptuak zehazten dira:

  • (1) Banku-sistemaren esku-dirua: Bankuen eskuetan dauden txanpon eta billete guztiak.
  • (2) Familien eta enpresen esku-dirua (EMP): Familien eta enpresen eskuetan dauden txanpon eta billete guztiak.
  • Diru legala (zirkulazio fiduziarioa, esku-dirua): Familien eta enpresen eskuetan (EMP), batetik, eta bankuen eskuetan, bestetik, dauden txanpon eta billete guztiak. (Edozein kasutan, 1 + 2 da).
  • (4) Banku Zentraleko gordailuak (G): Bankuek Banku Zentralean mantentzen dituzten gordailuak.
  • (5) Bankuko erreserbak (R) edo banku-sistemako kutxako aktiboak: Bezeroek bankuetan mantentzen dituzten gordailuen bermea dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Dirua eta Banku-Sistema: Agregatuak eta Koefizienteak" »