Enpresen Finantza eta Ekonomia Analisia: Ratioak eta Kontzeptuak

Ekonomia2,14 KB

Finantza Analisia

Enpresaren egoera ekonomiko eta finantzarioa ulertzeko funtsezko analisiak:

  • Analisi Estatikoa: Egoera balantze bakarra, une zehatz batean.
  • Analisi Dinamikoa: Hurrenez hurreneko egoera balantzeen konparazioa.

Kaudimen eta Likidezia Ratioak

Pasibotik eratorritako zorrei aurre egiteko altxortegia sortzeko gaitasuna:

  • Kaudimen ratioa: (Aktibo korrontea / Pasibo korrontea). Zuzena: 1.5-2; Ardura: 1.1-1.5; Arriskua: <1; Arreta: >2.
  • Altxortegia edo likidezia: (Erabilgarria + Bihurgarria / Pasibo korrontea). Zuzena: 0.75-1; Ardura: <0.75; Arreta: >1.
  • Berehalako altxortegia: (Erabilgarria / Pasibo korrontea). Zuzena: 0.1-0.3; Ardura: <0.1; Arreta: >0.3.

Zorpetze eta Berme Ratioak

  • Zorpetze ratioa: (Pasibo galdagarria / Fondo propioak). Zuzena: 0.5-1; Ardura: >1; Arreta: <0.5.
  • Bermearen ratioa: (Guztizko aktiboa / Pasibo galdagarria). Zuzena: 1.5-2.5; Ardura: 1-1.5; Arriskutsua: <1; Arreta: >2.5.

Ekonomia Analisia

Enpresak mozkinak sortzeko duen gaitasuna balio erlatiboetan adierazita.

Galdu-Irabazien Kontua

Urte bateko emaitzen laburpena:

  • Ustiapen sarrerak - Ustiapen gastuak = IZAI (Interesen eta zergen aurreko irabazia).
  • IZAI - Finantza gastuak = ZAI (Zergen aurreko irabazia).
  • ZAI - Mozkinen gaineko zerga = ZOI (Zergen ondorengo irabazia edo irabazi garbia).

Errentagarritasun Motak

  • Errentagarritasun orokorra: (Irabaziak / Inbertsioa) x 100.
  • Errentagarritasun ekonomikoa: (IZAI / Guztizko aktiboa) x 100. Osagaiak:
    • Salmenten gaineko marjina (IZAI / Salmentak x 100).
    • Aktiboen errotazioa (Salmentak / Guztizko aktiboa).
  • Errentagarritasun finantzarioa: (ZOI / Fondo propioak) x 100. Jabeei ordaintzeko ahalmena neurtzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML