Dirua: Funtzioak, Prezioa eta Historia

Ekonomia4,42 KB

Dirua: Oinarrizko Kontzeptuak

Dirua onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantzia-bitartekoa da.

Diruaren Funtzioak

  • Truke bitartekari: Ondasunak ondasunen truke ez, dirua mundu osoan onartzen da bitartekotzat, eskaintza eta eskaria egokitzeko arazoak sinplifikatzen ditu.
  • Balio-gordailua: Dirua iraunkorra da, gorde dezakezu geroago erabiltzeko, baina inflazioaren erruz diru berarekin gauza gutxiago erosi ditzakezu.
  • Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Ondasunen balioa neurtzeko neurri-unitate komuna baliatzeak aukera eman haien arteko alderaketak eta multzokatzeak egiteko, bestela ezinezkoa izango litzateke.

Diruaren Prezioa: Interesa

Interesa: Maileguan hartutako kapitalaren zerbitzuen truke egiten den ordainketa da.

Interes-tasa ezartzeko kontuan hartzen diren faktoreak:

  • Eragiketaren arriskua: Mailegua ematean ez itzultzeko arriskua. Interes tasa ezartzean aintzat hartu eskatzailearen ezaugarriak.
  • Maileguaren iraupena: Zenbat eta epe luzeago, orduan eta zailago aurreikustea zer egoeratan egin beharko dion aurre mailegu-hartzailek itzulketari. Iraupena gora, interes tasa handitu.
  • Bermea: Arriskua jaitsi, interes tasa jaitsi. Gauza bat jarri (etxea). 2 mota: pertsonala (pertsona batek konpromisua hartu mailegua eskatu duenak ezin badu ordaindu) eta gauza (ezin baduzu ordaindu gauza bat jarri).
  • Likidezia: Ondasun bat diru bihurtzeko gaitasuna. Likidezia txikia, interes tasa handia.

Diru Fiduziario Motak

Fiduziario: Denok dirua onartzeari buruzko konfiantzan oinarritutako sistema.

Gaur egungo 2 mota:

  1. Legezko dirua: Eskumena duen erakunde batek jaulkitako billeteak eta txanponak dira, ekonomia jakin batean zirkulazioan dagoen dirua. Adb: Europako Banku Zentrala euroak.
  2. Banku dirua: Diru hori idazpenetan jasota dago, baina modu birtualean soilik, bankuan baitago. Legezko dirua banku batean gordetzen dugunean banku diru bihurtu:
    • Ageriko gordailuak (kontu korronte) eta aurrezki gordailuak (libreta): Aukera ematen diote titularrari dirua berehala eskuratzeko, bai zuzenean eskudirutan jasoz, bai txekeak nahiz txartel magnetikoak erabiliz.
    • Epe finkorako gordailuak: Eskuragarritasun mugatua konpromiso bat hartzen duzulako, ordain sari bat daukazu.
    • Beste aktibo likido batzuk publikoaren eskuetan: Epe laburrean berreskura daitezkeenak, eta ia batere arriskurik ez dutenak.

Diru Txartelak

  1. Debitu/zordunketa txartelak: Mugak ditu, saldoa, eta egunean bertan ordaindu.
  2. Kreditu txartelak: Saldoaren mugarik ez, hurrengo hilabetean edo beranduago. Arazoa kontrola ez duelako mugarik eta ez dizkizu gastuak adierazten, gero zorrak daude.

Maileguak

Kapitala, interes tasa (i), epea (t,n) → hilabetero kuota: amortizazioa (eskatutako kapitala itzuli) + interesak (itzuli gabe dagoen zatiaren arabera zenbat diru zor dezazun).

Kapitala gora (gehiago eskatu), kuota gora / i gora, kuota gora / epea gora, kuota behera (hilabetero kapitalaren zati bat ordaindu, epea handituz ordaindu beharreko kuota txikitu).

EURIBOR

European interbank offered rate

Diruaren Historia

  1. Buruzkiak: Pertsonak auto-hornidura, autonomoak.
  2. Elkartrukeak: Abantailak: espezializazioa, lanaren banaketa, produktibitatea gora. Desabantailak: produktu guztiak ez balio bera, ondasun batzuk zatiezinak, interesak berak izan behar truka ahalbidetzeko, ez denez dirua ezin aurreztu momentuan erabili.
  3. Dirua: Espezifikoa den zerbait diru moduan erabili, diamante. Abantailak: balorea eman gauzei, denboran zehar erabili ahal. Desabantailak: kalitatea ez da segurua, ez ziren beti baliagarriak.
  4. Diru homologatua: Erregeak konfirmatu diruaren baliogarritasuna.
  5. Zeinu dirua: Paper dirua: lapurretak ekiditzeko pertsona bati objektu baliotsuak utzi gordetzeko kantitate baten truke paperezko ordainagiri batean. Diru fiduziarioa: konfiantzari esker truke bitartekotzat erabili. Diruak ez du baliorik salgai gisa, ez dauka gordailututako salgaiekiko bihurgurritasunik.

Deskargatu

PDF Word HTML