Teknologia, Produktibitatea eta Kostuak Enpresan

Ekonomia3,06 KB

Teknologia eta Berrikuntza

Teknologia

Teknologia emaitza bat lortzen laguntzen duten jakintzen eta prozeduren multzo bat da. Emaitza hori produktu berri bat sortzea edota ekoizpen-prozesua hobetzea izan daiteke.

Berrikuntza Teknologikoa

Aldaketa tekniko jakin bat lehen aldiz enpresa batean sartzeari deritzo berrikuntza teknologikoa. Berrikuntza teknologikoa produktuan nahiz prozesuan gerta daiteke, eta enpresen lehiakortasunaren oinarri da gizarte industrializatuetan.

Produktibitatea eta Efizientzia

Ekoizpen-Faktore Baten Produktibitatea

Ekoizpen-faktore baten produktibitatea: ekoizpen-faktorearen unitate bati (lana, kapitala) atxikitako ondasun baten ekoizpen kopurua.

Enpresaren Produktibitate Osoa

Enpresaren produktibitate osoa ekoitzitako guztizko kantitatearen eta erabilitako faktore guztien arteko erlazioa da.

Efizientzia Teknikoa

Kontuan hartzen badugu produktu jakin bat teknologia bat baino gehiagoren bidez ekoitz daitezkeela, efizientzia teknikoa dagoela esan daiteke. A teknologiak B teknologiaren produktu kantitate bera ekoizten badu, baina ekoizpen-faktore unitate gutxiago erabiliz, edo produktu gehiago ekoizten baditu antzeko ekoizpen-faktore kantitateak erabiliz. Hau da, A teknologia teknikoki efizienteagoa da B teknologia baino.

Efizientzia Ekonomikoa

Kosturik txikienaz, hau da, ahalik eta merkeen, ekoizteko aukera ematen duen teknologia aukeratzean datza efizientzia ekonomikoa.

Kostuak Enpresan

Kostu Finkoak

Kostu finkoak: ez dute loturarik ekoizpen-mailarekin; hau da, ez dira aldatzen ekoitzitako kopurua aldatzen bada. Enpresako epe laburreko faktore finkoen balioa da (lokalaren errenta adibidez).

Kostu Aldakorrak

Kostu aldakorrak: kostu horiek zuzenean lotuta daude ekoizpen-mailarekin; hau da, ekoizpenaren arabera aldatzen diren faktoreen kostuak dira (lana, lehengaiak esate baterako).

Kostu Zuzenak

Kostu zuzenak: ekoizpenarekin zuzenean lotuta daude eta produktu bakoitzari zehazki eslei dakizkioke, erraz neur baitaiteke zenbat aleri aplikatzen zaizkion.

Zeharkako Kostuak

Zeharkako kostuak: ekoizpen-prozesuari eragiten diote edo zenbait produkturi eragiten diete. Horrenbestez, ezin da esan produktu bakar baten gastuak direnik, eta beste esleipen-irizpide batzuk erabili behar dira.

Errentagarritasuna eta Kudeaketa

Errentagarritasun-Atalasea (Oreka-Puntua)

Enpresaren errentagarritasun-atalasea edo ez aurrerako ez atzerako puntua deritzo enpresak mozkinak lortzen hasteko saldu behar dituen aleei. Oreka-puntua ere esaten zaio.

Just in Time Sistema

Just in time: ekoizpena kudeatzeko eta hornidura kudeatzeko sistema integratua da. Helburua: ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea inbentariorako, ekoizpen-epeak eta bezeroei emateko epeak murriztea, eta kalitateko sistema integratua edukitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML