ETEak eta Marketin Mixa: Estrategiak eta Funtsezko Elementuak

Ekonomia3,49 KB

ETEak: Ezaugarriak, Abantailak eta Desabantailak

Gure enpresa gehienak enpresa txiki eta ertainak (ETE) dira, %97 hain zuzen ere; egoera bera errepikatzen da Europa osoan. Beraz, dimentsio txikikoak izan arren, garrantzia sozial eta ekonomiko handia dute.

Abantailak:

  • Egoera aldaketen aurrean, aurrera egiteko gaitasun handiagoa dute.
  • Merkatu segurua izan ohi dute. Zerbitzuen banaketa eta ekoizpena egin dezakete.
  • Herri mailako merkatuetan abantaila dute.
  • Krisialdietan, enpresa handiek baino hobeto eusten diote egoerari, beren egitura arinagoari esker.
  • Denbora gutxian jarduera aldatzeko gaitasuna dute.
  • Ez dago gatazkarik zuzendaritza kontrolatzeko asmoz.
  • Kudeaketa on baten bidez, hutsegiteen indize txikia lor daiteke.

Desabantailak:

  • Eskaintzak prezio hobeetan egitea eragozten die, ezin baitira enpresa handien eskala ekonomiaz baliatu.
  • Orokorrean, ez dute behar adinako finantza-potentzialik izaten.
  • Banku, finantza-erakundeen eta hornitzaileen menpe daude.
  • Ez daukate hornitzaile eta bezero multzoaren gaineko kontrolik.
  • Enpresa handiek erosita, autonomia gal dezakete.
  • Ez dute entitate handiek duten gaitasun teknikorik.

Marketin Mixa: Zure Produktua Arrakastaz Merkaturatzeko Gakoak

Etekinak lortzeko helburuarekin, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa da marketin mixa, produktua kontsumitzailearen eskuetara helarazteko prozesu osoa barne hartuta.
Kalitatezko produktu bat bakarrik saltzen denaren ideia zaharkiturik dago.
Produktu bat ezagutzera eman eta desiragarri egiten duen marketin politika on bat badago, orduan saltzen da.

Marketin Mixaren Elementuak:

1. Produktua

Marketin politikaren barnean, honi esker enpresak merkatuan eragina izan dezake. Marketinaren ikuspuntutik, produktua erosi nahi den guztia da eta, ondorioz, kontsumitzailearen beharrak ase ditzakeen edozein gauza.

2. Prezioa

Ondasun jakin baterako, kontsumitzaileak saltzaileari ondasun edo zerbitzu baten truke ematen dion diru kantitatea da. Prezioa erostearen erabakietan azkarren eragiten duen marketinaren aldagaia da eta, horregatik, bere azterketa oso garrantzitsua da.

3. Banaketa

Produktua saldu ahal izateko leku eta une egokian egotea ahalbidetzen du. Banaketarekin produktuaren erabilgarritasuna handitzen da. Prozesua:
  • Produktuaren biltegiratzea
  • Banaketa fisikoa
  • Fakturazioa eta kobrantza
  • Bereizko kanala edo zuzena
  • Kanpoko kanala
Kanal berriak:
  1. Frankizia: Ekoizleak xehekarien kontrola mantentzen du, salmenta espezializatu bat izanik. Frankiziatua lokalaz eta bertako publizitateaz arduratzen da.
  2. Tele-denda: Salmenta telebista bidez gauzatzen da.
  3. Vending (makina automatikoak): Produktuak makina automatikoen bidez saltzen dira.

4. Promozioa

Promozio politikaren helburua salmentak areagotzea da, produktua edo zerbitzua merkatuan ezagutzera emanez eta enpresaren irudia sendotuz. Teknikak:
  1. Publizitatea
  2. Salmenten promozioa
  3. Salmenta pertsonala
  4. Harreman publikoak
  5. Merchandising-a

Deskargatu

PDF Word HTML