Enpresen Hazkundea eta Nazioartekotzea: Estrategiak eta Kontzeptuak

Ekonomia2,53 KB

Barne eta Kanpo Hazkundea

Enpresen hazkundea bi motatakoa izan daiteke: barnekoa edo kanpokoa.

Barne Hazkundea

Enpresaren ondarea handitzea da, inbertsioa eginez. Bi mota nagusi daude:

  • Espezializazioa: Produktua edo zerbitzua aldatu gabe, ekoizpena handitzean datza.
  • Dibertsifikazioa: Jatorrizko produktu edo zerbitzuarekin lotura duten ondasunak ekoiztean datza, produktu berriak garatuz edo ezagunak ez zaizkigun bezeroei salduz.

Kanpo Hazkundea

Jada existitzen diren enpresak erosi, kontrolatu eta haiekin bat egitea da. Hainbat modu daude:

  • Bat-egite purua: Sozietateen elkartzea da, sozietate berri bat sortuz. Enpresa berriak jatorrizko enpresen eskubide eta betebeharrak bereganatzen ditu, ondare bakarra sortuz.
  • Xurgapen bidezko bat-egitea: Enpresa batek beste bat edo beste batzuk erosten ditu.
  • Holding partaidetza: Enpresa batek beste enpresa baten kapital sozialaren zati bat erosten du, enpresa bakoitzaren izaera juridikoa mantenduz.

Globalizazioa

Merkatuek eta enpresek herrialdeetako mugak gainditu eta mundu dimentsioa lortuz hedatzeko duten joera da.

Globalizazio Ekonomikoa

Herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena da, mundu-ekonomia sortzeko adinakoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.

Nazioartekotzea

Nazioarteko merkatuetara irekitzeari deritzo; hau da, enpresa batek nazioarteko merkatu horietan jarduteko egiten dituen eragiketei. Hiru mota nagusi daude:

  • Nazioartekotze multidomestikoa: Enpresa bakoitzak herrialdera moldatzeko independentzia du.
  • Nazioartekotze globala: Matrize enpresak agintzen du filial guztietan.
  • Nazioartekotze transnazionala: Muga geografikoak ahaztu eta enpresa guztiak elkarrengan eragiten dute.

Enpresa Multinazionalak

Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira, merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioaren edo bat-egiteen bidez sortutakoak.

ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)

Enpresaren dimentsioa erabakitzeko, hainbat irizpide hartu behar dira kontuan.

Deslokalizazioa

Fenomeno berria da, baina oso hedatuta dago. Birlokalizazioaren kontrako fenomenoa da eta ekoizpen-ahalmena handitzean datza. Herrialde industrializatuetatik garapen bidean dauden herrialdeetara alde egiten duten enpresen kostuak minimizatzea helburu du.

Deskargatu

PDF Word HTML