Makroekonomia eta BPGd-aren oinarriak
Makroekonomia eta BPGd-aren definizioa
Makroekonomia: ekonomia osoaz arduratzen den adarra da.
BPGd (Barne Produktu Gordina): herrialde batean, denboraldi jakin batean ekoiztu diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
BPGd-aren ezaugarriak
- Moneta bakarra: Herrialde bakoitzak bere moneta erabiltzen du; herrialdeen artean konparatzeko homogeneizatu egiten da.
- Aitortutako jarduerak: Legezko jarduerak soilik kontuan hartzen dira (ez legez aurkakoak, borondatezkoak edo trukeak).
- Muga geografikoak: Herrialde bateko mugen barruan ekoizten dena neurtzen da (enpresa kanpotarra izan arren, bertan saltzen bada, bertako BPGan sartzen da).
- Denbora-tartea: Aldi batean ekoiztutakoa neurtzen da, urtebetean (bigarren eskuko gauzak ez dira sartzen).
BPGd-a kalkulatzeko metodoak
- BPGd mp (Merkatu prezioen araberakoa): Azken ondasun eta zerbitzuetan egiten den gastua neurtzen du. Formula: BPGd = Kontsumoa + Inbertsioa + Gastu publikoa + Esportazio garbiak (Esportazioak - Inportazioak).
- BPGd fk (Faktore kostuen araberakoa): Tarteko ondasunak bitan ez zenbatzeko, Balio Erantsiaren metodoa erabiltzen da (BEa + BEb...).
- Diru-sarreren eta errenten metodoa: Herrialde bateko ekoizpena familiek jasotako errentak batuz kalkulatzen da: BPGd fk = Soldatak + Alokairuak + Interesak + Enpresa-etekinak.
BPGd nominala eta erreala
BPGd nominala: Urte horretako prezioekin kalkulatzen da.
BPGd erreala: Erreferentziazko urte bateko prezioak erabiltzen dira, prezioen aldakuntzak ekoizpenean eraginik izan ez dezan.
BPGd-aren mugak
- Ezkutuko ekonomia: Estatuaren begietatik kanpo egiten diren jarduerak ez dira aitortzen.
- Dirurik gabeko jarduerak: Merkatutik igarotzen ez diren trukeak ez dira kontuan hartzen.
- Kanpo-eraginak: Ez ditu ekonomia-jardueraren ondoriozko onurak eta kostuak islatzen.
- Produktu mota eta kalitatea: Ez du ekoizpenaren kalitatea neurtzen (adibidez, ordenagailuen bilakaera teknologikoa).
- Iraunkortasuna: Ez du adierazten ekoizpenak denboran iraun egiten duen ala ez.
- Aberastasunaren banaketa: Ez du neurtzen aberastasuna biztanleen artean nola banatzen den (BPGd per capita handia izan arren, banaketa desorekatua izan daiteke).